Lorea Azpilikueta bermepean askatu zuten larunbatean.
- Jada euskal preso politiko ohia den Lorea Azpilikuetak larunbatean utzi zuen Alcalako presondegia. Askatasuna berreskuratzeko, ordea, 12.000 euroko bermea ordainarazi diote. Orain egun batzuk funtzionarioek ostikatu egin zuten kartzelan. Bestetik, astelehenero bezala, atzo hainbat herritan mobilizazioak izan ziren presoen defentsan.
- Instan a los políticos vascos a conocer de primera mano la realidad carcelaria.

Iruñeko Alde Zaharreko Lorea Azpilikueta preso politikoak larunbatean berreskuratu zuen askatasuna, 12.000 euroko fidantza ordaindu ostean.
Azpilikueta 2004ko azaroaren 16an atxilotu zuen Polizia espainolak Iruñean, «ETArekin kolaboratzea» egotzita. Operazio berean beste hainbat euskal herritar ere atxilotu zituzten. Bi egun geroago Soto del Realen sartu zuten iruindarra giltzapean, eta astebeteren ostean, aldiz, Alcala Mecora eraman zuten.
Orain bi aste inguru, oraindik aipatu Madrilgo espetxean zegoen bitartean, funtzionarioek lau ostikada eman zizkioten Azpilikuetari. Askatasunak orduan azaldu zuenaren arabera, «Alcalan giltzapean dituzten emakumezko euskal preso politikoei patioko orduak murriztu dizkiete, eta borrokan dira protesta gisa».
Patio orduen murrizketa.
Hala, funtzionarioek Azpilikuetari eta Santurtziko Anuntzi Alonso preso politikoari ziegetara joateko agindu zieten. Patioan ordubete zeramaten ordurako, baina beste ordubeteko tartea ere bazegokien, eta uko egin zioten hala aginduari. Arrastaka eraman zituzten orduan biak, eta Azpilikuetari lau ostikada eman. Alonsori, aldiz, arropa puskatu zioten funtzionarioek.
Datozen egunotan iruindarrari egingo zaion ongietorrian parte hartzera deitu zuen atzo Askatasunak.
Bestetik, astelehenero bezalaxe, atzo ere izan zen euskal preso politikoen eskubideen defentsan mobilizaziorik. Santurtzin, adibidez, ehun lagun elkarretaratu ziren, eta Iurretan beste 55 izan ziren.
Sopelan, Bilboko Otxarkoaga auzoan eta Donostiako Herreran 25 bat lagun mobilizatu ziren iluntzean euskal presoei elkartasuna helarazteko, eta 23 lagunek gauza bera egin zuten Berangon.
Aldarrikapen hori bera izan zuten Astigarragan elkarretaratu ziren 16 herritarrek ere. Zaldibian, aldiz, 15 lagun izan ziren, Donostiako Añorga auzoan 13 eta Ataunen beste 11.
Bestetik, igandean ere 80 lagun izan ziren presoen defentsan Elorrion.
Lorea Azpilikueta preso politikoa aske geratu zen larunbatean 12.000 euroko findatza ordaindu ostean.
Lorea Azpilikueta, Iruñea Alde Zaharreko euskal preso politikoa, aurreko larunbatean, urtarrilak 21, aske gelditu zen 12.000 euroko fiantza ordaindu ostean.
Lorea 2004ko azaroaren 16an atxilotu zuen espainiako poliziak Iruñeako Alde Zaharrean, ETA erakunde armatuarekin kolaboratzea leporatzen ziotelarik. Bi egun beranduago Soto del Realeko(2004/11/18) espetxean sartu zuten, bertan aste bat bakarrik egon zelarik; hortik Alcala Mecoko(2004/11/25) espetxera aldatu zuten.
Operazio polizial berdinean beste hainbeste euskal herritar atxilotu zituzten ere: Margari Eizagirre Aranburu (aske, 12.000€), Ibon Urrestarazu Esnaola, Alaitz Iturrioz Garmendia, Patxi Cabo, Amaia Mundiñano (aske, 1.000€), Aitziber Igoa Monge (aske, sinatu), Aritz Romanelli Aizpurua (aske, gaixo), Xabier Balerdi (aske, Audientzia Nazionaletik pasatu gabe), Lorea Azpilikueta, Iban Medina (aske, 12.000€), Izaskun Villanueva, Igor Astibia, Gorka Jaunarena (aske, 3.000€), Sergio Iribarren (aske, 3.000€), Andoni Cobos (aske, Audientzia Nazionaletik pasatu gabe), Maider Viso Ziarrusta, Ruben Nieto Torio, Jon Duque Santacoloma, Gustavo Fernandez Villate, Koldo Lekuona Ruiz de Luzuriaga.
Askatasunak datozen egunetan eskeiniko zaion ongi etorrian parte hartzeko deialdia luzatzen du.
-------------------------------------------------------------------------------
Instan a los políticos vascos a conocer de primera mano la realidad carcelaria.

Etxerat invitó ayer «a las autoridades de todos y cada uno de los pueblos de Euskal Herria» a acercarse a las cárceles para conocer «in situ» la realidad del Colectivo de Presos Políticos Vascos y la conculcación de derechos. La denuncia de esta situación fue puesta en boca de seis allegados y un ex preso. El organismo de familiares de represaliados también animó a la sociedad a participar en las movilizaciones de este viernes, último de mes.
«Los familiares ya estamos hartos de esta situación y llevamos mucho tiempo, demasiado, diciendo que es tiempo de compromisos y soluciones. Ya no sabemos en qué términos hablar ni qué terminología emplear: derecho a la salud, derecho a la libertad... Derechos y derechos vulnerados enmarcados en un estatus político constantemente negado».
El representante del organismo de familiares de represaliados Estanis Etxaburu terminó de esta forma la rueda de prensa realizada ayer en la que denunciaron la conculcación diaria de los derechos de los pri- sioneros vascos, tanto en el Estado español como en el francés. Siete testimonios, de familiares y un ex preso, pusieron voz a dichas conculcaciones.
A través de esta comparecencia también quisieron realizar un llamamiento expreso a «las autoridades de todos y cada uno de los pueblos de Euskal Herria» para que conozcan de primera mano la realidad penitenciaria. «Les pedimos que se acerquen a las cárceles para conocer in situ la realidad de nuestros familiares presos», manifestó Etxaburu.
Tales vulneraciones de derechos tomaron cuerpo en la voz de siete personas que pusieron sobre la mesa diferentes situaciones. Siete testimonios que, según remarcó Etxerat, «corresponden al día a día de un colectivo de 670 hijos e hijas de Euskal Herria». Siete relatos que evidencian «una constante vulneración de derechos y una política violenta de Estado que se emperra en no aplicar el estatus político al Colectivo de Presos Políticos Vascos».
Entre los testimonios expuestos ayer se encontraban los del preso enfermo Jon Agirre Agiriano, Iñaki de Juana Chaos, Maixol Iparragirre, el preso vasco encarcelado en el Centro de Menores de Los Rosales Altzibar Valderrama, o la de la prisionera política vasca que tiene a su hija recién nacida, Intza, con ella en Soto del Real.
Para Etxerat, esta continua conculcación de derechos está enmarcada en una «política carcelaria violenta de Estado», en la que enmarcan también sitúan la dispersión. «El último familiar al que la política de dispersión le arrebató la vida fue a Karmele Solaguren, y Kotto, el último preso político. Mañana no sabemos a quién le tocará», destacó Etxaburu.
Este viernes, movilizaciones.
Por todo ello, los familiares de los represaliados mostraron su hastío sobre esta situación que vienen denunciando una y otra vez. «Se habla de proceso, de normalización, de paz... Se habla mucho, pero no es tanto lo que se hace», criticó Etxaburu. «Nuestro deseo no es más que, de una puñetera vez, tengamos a nuestros seres queridos en casa», reiteró.
En este contexto, Etxerat invitó al conjunto de la ciudadanía vasca a tomar parte en las concentraciones que este viernes, último de mes, se llevarán a cabo en los pueblos y ciudades de Euskal Herria «para que conjuntamente hagamos frente a esta cruel política de los estados español y francés».
Además de reclamar respeto a sus derechos, el reconocimiento del estatus político de los presos, así como la exigencia de su repatriación, centrarán estas concentraciones.
Estanis Etxaburu resaltó que la convocatoria del viernes «también va dirigida a todas aquellas personas que no estuvieron en la manifestación del pasado día 7 en Bilbo, que reunió a cerca de 41.000 personas. Nunca es tarde para ese más que necesario trabajo en común. Allí les esperamos».
Askatasuna también ha convocado concentraciones ante sedes del PSE este viernes.
Hizkuntza eskubidea.
Joxe Karlos Apeztegia Jaka, Huelvatik:
Huelvako espetxean telefonoz euskaraz hitz egitea debekatuta dago, baina inork ez daki zergatik. 2003ko azaroaren hasieran segurtasunerako zuzendariordeak agindu zuen euskal preso politikoek aurrerantzean erdara hutsez hitz egin behar zutela telefonoz, eta euskaraz hitz egiten bazuten solasaldia bertan behera uzteko agindu zorrotza eman zuen.
Inork ez digu behin ere azaldu telefonoz zergatik hitz egin behar dugun erdaraz ezinbestean, baina espetxe honetako arduradunei kontu hau berdin zaie. Telefonoz euskaraz hitz egitea debekatuta dagoela erabaki dute eta kitto.
Lege espainiarrak euskaraz hitz egiteko eskubidea onartzen du, baina kontu hori huskeria hutsa besterik ez da Huelvako espetxeko arduradunentzat. Beraz, telefnoz deitu behar dugun bakoitzean presozaina ondo-ondoan jartzen zaigu zein hizkuntza hitz egiten dugun entzuteko eta ez da gure ondotik aldentzen solasaldia bukatu arte. Euskaraz egitekotan, deia bertan behera uzten digute besterik gabe, euskaraz hitz egiteko debekua indarrean mantentzen dela ziurtatu behar baita. Presozain gehienek pozik eta gustura asko betearazten dute euskaraz hitz egiteko debekua. Demokraziaren zaintzaileek telefonoz euskaraz hitz egitea debekatzen digute.
Hori dela eta, amarekin, aitarekin, emaztearekin, neska-lagunarekin eta seme-alabekin telefonoz erdaraz hitz egitera behartzen gaituzte, eta inortxok ere ez digu oraindik azaldu zergatik egin behar dugun honela, ezta azalduko ere.
Telefonoz euskaraz hitz egitea ere gogor zigortzen dute Huelvako espetxean eta orain urtebete gertatu zitzaidana horren adibiderik garbiena da, zazpi asteburuko bakartze zigorra eman baitzidaten euskaraz besterik ez dakien hiru urteko alabarekin telefonoz euskaraz pixka bat hitz egiteagatik. Nire alabak ez daki erdaraz eta nik ezin diot erdaraz hitz egin, ez baitu deus ere ulertzen, baina hau bost axola zaie Huelvako espetxeko arduradunei.
Hona hemen zer gertatu zitzaidan 2004ko abenduaren 30ean: arratsaldeko 17:30ean telefonoz deitu nuen emaztearekin hitz egiteko. Emaztea eta bion arteko solasaldia erdara hutsezkoa izan zen, presozaina nire ondoan zegoelako, baina alaba txikiak ere nirekin hitz egin nahi zuen eta euskaraz hasi zitzaidan. Orduan, hori zela eta, nik ere euskaraz hitz egin nuen pixka bat, baina hori egin bezain laster presozainak deia bertan behera uzteko agindu zidan euskaraz hitz egiteagatik, zakarki agindu ere. Presozainarekin eztabaidatzen saiatu nintzen neurri horren zentzugabekeria azaldu nahirik, baina zeharo alferrikakoa izan zen, ezertxo ere entzun eta ulertu nahi ez duenarekin ez baitago eztabaidatzerik.
"Eztabaida" horren ondorioz, espetxe arautegiko 72. artikulua ezarri zidaten eta 24 orduz zeharo bakarturik egon nintzen hutsik zegoen ziega batean, aldean jantzirik neraman arropa besterik ez nuela.
72. artikuluak presoaren eskubide guztiak indargabetzen ditu eta neurri latz honen pean dagoen presoak ezin du bisitaldirik izan, ezin du telefonoz deitu, ezin du gutunik bidali (ezta jaso ere), ezin du irratia entzun eta ezin du kontakturik izan inorekin. Presoa zeharo bakartua gelditzen da eta eskubide guztiak galtzen ditu.
Artikulu berezi hau indarrean jartzen da espetxean zerbait larria gertatzen denean, adibidez, matxinada arriskutsua burutzen denean, presoen eta presozainen bizitza arrisku bizian dagoenean edo espetxeko egoera arrunta arrisku bizian jar dezakeen istilu larriren bat gertatzen denean. Hortaz, baldintza zehatzak bete behar dira preso bati eskubide guztiak indargabetuko dizkion neurri latz hau ezarri ahal izateko, eta badirudi telefonoz haur txiki batekin euskaraz pixka bat hitz egitea aski eta sobera dela neurri gogor hau indarrean jartzeko, edo halaxe iruditzen zaie Huelvako espetxeko arduradunei.
Erabat bakarturik gelditu baino lehen, hiru presozainek miaketa egin zidaten gelatxo batean eta horretarako erabat biluztera behartu ninduten horren arrazoiak azaldu ere egin gabe. Miaketa guztiz iraingarria izan zen, isekak, modu txarrak, zakarkeriak eta honelakoak jasan behar izan nituelako.
Miaketa burutu ondoren ziega batean bakarturik utzi ninduten eta bertan ordu erdi inguru neramanean, miaketa egin zidaten hiru presozainak eta zerbitzu buru bat etorri zitzaizkidan. Ziegan sartu ziren eta txoko baten aurka zokoratu ninduten. Bost minutu inguru egin zuten ziega barruan eta denbora tarte honetan nirekiko irainak, erdeinua, isekak, jarrera zitala eta mehatxuak etengabeak izan ziren. Denetarik entzun behar izan nuen bost minutu luze horietan. Garbi asko ohartu nintzen probokazio hutsa zela eta erantzun zakar bat edo jarrera bortitz bat lortu nahi zutela nire aldetik, ni hantxe bertan egurtzeko, baina ahal izan nuen moduan nire buruaren jabe mantentzea lortu nuen eta ez nintzen probokazio garbi horretan erori. Giroa oso bortitza izan zen eta ez nuen nire segurtasuna batere ziurtaturik ikusten. Hala ere, nire aurka esandako guztiak isil-isilik entzun behar izan nituen eta bost minutu igaro ondoren ziegatik alde egin zuten, ni zeharo bakarturik utziz.
Huelvako espetxeko arduradunei hau ez omen zitzaien aski iruditu eta zazpi asteburuko zigorra eman zidaten gero, preso bati ezar dakiokeen zigorrik gogorrena. Zigorra zela eta, Madrileko espetxe zaintzako epaitegi nagusira helegitea bidali nuen, espetxeko arduradunek ezarritako zigorra indargabetu zezaten, baina alferrikakoa izan zen. Madrileko zaintzako epaitegi nagusiaren arabera, Huelvako espetxean ezarri zidaten zigorra bidezkoa zen eta nire arrazoiak besterik gabe baztertu ondoren espetxeko arduradunek emandako "azalpenak" guztiz onartu zituen.
Hauxe da, gutxi gora behera, Huelvako espetxean bizi dugun egoera. 2003ko azaroaz geroztik telefonoz euskaraz hitz egitea zeharo debekatuta dago, baina ez dakizkigu horretarako egon daitezkeen arrazoiak, bertako arduradunek ez baitigute inolako azalpenik eman. Telefonoz euskaraz hitz egitea guztiz debekatuta dagoela besterik ez dakigu. Huelvako espetxean euskara ere legez kanpokotzat jo zuten 2003ko azaroan eta egoera ez da batere aldatu geroztik.
Hezkuntza eskubidea.
Joseba Garmendia, euskal preso politiko ohia:
Sistema penitentziarioak urratzen dituen hezkuntza eta irakaskuntza eskubideak salatu aurretik, gogora ekarri nahi dut Lege Penitentziarioak dioena: "La Administración Penitenciaria fomentará el interés de los internos por el estudio y dará las máximas facilidades".
Baina errealitatea beste bat da:
- Lehenik kontuan izan behar da espetxean ikastea zailtzen duen ingurune fisikoa. Tentsio permanenteko ingurunea da, masifikatua dagoena eta masifikazioa nozitzen ez bada isolamenduko ziegetan zaudelako da. Ikasi ahal izateko leku lasaia topatzea zaila gertatzen da eta batzutan ezinezkoa.
- Bestaldetik, espetxeetako zuzendaritzak erraztasunak eman beharrean, oztopoak jartzen ditu. Adibidez, ordenagailua ezin da erabili. Epailearen bitartez lortutako ordenagailuak ere kendu dizkiete espetxe batzutan zigor moduan.
- Apunteak sartzen ez dituzte uzten edo hilabete luzeetan erretenitzen dituzte. Batzutan azterketak igaro ostean ematen dituzte.
- Euskarazko liburuak sistematikoki erretenitzen dituzte, hiru hilabetez.
- Tutoretza sistemarik apenas dagoen. Gainera, komunikazioa murriztuta dagoenez (telefono deiak oso mugatuak edo astean bi gutun baino ez), tutorearekin harremanetan jartzea zaildu egiten da.
- Kalean azterketak bi astetan edo denbora gehiagoren barruan egiten badira, espetxean azterketa guztiak hiru egunetan kontzentratzen dira.
- Hezkuntza koordinadoreak erraztasunak jarri beharrean eta presoen laguntzarako egon beharrean, oztopoak jartzen ditu.
- Batzutan absurdura iristen dira, esaterako, flexoak eta bonbillak ere debekatuz.
- Beste presoei eskaintzen zaizkien hainbat ikasketa burutzea ez zaie uzten euskal preso politikoei, hala nola, tailerrak, ingelesa, informatika...
Horri guztiari, espainiar Estatuan dituzten presoei, gezurretan oinarritutako kanpaina baten ostean, EHUn ikastea debekatu egin zaiela gaineratu behar diogu. Debeku horren ondorioz, ezin da euskaraz ikasi; UNED-ek eskaintzen dituen zenbait ikasketa ezin dira jarraitu, kazetaritza kasu; tutoretza sistema askoz kaskarragoa eskaintzen da orain eta, ondorioz, kalitate murritzagokoa; euskal presoei dagokien esparru unibertsitarioan ezin ikasi ahal izatea...
Tratu duin eta begirunezkoa jasotzeko eskubidea.
Marisol Iparragirre, Les Beaumettes-etik:
Marisol Iparragirre orduro ala bi orduero esnatzen dute gauero. Egoera jasanezina da: kolpeak ate joka...
Dutxara bakarrik eramaten dute (isolatua), ez diote uzten beste presoekin egoten. Egunak dituen 24 orduetatik 23 ordutan ziegan giltzapetuta izaten dute. Handik ateratzean, berriz, denbora guztian kaputxadun zaindariak izaten ditu gainean.
Ez du apenas gutunik jaso. Hainbat gutunen zatiak kendu izan dizkiote.
Zuzendariarekin hitz egin omen zuen eta eztabaida galanta eduki omen. Alde batetik bixiten gaia argitzeko (haurrarekin bixita berezia ez dute). Zuzendariak esan zioenez, 2 orduro esnatzeko agindua berak eman zuen.
Osasun eskubidea.
Jon Agirre Agiriano, Langraitzetik:
Ni nahiko zahartua edo urte asko nituela espetxeratu ninduten, ia 40. Handik eta hortik ibili ondoren, 90. hamarkadan, Tenerifera bidali ninduten. 96an, odol analisi batzuen ondoren, diabetikoa nintzela esan zidaten eta pilulak hartzen hasi nintzen kontrolatzeko. 98. urtearen bukaeran Belarri Haundik Huelvara ekartzeko agindu zuen. Ordurako hezurretako arazoak ere okerrera zihoazen, eta erradiografia batzuk atera ondoren, hango mediku batek eskumako mokorra ia operazioa egiteko bezala nuela esan zidan.
Ia gauzak erdi prestatuta zeudela Malagara eraman ninduten. Han berriro hasi behar izan nuen plakak ateratzen etab., espetxe batek egindako plakak edo frogak besteetan ez dituzte ontzat hartzen eta. 11 hilabetez eduki ninduten gezurretan, eskaner bat egin behar zidatela esaten, "ospital unibertsitariora" eraman eta plaka batzuk atereaz, Huelvan ateratakoak baino eskaxagoak zirenak, eta berriro espetxera eramanez. Kristonak eta bi esan nizkion hango matasanosari eta, azkenean, eskanerra egin zidaten.
Ordurako kristo bat eginda nengoen, eskumako mokorretik batez ere. Ia 4 hilabete bisitetara joan gabe egon nintzen ezin nituelako horretarako igo behar nituen 80 eskilarak igo. Bisa bisa etxekoekin eta burdintxoan inork eramanda egiten nituen. Muletarik ere etzidaten eman, zuzendari medikoaren iritziz "herramienta peligrosa" zelako niretzat. Jatorduak txaboloan egiten nituen (beti ere, bandeja ekartzen bazidaten). Azkenean preso sozial batek eman zidan bere muleta eta apur bat laguntzen zidan.
Ospitaletik etorri eta ondorengo batean (5 aldiz atera ninduten), "mediku" batek zera esan zidan, ia sinisduna nintzen, "si era creyente", eta nik esan nion jainkoengan baino ikusten dudan errealitatean sinisten dudala. Gaizki ez hartzeko baina ea zergaitik ez nintzen musulman egiten esan zidan, eta ia zergaitik esaten zuen hori galdetu nion eta berak, "es que si se hace musulman le cortan la cabeza y le hacen martir" erantzun zidan. Eta ia zergaitik ba hori eta berak ikusi zituela nere ospitaletik bidalitako plakak eta informeak, eta burutik behera ezertxo ere ez nuela behar bezala esan zidan: hezurrak desgastearekin, diabetesa, bihotzeko arritmia, tentsio arteriala altu, azido urikoa ere bai. Erremedioa, zazt lepoa moztu eta kitto. Eta hori esan zidan tipoa medikua omen da!
Espetxeratu nindutenetik lehenengo aldiz "asistenta sozial" bat etorri zitzaidan hona, iparrera etortzeko gogorik banuen galdetuaz. Gogoa banuela eta beharra gehiago oraindik, osasun arazoengatik, erantzun nion. Geroztik presaka ekarri ninduten. Eskumako mokorretik nahiko ondo nabil baina nerbioak, ziatikoa batez ere, nahiko indargabetua daukat eta datorren hilaren 25ean eraman behar naute froba batzuk egitera. Gero operazio berriren bat edo egin beharko dudan ikusi beharko da. Hernia diskala ere badut bizkarrean. Gerritik behera, anketan ere minekin nabil. Pilulak hartu behar izaten ditut aguantatzeko. Eta hauek guztiak nahiko ez badira edo, Eperra eta biok gauden txaboloak gainean "techo falso" horietakoa du eta hor dabiltza arratoiak sekulako garraxiak atereaz eta karrerak eginez.
Ni maiatzetik nago bertan eta ordurako hor zeuden. Lehengo zuzendariari hainbat instantzia bidali genizkion gai horrekin. Oraingoari ere bidali dizkiogu eta medikuei ere esaten aspertuak gaude eta erantzuna, "estamos en ello" izan da. Horrek ez dakit zer esan nahiko duen, akatu nahiean dabiltzatela edo gizentzen benenoaren izenarekin pentsoa emanez edo...
Beno, bukatzeko 92. artikulua, gaixoak kaleratzeko aukera ematen duena, ukatu didate. Kaleratzeko data datorren urriko 28 daukat, momentuz...
Askatasunerako eskubidea.
Iñaki de Juana, Algecirasetik:
El 24 de octubre de 2004 terminé de cumplir la condena impuesta por el antiguo Tribunal de Orden Público remaquillado en Audiencia Nacional. Pero tanto en esta fecha como en otras dos posteriores (9 de febrero y 3 de agosto de 2005) no me excarcelaron por el expeditivo método de anular resoluciones judiciales firmes, manipular expedientes, falsear informes penitenciarios o dictar nuevos autos judiciales desde voluntades prevaricadoras.
Sin embargo, al hacerse insostenible tal cúmulo de irregularidades, optaron por encausarme en un nuevo sumario por escribir dos artículos de opinión en el diario GARA, y decretaron prisión, hasta cuatro años, a la espera de juicio. Y así, a una cadena de irregularidades administrativas y judiciales, añadieron la reinstauración del delito de opinión y la ya frecuente utilización de la prisión preventiva como condena sin juicio previo.
Toda esta bufonada jurídico-político-mediático-penitenciaria, dramática y dolorosa bufonada, evolucionará dependiendo de la situación política, y evidencia, una vez más, que somos rehenes del Estado y que en la actual coyuntura han optado por llenar el haber de la represión como baza ante un futuro e inevitable proceso de negociación: el sufrimiento como mercancía.
Pero he de señalar que mi caso, aunque llamativo y con sus peculiaridades, no es una excepción. Es el mismo que el de 700 compañeros y compañeras, y también el de toda una sociedad, la vasca, que se encuentra tutelada por un enorme aparato represivo y con los derechos sociales y políticos secuestrados.
La cadena perpetua existe para mí, para otros muchos compañeros y compañeras. Y no sólo la cadena perpetua, sino la pena de muerte retardada, bajo tortura, en aislamiento, ya que no es más que esto lo que implican las condenas que nos imponen (40 años) por ser vascos, por no renunciar a serlo y por no ceder en la lucha por los derechos que tenemos como individuos y como pueblo.
Amatasun eta aitatasun eskubidea.
Urko Jauregi, Alaitz Iturriotzen koinatua:
Ibon Urrestarazu Esnaola eta Alaitz Iturriotz Garmendia euskal preso politikoak 2004ko azaroaren 16ean atxilotu zituzten goizaldeko ordu batetan. Atxilotze momentuan, zihur ez bazekien ere, nire koinatak haurdun zegoenaren susmoa zeukan, egoera hau kartzelaratu eta aste betera baieztatu zuelarik.
Osasunari dagokionean, haurdunaldi nahiko normala pasa ondoren, Alaitzek uztailaren 15erako zesarea egiteko eguna jarria zeukan, goizeko 8etarako. Hala ere, ez genuen bere berririk izan goizeko 11k arte, espetxean ez zigutelarik familiari konfirmatzen noiz eta nora eramango zuten. Zesarea egin ostean eta Alaitz pixkat errekuperatu arte bere amarekin (Intzaren amona) egoteko aukera izan zuen pare bat orduz ospitaleko gela batetan.
Haurra amarengana eramatekoak zirenean, ospitaleko gelaren aurrean zeuden poliziek ez ziguten haurra nire koinatarengana sartzen uzten inkomunikatua zegoela esanez. Baina enfermeren insistentziaren aurrean amarekin utzi genuen Intza, poliziek goitik behera katxeatu ondoren.
Alaitz eta Ibonen gurasoek epailearen baimena izan arren, Intza ikusteko arazo asko izan zituzten. Azkenean lortu zuten, baina erdaraz hitzeginez, eta ez Alaitz eta Intzarekin inongo kontaktu fisikorik izan gabe.
Alaitz ospitaleratzeko eguna jakin zenean, eskaera luzatu zuten Ibon bertara eramateko baina ukatua izan zen. Haurra jaio zenean ospitaleko informearekin berriz ere eskatu zuten eta onartua izan arren, Alaitzeri alta emango ziotela aitzakitzat erabilita ez zuten eraman nahiz eta azkenean alta beranduago eman zioten. Ibonek haurrak bi hilabete bete zituen egunean ezagutu zuen.
Espetxealdiari dagokionez, nire koinata Alaitz Soto del Realen dago eta bere senarra Valdemoron, nahiz eta hiru hilabetez Ibon ere Soton egon den. Irailean eraman zuten Sotora ezkontza zela medio. Irailaren 27an ezkondu ziren eta berriz, abenduan, Valdemorora eraman zuten bueltan.
Biak Soton egon ziren denboran, asteazkenero beraien arteko komunikazio bat izaten zuten, ordubete eta hogeita hamar minutukoa, bisetako gelan eta asteburuetako bisita eta bisetara ere hirurak batera ateratzen ziren gela berberetara. Gaur egun beraien artean komunikatzeko duten aukera bakarra eskutitzaren bidezkoa da eta hilean behin 5 minututako dei telefonikoa.
Espetxean Intzak egiten duen bizimodua normala da. Amaren ziega berdinean dago, beraz egun osoa berarekin igarotzen du. Lehenengo hiru hilabetetan, egunean zehar ziegako atea zabalik zeukaten, gauean berriz giltzapetuta uzten zituzten.
Patiora jeisten direnean ezin dira berriz ziegara nahi dutenean bueltatu, horregatik haurrarentzako beharrezko gauza guztiekin irten beharra dute.
Bisitak astero dira 40 minututakoak eta hilabetean bis bat dute, bi ordutakoa. Alaitzek haurra izan zuenetik familiarekin dituen bisitak bisetako gelatan egiten ditu, hau da, kristalik gabe. Abokatuekin dituen bisitetan ezin da haurrarekin joan, moduluko kideren batekin utzi beharko luke baina ez du gustokoa, izan ere ez dago beste euskal presorik, amen moduluan dagoelako Alaitz. Lagunen bisitetara ezingo luke haurrarekin batera joan, baina oraindik ez dauzka hauentzat baimenik.
Medikuarengana nahiko sarri eramaten dituzte biak. Alaitz eramaten dutenean Intza bere moduluko norbaitekin utzi beharra dauka, enfermeritza leku arriskutsua delako haur txiki batentzat, edozein birus harrapatzeko arriskua dagoelako.
Une txarren artean, ondokoa kontatu behar dugu: gau batez goizeko lauretan Intza kexuka zegoelako aurpegian mantxak, eta esku eta hankak handituak zituela ohartu zen. Tinbrea jo eta funtzionarioari medikua etor zedin eskatzean ez zela ezer izango esanez hurrengo goizean medikua joango zela esan zion. Hau goizeko 10etan agertu zen baina eguerdiko 14ak arte ez zen anbulantziarik azaldu. Trasladoa oso txarra izan omen zen, guardia zibilek erabat umiliatu zutelako ospitaleko itxaron gelan. Azkenean, alergia bat besterik ez zen izan egin zizkioten froben arabera. Egun honetan ospitaleko medikuen jarrera oso ona izan zen.
Familiarentzat ere oso momento gogorrak izan ziren Alaitzen haurdunaldia baieztatu zenetik Intza jaio bitartekoak. Familiak egoera honen aurrean sentipen arraroak zituen: alde batetik poz ikaragarria haurragatik baina, bestalde, beldur handia ez genekielako nola eraman zezakeen aurrera haurdunaldia egoera horretan, baita jaiotze momentua eta hortik aurrerakoak ere.
Zorionez, haurdunaldian ez zuen arazorik izan eta dena normaltasunez joan zen. Arazoak erditze data jarri zutenean hasi ziren ez baikenekien ospitalera joaterik izango genuen, ezta ere aita bertan izatea posible izango zen.
Erditze eguna eta ondorengoak, aurrez azaldu bezala, oso gogorrak izan ziren aipatutako arrazoiengatik eta senideen artean beldur eta ezinegon handia zegoen horrelako egoeratan gauza asko pasa izan direlako eta momentu latz horietan burutik susmo txar asko pasatzen direlako.
Familiak egoera guzti hauetan inpotentzi handia sentitu du ez baituzu ezer egiterik eta beste batzuen gogoaren baitan baitzaude, baina Alaitzek eta Ibonek erakutsi diguten duintasun eta indarrari esker guk ere aurrera egiteko gogo itzela sentitu dugu uneoro.
Komunikazio eskubidea.
Altzibar Valderrama, Los Rosalesetik:
Ondoko lerroetan Madrileko Los Rosales kartzelan duten Altzibar Valderrama euskal preso politikoak bidalitako testigantza duzue jasota. Bertan kontatzen dituenei, aipatu espetxean bisita izateko beti bertan dituzten euskal preso politikoen aitak ala amak joan behar duela (horrek dakartzan ondorioekin), lagunen bisitak ukatu izan dituztela espetxearen iritzian euskal preso politikoentzako bertaratutakoak egokiak ez direlako edo-eta, bisita intimoak kartzelak nahi badu ematen dizkietela eta, nahi ez badu, ez dizkietela ematen gaineratu behar diogu. Halaber, Euskal Herriarekin loturak dituzten liburuak, jantziak... debekatu egiten dizkiete.
Los Rosales bezelako espetxeek helburu bezela dutena, beren arau eta funtzionamenduaren bitartez, gure preso politiko izaera deuseztea da.
Hemen barruan guztia da derrigorrezkoa, baita aktibitate ezberdinetara joatea ere. Hau gutxi balitz, zein aktibitatera joan behar dugun espetxeak erabakitzen du, eta ez guk. Hau da, beraiek erabakitzen dute norekin eta non pasa behar dugun eguna. Gainera, aktibitate hauek zein espetxe honetako proiektu guztia, 10 urteko umeentzako diseinatuta dago, jaikitzen garen momentutik oheratzen garen arte. Hemengo arauak, nolabait deitzearren, guztiz "xelebreak" dira: minimoa jan beharra, "egoki" orraztuta eta jantzita joan beharra, ohea ondo egin beharra... eta mota honetako mila arau eta detailetxo pila, zeintzuen helburu bakarra lehen aipatu bezala, gure preso politiko izaera deuseztu eta pertsona bezala umiliatzea den.
Guztiz lekuz kanpo gaude gu horrelako espetxe batean. Gu ez gara gaizkileak, baizik eta gure herriaren eskibideen ukapenaren ondorioz sortutako gatazka politikoaren ondorio zuzena gara. Hortaz, gu preso politikoak gara. Honek esan nahi duena da gu ez gaudela hemen heziketa txar bat jaso izanagatik, ezta gizartearen parte marginal izateagatik... ezta esan ohi diren arrazoi horietako bakar batengatik ere. Ez. Guztiz kontziente gara garenaz eta hemen aurkitzearen zergatiaz, eta ezerk ez digu ikuspuntu hau aldatuko. Honekin guztiarekin esan nahi duguna da guk ez dugula inongo erredukaziorik behar, eta ez dugula behar ere gizartean bergizarteratzea helburu duen proiektu baten parte izatea. Hau da, guztiz lekuz kanpo gaude hemen, ta hori da argi utzi nahi duguna. Ez gara sartuko eztabaidatzea ia hemengo proiektu hau komenigarria den benetan laguntza behar duten preso sozial gazteentzat (nahiz eta gure zalantza serioak ditugun) baina argi dagoena da guretzat guztiz umiliantea dela, beste gauza batzuen artean, aspaldi jaso genituelako gure etxeetan hemen barneratzen saiatzen diren balore gehienak.
Hau horrela izanik, zein da gaur egungo egoera? noski, preso politiko eta pertsona moduan dugun duintasunak behartzen gaitu hemengo proiektu honi uko egitea, intsumisio izatea. Hau da, derrigorrezkoa izan arren, umiliazio bat kontsideratzen dugun guztia egiteari uko egitea. Eta hau da hain zuzen egiten ari garena. Ez dugu jada gure duintasunaren aurkako eraso bakar bat ere pasatzen utziko, eta noski, jarrera honek zigor eta isolamenduaren bidea dakar. Dena den, eta nahiz eta egia izan zigor egun dexente ekarri dizkigula jarrera honek, pixkanaka ari gara egoerari buelta ematen, eta konturatu direnez zigorrekin ere ez gara izutzen, ba pasatzen uzten dituzte gure jarrera intsumisoak. Gure erabakia izan da zigortuak egotea zapalduak egotea baino lehenago, eta ondotxo dakite beraiek horren aurka ezin dutela ezer egin.
Zuzendaritzarekin izandako azken hika-mikak, guk egindako eskulanen inguruan izan dira. Beraiek zioten eskulan bat espetxearentzat geratu behar zela ta beste bat guretzat. Guk ezezkoa eman genuen eta orduan, beraiek esan zutena izan zen jarrera hori mantentzen bagenuen, guztia guretzat egitearena, onartzen zutela baina baldin eta beraiek gordetzen bazizkiguten eskulanak gure irteera eguna arte. Gure erantzuna ezezkoa izan da, beste gauza batzuen artean, frogatu egin dugulako gauzak "galdu" dizkigutela. Hortaz, gure gaur egungo jarrera, eskulanaren derrigorrezko aktibitatea egiteari uko egitea da, honek dakartzen ondorioak asumituz, hau da, zigorra.
Zer baldintzatan betetzen dira, baina, zigorrak? Zigorrak hemen isolamendu egunak dira. 22 ordu txaboloan eta bi patioan, bakar bakarrik. Zigorra betetzen hasten garen momentuan bertan, gure pertenentziak kentzen dizkigute txabolotik, arropa, musika, koadernoak... justu idatzi eta irakurtzeko materiala uzten digute. Irratia bera ere kendu egiten digute, eta telebistarik ez dugunez... ba erdi inkomunikatuta geratzen gara, eguneko 24 orduak. Zapatilak kentzen dizkigute ere patiora sandalietan atera behar garelarik, nahiz abuztua nahiz abendua izan. Dagokigun patio ordua errespetatua izan dadin ere, beti kriston mobidekin gabiltza, nola edo ahala beti minuturen bat kendu behar baitigute.
Noski, ez da batere erraza denboraren asuntoa kontrolatzea, izan ere, nahiz zigortua ez egon, erlojurik ezin baitugu eduki, hori bakarrik "ondo" portatzen direnentzako pribilejio bat da, belarritakoak eramatearena bezela. Hau da, edo ondo portatzen zara edo ez duzu pribilijiorik. Pribilijio horien artean, aipatutako adornotxoak eramatearena edota ziegara beranduago sartzearena dago, moduluan telebista ikusten geratu ahal izateko. Dena den, aspaldian ez gara gu joko horretan erortzen, ta nahiz eta eman nahi izan dizkiguten gutako batzuri, uko egiten diegu pribilejio deituriko horiei.
Gero, bestalde, kriston katxeo pila egiten dizkigute txaboloetan. Egia da boladaka doala, baina bataz beste, astean behin ziur. Hori da hemengo beste kontraesan handi bat. Alde batetik, umeak bezela tratazen gaituzte (umilazioa) eta, bestetik, espetxe gogorrenetako bizibaldintzak aplikatzen dizkigute.
Salatu gabe utzi nahi ez dugun beste puntu garrantzitsu bat, Zunbeltz Larrearen bakartze egoera da. Mikel Arretxe eta Altzibar Valderrama modulu berean daude eta, Zunbeltz beste batean. Hemen daraman denboraren erdia, hau da, hiru urte, egoera horretan pasa du, espetxeko zuzendaritzak hirurak modulu berean elkartzeko gure eskaerei behin eta berriz ezezkoa eman ondoren.
Laburbilduz, eta oso argi gera dadila nahi dugu, salatu nahi duguna ez da erreinserzio proiektua bera (nahiz eta lehen aipatu bezela, oso zalantza serioak ditugun bere kalitatearen inguruan), gu hemen egote hutsa salatu nahi dugu, erreinserzio proiektu baten parte bezela. Ez dugu daukaguna baino heziketa gehiago edo ezberdinik behar, eta euskal preso politikoak garen adinean, Kolektibo eta pertsona moduan ditugun eskubideak errespetatzea da exijitzen duguna.