Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 21 de enero de 2006

Juan Mari Insausti preso politikoak askatasuna berreskuratu zuen atzo.

- 2004ko uztailan Frantziak estraditatuko Juan Mari Insausti euskal preso politikoak atzo arratsaldeko 20ak aldera askatasuna berreskuratu zuen, atzo notifikatu zioten autoan ez zutela ikusten gehiago espetxean egon behar denik agertzen delarik. Insausti gaur eguerdian Beasainera heldu da.

- «Irabaziko dugu», esan diote iheslariek Aitor Elortza zenari.


Juan Mari Insausti euskal preso politiko beasaindarrak estraditatu zuten kasuagatik izandako epaiketan abosluzioajaso badu ere, fiskalak 20 urteko espetxe zigorra eskatu zuen leporatuz « tentativa de asesinato » 1990ko abenduan izandako gertakisun batetan. Eskaeran 12 urte tentatibagatik eta beste 8 urte kolaboraziogatik eskatu zuen fiskalak berriz AVT-k 12 urte tentatibagatik eta beste 12 urte « pertenencia »gatik eskatu zuten.

Nahiz eta kausa honegatik estraditatu, beste kausa bategatik estradizioaren luzapena eskatu bazuten ere ez diote onartu.

Juan Mari Insausti Mujika 1996ko azaroaren 19an Frantziako polizia judizialak atxilotu zuen Bordelen. Handik bi egunera Fresnesen espetxeratu zuten (1996/11/21), ordutik eta estraditatu arte sakabanaketa politikaren ondorioz honako espetxeetan izan dute: Bapaume (2000/05/18), Fresnes (2002/03/15), Villeneuve les Maguelonne (2002/03/28), Perpignan (2002/07/06). Atzo Soto del Realeko espetxea utzi zuen askatasuna berreskuratuz.

-------------------------------------------------------------------------------

«Irabaziko dugu», esan diote iheslariek Aitor Elortza zenari.

Horren maitatua zuen Santa Barbara mendiaren eta itsasoaren ondo-ondoan azken agurra egin zioten, atzo, Aitor Elortzari Donibane Lohizunen. Ekitaldian 350 lagun inguruk hartu zuen parte. Haren etengabeko borrokaren gogortasuna eta ordain garestia nabarmendu baina emankorra izango dela zin egin zuten. «Irabaziko dugu», esan zioten iheslariek.

Aitor Elortzaren arrebak loreak itsasoratu zituenean, baten baino gehiagoren begiak malkoz busti ziren atzo arratsaldean, Donibane Lohizunen. Astelehenean bere Baionako etxean hilik agertu zen iheslariari agur sentikorra egin zitzaion atzo arratsaldean, hainbeste maite izan zuen hirian.

Bihotzetik idatzitako agurra egin zioten Iheslarien Kolektiboko kideek Aitor Elortza zenari. Haren bizitzaren hainbat zertzelada kontatu ondoren, «zure bizitzaren historia Euskal Herriaren historiaren zati eta paraleloa da ­ondorioztatu zuten, Xabier Perez Susperregik irakurri zuen idatzian­. Zure ilusioak, esperantzak eta beldurrak denonak dira».

«Karga astunak ahuldu zintuen azken urteotan, baina burua altxatuta zeneraman. Zure lekukoa pasatu diguzu eta zaude lasai, behar bezala helburura eramango dugu», erantsi zuten iheslariek. «Itsasoaren marruma entzungo dugun bakoitzean zu entzuten ari garela irudituko zaigu ­gaineratu zuten­, belarrira goxoki ‘irabaziko dugu’ xuxurlatzen. Ez adiorik, laster arte, Aitor», bukatu zuen Perez Susperregik.

Askatasuneko ordezkari batek ere «hurrengo egunean zer gertatu den jakin gabe bizi behar izanak» dakarren gordintasuna nabarmendu zuen bildutakoen aurrean. Horren ondorioz, haren heriotza ez dela naturala izan adierazi zuen.

Haren bizimoduaren pasarteak gogorarazi zituzten hainbat hizlarik, tartean lehengusu batek eta Algortan pasatutako gazte garaietan izandako lagun min batek, dantza talde bateko kidea zenean. Gero, borrokak bereganatu zuen Aitor Elortza, eta errepresioaren hainbat molde jasan izan zituen.

Omenaldi xume horren une orotan Aitorren arreba ­Bakarne­ eta ama ­Bixi­ bertan izan ziren, saminari aurre egiten. Agertokian zen panel handi batean hildakoaren argazkia zegoen, eta haren ondoan «Agur eta ohore, Aitor» zioen leloa eta olerki bat, eta bertan heriotza guztiak ez direla berdinak izaten nabarmentzen zen.

Mobilizazioak Algorta eta Donibane Lohizunen Aitor Elortzaren omenez.

300 lagun baino gehiago hurbildu ziren Donibane Lohitzunen Aitorri eskeinitako omenaldira.

Atzo, urtarrilak 20, arratsaldeko 20:00etan, manifestazioa egin zen Algortan "Aitor Elortza gogoan, Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidearen alde" lelopean.

300 pertsona inguruk hartu zuen parte manifestazioan. Manifestazioaren hasieran, Askatasunako kide batek hitz egin du eta ondoren Batasunako beste kide batek.

Ordu berean, atzo ere 300 lagun baino gehiago elkartu ziren Donibane-Lohitzunen Aitorren omenez. Bertan, Xabier Perez Susperregi Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren izenean hitza hartu zuen, ondoren Aitorren lagun bat gazteetako oroitzapenak ekarri zituen gogora eta 10 urte ondoren berriz elkartu zirenean izandako bizipenak eta beretaz hainbat gauza ikasi zituela konpartitu zuen bertara hurbildutakoei. Familiaren izenean Aitorren lehenguzina bat hitzegin zuen. Aurretik bi dantzariek aurresku bat eskeini zuten. Familiakoek hitzegin ondoren, Aitorren arreba, izeba bat eta 3 euskal iheslari politikoak itsasora hurbildu ziren hainbat arrosa gorri eta arrosak jaurtiz Aitorri hainbeste gustatzen zitzaion dultzainen soinua atetik entzuten zelarik. Amaitzeko Oskar Bizkaik Askatasunaren izenean hitzegin zuen:

«Momentu zail hauetan, izigarri gogorra zaigu burua hotzarekin hitz egitea. Nahiko genuke gure tripekin mintzatu, sentimenduak eta ezintasuna bultzaturik. Guk iheslarien errealitatea ezagutzen dugunok, zure heriotza ez dela naturala izan badakigu. Zure heriotza, ezezagun eta arrizkuz beteta dagoen bidaia baten ondorioa baizik ez da; zuek, tortura eta errepresioaren biktima ez izaiteko, zuen etxeetatik ihes egin duzuenek sobera ongi ezagutzen duzuen bidaia.

Nork erran dezake naturala dela bizi bat, nun persekuzio politika, erbestea, deportazioa, gerra zikina, presondegia, iragankortasuna, eta bihar zer gertatuko den ez jakitea ardatz nagusiak diren? nun pertsona baten etorkizuna hauen gainean oinarritua den? Horrek eritu zaitu, eta zalantzarik gabe, horrek heriotza hurbildu zintuela.

Askatasunak biziki ongi daki zure heriotzaren arduradunak nortzuk diren; gure herriaren askatasuna hartu zigutenak; euskal jendartearen kontra neurri errepresiboak hartzen dituztenak; gatazkari aterabide demokratikoa uko egiten diotenak.

Azken urteetan heriotzarik egon ez direla erraten duten faltsu horiei, guk heriotzak izan izan direla erraten diegu, eta heriotza horiek, iheslari, preso eta haien senideen artean nahiz ETAko gudarien artean bilatzen ditugu.

Bukatzeko, inork ez du erran Euskal Herriaren askatasuna lortzea errexa izango zenik; izan ere, anitz bidean geratu dira, eta zu azkena Aitor. Baina, zuek, konpromisoz eta duintasunez gorriak diren izarrak askatasunaren bidea argitzen digutenak zarete».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009