Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 20 de enero de 2006

Paulo Elkoro preso politikoak askatasuna berreskuratu du.

- Gaueko 22:00-23:00ak aldera Bergarara heldu eta lehen harrera eginen diote.

- Zuhaitz Errasti preso politikoa Poitiers-eko espetxean bizitzen ari den egoeraren kronika.

- Preso politikoen aurkako erasoek ez dute etenik.

- Xabi Mendizabalen atxiloketa salatzeko mobilizazioak Soraluzen.


Bergarakoa den Paulo Elkoro euskal preso politikoak, gaur goizeko 9'45tan Almeriako El Acebuche espetxea utzi du askatasuna berreskuratuz. Orain espetxeko atarira hurbildutako senide eta lagunekin etxeruntz datoz. Euskal Herrian, Bergaran, gaueko 22 edota 23ak aldera iritsiko dira eta han egingo diote lehen harrera.

Paulo Elkoro Aiastui, 2003ko urtarrilaren 21ean Alemaniako Polizia federala atxilotu zuen Nuremberg-en eta hurrengo egunean espetxeratu zuten, estradizio prozedura bat zabaldu ziotelarik. Estradizioa onartu eta 2003ko azaroaren 5ean gauzatu zuten, Espainiako Soto del Realeko espetxean sartuz. Sakabanaketa politikaren ondorioz honako espetxe hauetan izan dute atxilotu zutenetik: Munich (2003/01/22), Est (2003/11/05), Soto del Real (2003/11/05), Alcalá-Meco (2003/11/22), Valdemoro (2005/02/26), Jaén (2005/02/28), Almería (2005/03/07).

Askatasunak pozez hartzen du Pauloren askatasuna eta igandean, urtarrilak 22, arratsaldeko 19:00tan, Bergarako Udaletxeko plazan egingo dioten Ongi Etorri ekitaldian parte hartzeko deialdia luzatzen du ere.

Etxeko bidean zetozela Albaceten gelditu dira bazkaltzera, horretan zirela zai zituzten espainiako bi polizi patruila batean. Poliziek hurbildu eta kotxe horretan ziren lagun guztiak identifikatzeko «goitik» agindua jaso dutela esan die, argitu gabe «goitik» nortzuk ziren.

Guztiak identifikatu ondoren bakean utzi dituzte eta berriro etxeko bidea hartu dute.

ETXEKO BIDEAN ESPAINIAKO POLIZIAK PAULO ELKOROKIN KOTXEAN DATOZENEI IDENTIFIKAZIOA ESKATU DIETE

Gaur goizean askatasuna berreskuratu berri duen Paulo Elkoro euskal preso politiko ohiarekin kotxean datozen lagun guztiak identifikatuak izan dira.

Etxeko bidean datozela Albaceten gelditu dira bazkaltzera, horretan zirela zai zituzten espainiako bi polizi patruila batean. Poliziek hurbildu eta kotxe horretan ziren lagun guztiak identifikatzeko « goitik » agindua jaso dutela esan die, argitu gabe « goitik » nortzuk ziren.

Guztiak identifikatu ondoren bakean utzi dituzte eta berriro etxeko bidea hartu dute. Bergarara gaueko 22ak-23ak tartean heltzea espero dute, une horetan lehen harrera eskeiniko diote Elokorori.

---------------------------------------------------------------------------------

Zuhaitz Errasti preso politikoa Poitiers-eko espetxean bizitzen ari den egoeraren kronika.

Markatutako 3 helburuak lortu arte borrokan jarraitzeko asmoa adierazten du. Uste du agian bertatik mugituko dutela. Kideengana eramango balute borrokaldia utziko lukeela dio, bestela aurrera jarraituko duela gainontzekoekin jarri dezatela eskatuaz.

Espetxe honetan 30 eguneko zigorra ezarri zioten. Prozedura jarraituz komisio disziplinario gehio eduki beharko lituzkeela dio baina ez omen du uste zigor berririk izango duenik.
Urtarrilak 13an bukatzen du 30eguneko zigorra eta orduan ikusiko omen du zer egin.

Oraingo egoera: 4gradudun ezberdin omen ditu eta bakoitzak ezberdin jokatzen duenez, haien arabera aldatzen da egoera. 2-k ez diote uzten patiora ateratzen.

Hasierako indarkeria baretu dela dio. Hala ere aurreko batean 7:30tan atera omen zuten patiora eta dena bustia zegoela ikusi zuen, putzuz betea. Hala ere patioa bukatzean bertan eseri zen.
18 egun darama arropa berdinarekin.

31ko astebukaeran ez zioten utzi patiora ateratzen.

Urtarrilaren 2an utzi diote eta bueltan (esposak jarri eta ziegako atean biluzketa, ohe azpian bukatu du berriro), bere aldarrikapenen papera eskatu diote, hala ere buruz omen zekien gradudunak, epaileari esateko behar omen zutenŠ Bere lehen helburua lortu duela dio Zuhaitzek, bere aldarrikapenen ezagutza hain zuzen. Urtarrilaren erdikaldera arte berdin jarraituko duela dio.

Zuzendariari istantzia bat bidali dio elkarrizketa bat eskatuaz eta ukatzen badio beste borrokaldi berri bat hasiko duela jarri dio.

Garak ez dizkiote ematen (beste espetxe batzutan ere ez dituzte jasotzen, hortaz agian ez da espetxeko gauza).

2006-01-18: Egoera: arropa gutxi eta txankleta batzukin dago mitardean. Leihoa hautsita dago eta hotzez dago ondorioz. Duela 15 egun ez dio inork hitzegiten patiotik (debekatu ote dietenaren susmoa du). Pasa den ostiralean mitardeko 30 egunekin bukatu zuen (espetxeak ezarritako zigorra). Hori dela ta, larunbatean, urtarrilak 14, mitardera etorri zitzaizkion ziegara joan behar zuela esanez, bera ukatu egin zen eta lepotik hartuta bi funtzionarioren artean eraman zuten ziegara ³lasai egoteko² esan zioten.

Ziegan utzi zutenean bera ate joka hasi zen (10:30tan) mitardera joan nahi zuela esanez. Telebista kendu zioten eta joan egin ziren.

Ordubete pasa zuen atea jotzen eta 11:30tan janaria ekartzera etorri zirenean, bera ateratzen saiatu zen baina ez zuen lortu.
12:15-ak arte atea jotzen jarraitu zuen. Jefea etorri zen orduan (txandalean zegoela aipatu du Zuhaitzek, jai eguna zuela dirudi eta beragatik etorri zela espetxera). Jefeak lasai egotea komeni zitzaiola esan zion eta Zuhaitzek borroka jarraituko zuela erantzun. Atea jotzen jarraitu zuen.

12:30tan antidisturbios edo Erisen arropak zituzten funtzionarioak etorri zitzaizkion (funtzionario normalak zirela dio baina arropa hoiek jantzita). Lurrean jarri eskudoekin zapaldu eta mitardera eraman zuten, biluztu eta ohe azpira. 5 ordu utzi zuen biluzik eta ezer gabe. Iganderako boligrafo eta papera eman zioten.

Astelehenean, urtarrilak 16, patiora joan behar zuela esanez etorri zitzaizkion goizeko 7:15tan, txankletekin zegoenez (ziegan zegoen arroparekin), zapatilak eta arropa eskatu zituen baina ez zizkioten eman, hortaz patiorako bidean lurrean eseri zen. Indarrez hartu eta jaulara eraman zuten (patiora), bertan biluztu eta horrela utzi zuten: kaltzontzilo, galtzerdi eta txankletekin. Atea itxi zuten eta Zuhaitz atea jotzen hasi zen. Ondoko jaulatik mangera batekin bustitzen hasi zitzaizkion eta gelditzen ez zenez, bere jaulan bertan sartu ziren mangerarekin. Mangeraren indarrarekin atzeraka joan zenez atea jotzeari utzi zion, ondorioz mangera gorde zuten. Zuhaitz berriro hasi zen eta berriro mangera, horrela beste pare bat aldiz. Azkenean, iletatik tiraka, arrastaka eraman zuten mitardera. Idazteko gauzak eta garbitzekoak ³lapurtu² zizkioten. 11:30ak arte utzi zuten horrela (biluzik ze, kaltzontzilo eta galtzerdiak lehortzen zituen). 11:30tan medikua zetorrenez arropak itzuli zizkioten. Gauean idazteko gauzak eta izarak eman zizkioten.

-Asteartea, urtarrilak 17: komisio disziplinarioa. Akusazioa: aginduei uko egin eta funtzionario bat bultzatu izana. Aurretik zuzendariordearekin hitzegiten saiatu zen baina honek esan zionez, egin behar zuen bakarra espetxeko arauak errespetatzea zen. Zuhaitzek hau ikusirik, 2.borrokaldi bat hasiko zuela esan zien, baina gehiago zehaztu gabe. Arratsaldean 30 eguneko zigorra ezartzen zioten paperarekin etorri zitzaizkion.

-Asteartea 18, higiene/garbiketa greban hasten dela jakinarazi die.

Moratoi bat zuen ukondoan (hasierako bortizkeriaren ondorioz, oraindik ez zaio joan).

Kronika:

-2005-12-15: Bertan dagoen preso politiko bakarra Zuhaitz Errasti - Aretxabaletakoa da, azken egunotan tentsio areagotzen ari dela dio: biluzketak sarriago ditu, ziegako argia kendu zioten pasa den egunean, ziega miaketa dezente nabaritu ditu, paretetan zituen argazkiak kendu dizkiote...

-2005-12-16: Plante bat egin zuen igotzera ukatuaz. Gradodun bat etorri zitzaion eta borrokaldiaren hasieraren berri eman zion bere helburuak zeintzuk ziren zioen idatzia emanez: 1.Bisita guztiak ordu batekoak izatea. 2.Bisitak larunbatetan egin ahal izatea (orain astean zehar dira) 3.Bisitak gainontzeko presoen antzera txartelarekin hartu ahal izatea.

Lurrean eseri zen eta bi funtzionarien artean patioaren ateraino eraman zuten airean, gerora laguntza iritsi zelarik, beste 10 bat. Espetxe barrura sartu eta buruz behera etzan zuten. Batek hanka buruan, besteak eskuineko besoa atzera, besteak ezkerrekoa, beste bat ipurdi gainean zutik eta beste bi hankak birrintzen. Arrastaka gela batetara eraman zuten, bertan lurrera bota eta bakarrik utzi zuten.

2 minutura berriro sartu, oihuen artean, tiraka eta indarrez biluztu zuten. Gero, buruz behera jarri zuten hasieran bezala (³hanka buruan, bi besoak bihurrituz, beste bat ipurdi gainean eta beste bat ipurzuloa begiztatzen²). Esposatu egin zuten. Biluzik eta esposatuta zegoela ileetatik eta besotik tiraka altxatu zuten eta, besoak bihurrituz mitardera eraman zuten arrastaka. Ohe gainean utzi zuten eta bi erizainek gainetik errepaso bat egin eta tentsioa hartu zioten. Zuhaitzek besoetan mina zuela esan zien indarkeriaren ondorioz. Eman zizkioten arropa apurrak jantzi zituen

-2005-12-17: dagoeneko mitardean. Goizean ez zuen argirik, kanpotik kendua. Bazkal orduan ziega garbitzeko gauzak eta idaztekoak ekarri zizkioten. Medikua ere etorri zitzaion. Zuhaitzek besoak minduta zituela esan eta analisiak egingo zizkiotela esan zion.

Arratsaldean bixita izan zuen kristalarekin eta honen bukaeran beste plante bat egin zuen. Mintzatokiko apalaren azpian eseri zen. Oinetatik tiraka atera zuten pasilora. Pasiloan 8ren artean buruz behera jarri eta betikoa (batek beso bat, besteak bestea, bat gainean eta beste bi hanketatik). Erortzen uzten zenez, beste batek lepotik heldu zuen. Fuerte tiratzen omen zuenez arnasa hartzeko arazoak zituen. Ondorioz, oihuka eta arnasa hartzeko arazoekin zarataka hasi zen. Eskilaretara iritsi zenean, belaunekin eskilara bakoitza joz beheko solairura jeitsi zuten. Gehiago estutzen zioten lepoa eta estuago besotik. Oihuen artean mitarderako eskilaretara iritsi zen eta bertan ere belaunekin joz. Ziegara iritsi eta ohe azpian sartu zuten.

15 minututara jefea joan zen, eta dituen 3 helburuen berri ematen duen idazkia eman zion. Gertatutakoarengatik 2 epaiketa (komisio disziplinario) izango dituela esan zioten.

-2005-12-18: goizeko 7:30etan patiora atera zuten (jaulara) eta eguna argitzen hasi zenean, atea ireki zuten, lurrean eseri zen eta 8 funtzionario joan omen ziren. Hanka buruan, besoak bizkarrean, beste bat ipurdi gainean eta hankak bihurritzera. Esposak jartzerakoan aurpegia lurraren kontra inkustratu zioten eta ondorioz, Zuahitz aurpegia lurrarekin kolpekatzen hasi zen. Hori ikusita indarra gutxitu zuten eta bere buruaren inguruko kezka azaldu zuten. Besoa bihurrituz baina airean mitardera jeitsi zuten, ziegako atean lurrera bora, esposak kendu eta indarrez biluztu zuten.b biluzik zegoela ziegan sartu eta ohe azpian sartu zuten arte ez ziren gelditu. Medikua joateko eskatu zuen, baina beste aldera begiratzen duela dio, desinfektatzeko pote bat eman ziola eta listo.

-2005-12-19: Disziplina epaiketa du. Bazkalostean ziegara joan eta zuzendariarengana joan behar duela esan diote, komisiora eraman dutelarik. Borrokaldiaren arrazoiei buruz, 1. Berak gainontzeko presoek bezala ordubeteko bisita duela hilabetean, 2. Beste batzuek ere eskatu dutela, eta ez duela araudia aldatuko, 3. Ministerioaren erabakia dela.

Zigorra, bigarren gradukoa jarri diote, 30 eguneko zigorra mitard-ean, baina borrokaldia bukatzen badu zigorra kenduko diotela. Zuhaitz borrokaldia jarraituko duela esan die eta lurrean jarri da eta 4 funtzionarien artean eraman dute ziegara, baina oraingo honetan itxurak gordeta.

-2005-12-20: goizeko 8:00-9:00ak bitartean atera dute patiora. Bukatzean eseri eta bere bila etorri ziren berriro, oraingo honetan kontu handiago eta garbitzeko erabiltzen diren eskularruekin. Buruan hanka jarri beharrean ileetatik gora tiratu zuten aurpegia lurretik aldentzeko, besoetatik gora tiraka altxaka eta lepotik helduta ziegara eraman zuten. Patiorik gabe utziko zutela mehatxatu zuten.

-2005-12-21: patiora atera zuten eta bueltatzeari uko egin zion, ondorioz indarrez eraman zuten berriro ziegako ohe azpirarte. Indarrez biluztu zuten eta erropak lababoan sartu, busti zirelarik. Janaria eraman ziotenean, 3 helburuak zeintzu diren dioen papera eman zion funtzionarioari eta honek bere aurrean apurtu zuen; Zuahitzek parre egin zuenez, funtzionarioa ziegan sartu eta GARAk kendu zizkion.

-2005-12-22: goizeko 8:00etan patiora atera dute eta nahiz eta zuzendariak gauza batzuk eskeini, baina borrokaldiarekin zer ikusirik ez zutena. Patio ordua bukatzean plantea egin du eta berriro ziegako ohe azpian bukatu du.

-2005-12-23: Bertan dagoen preso politiko bakarra Zuhaitz Errasti ­ Aretxabaletarra, barne-borrokaldiarekin jarraitzen du. Ostiralean zuzendaria joan zitzaion mitardera borrokaldia uzten bazuen ziegara igoko zutela esanez, borrokan jarraitzen zuela esan eta bertan utzi zuten.

-2005-12-24,25: asteburuan patio gabe eduki zuten.

-2005-12-26: Goizean 3 aldiz galdetu zioten ia patiora atera nahi zuen. Berak baietz esan eta ³jefea² etorri omen zitzaion. Goizeko 8:30tan jaulara atera zuten. Ordubete pasa zenean patioko atea ireki zioten eta ia ziegara ote zihoan galdetu, Zuhaitz lurrean eseri zen. Ordubete ondoren beste jefe bat etorri zitzaion berdina galdetzera. Erantzun berdina. Atea itxi zioten eta beste ordubete pasatzean, bazkalorduan, zuzendari-ordea joan zen beregana eta berriro ukatu. 14:00etan (5 ordu eta erdi egon zen patioan, sekulako hotza egiten zuela eta oso arropa gutxirekin zegoen), patio ordua zenez, Zuhaitzek zerbait egitea pentsatu zuen eta atea jotzen hasi zen. 15 minututara atea ireki eta ³pelikuletan bezala² eraman omen zuten airean, ziegara. Ziegan indarrez biluztu zuten eta arropa guztiak lapurtu zizkioten. Biluzik eta hotzez zegoenez korrika hasi zen ziega barruan (lekuan egiten du askotan korrika). Ordubetera berriro etorri zitzaizkion eta korrika jarraitu zuen. Geroago medikua pasa omen zen. Tentsioa hartu zion eta baxu zuela.
Garak lapurtzen dizkiote.

Gauean ordura pasatzen dira argia piztera eta gau hartan ere zirikatu nahian ibili zitzaizkion.
Goizetan argi gabe uzten dute.

-Egun batean, goizeko 7:30tan goizeroko ur bero edalontzia eman zioten gosaltzeko eta dutxa zuela esan zioten. Berak dutxara gosari amaitu ondoren joango zela esan eta dutxa gabe utzi zuten aste osoa.

-2005-12-27: Abenduaren 27tik aurrera goizeko patioa kendu diote. Gutunak ez dizkiote ematen.

-2006-01-16: abenduaren 16tik mitard-ean jarraitzen du, hasi zuen barne-borroka baten ondorioz. Bere eskakizunak hauexek izan ziren: 1.Bisita guztiak ordu batekoak izatea. 2.Bisitak larunbatetan egin ahal izatea (orain astean zehar dira) 3.Bisitak gainontzeko presoen antzera txartelarekin hartu ahal izatea.

---------------------------------------------------------------------------------

Preso politikoen aurkako erasoek ez dute etenik.

Poitiers espetxean duten Zuhaitz Errasti euskal preso politikoa atzotik higiene greban.

Poitiers-eko espetxean duten Zuhaitz Errasti euskal preso politikoak 30 egun mitardean egin ostean, berriro ere beste 30 egunetarako sartu dute mitard-era. Zuhaitzek espetxe horretan bisitak astean zehar direla eta larunbatean izaiteko borrokan sartu zen. Horren ondorioz oso tratu gogorra jaso du funtzionarioen aldetik azkenengo 30 egunetan mitard-ean zutelarik. Mitard-era eraman zutenean lehen aldian 30 egunez egon da txankletekin, jertse batekin eta galtzerdiekin eta askotan piluzik mantendu dute 4 orduz, mitard-eko lehioa gainera apurtuta dago eta negu gordin honetan hotza handia pasatzen ari da.

Lehen mitard-a aurreko ostiralean, urtarrilak 13, amaitu zuen, mitard-etik ziegara zeramatela Zuhaitz ukatu zen mitard-etik irtetzen borrokan zegoelako, funtzionarioek indarrez eraman zuten ziegara. Ziegan goizeko 10 :30etan atean, protesta gisa, kolpeak ematen hasi zen, funtzionarioek sartu eta telebista kendu zioten. 11 :30etan janaria eraman ziotenean saiatu zen ziegatik irtetzen baina ez zioten utzi. Jarraitu zuen atea kolpatzen eta 12 :30etan funtzionarioek ERIS jantzitak sartu ziren bere ziegara, lurrera bota zuten, piluztu eta egoera honetan mitard-era eraman zuten, ohe azpian sartu zuten eta 5 orduz piluzik utzi zuten.

Astelehenean, urtarrilak 16, patiora ateratzeko esan ziotenean txankletak eta jertsearekin zegoela erropa eskatu zuen eta ukatu zioten. Patiora joan ez eta gutunak botatzera joan zen, momentu honetan protesta gisa « sentada » bat egin zuen. Funtzionarioek agertu eta indarrez patiora (jaula antzekoa dena) eraman zuten piluzik utzi zutelarik, goizeko 7,15ak ziren. Protestan jarraitu zuen atea kolpatzen eta ondoko jaula batetik mangera batekin ura botatzen hasi ziren. Jarraitu zuen protesta eta orduan bere jaulan sartu ziren mangerarekin. Egoera hau hiru bider errepikatu zen. Honela eraman zuten mitard-era piluzik mantendu zutelarik goizeko 11,30ak arte medikua joan zenerarte eta une horretan erropa eman zioten. Momentu horretan idaztekoak eta garbitzekoak kendu zioten, gauerarte ez zioten eman idaztekoak eta lo egiteko izerak.

Asteartean, urtarrilak 17, Batzorde Disziplinarioaren aurretik pasatu zen aginduei uko egitea eta funtzionario bati bultzatzea (Zuhaitzek ukatzen duena) leporatzen ziotelarik, ondorioz 30 eguneko mitard-a sartu zioten. Une honetan bertan zegoen zuzendari ordearekin hitzegiten saiatu zen baina ukatu zen..

Mitard-ean egonez aurreko 30 egunetan ez du bisitarik izan eta datozen 30 egunetan ere ez du familia ikusiko.

Zuhaitz borrokan sartu zen euskal preso politikoei dagozkien eskubideak aldarrikatuz eta familiarekin dituen bisitak larunbatetan izaiteko eta ordu batekoak, izan ere Poitiers espetxean bisitak aste egunetan dira eta ordu erdikoak.

Zuzendariaren erantzuna: ez dituela eskaerak onartzen, beraz egoera ez dela aldatuko eta gelditzen zaion irtenbide bakarra espetxez aldatzea dela.

Beste eraso batzuk Frantziako espetxeetan
Angoulemeko espetxean bakartua duten Lurdes Urdanpilleta euskal preso politikoak (2004ko Urriak 3an atxilotu zutenetik bakarrik mantentzen dute), urtarrilak 14an izandako bisitan, ez zieten utzi sartzen.

Bestalde Villefranche-sur-Saôneko espetxean duten Juan Carlos Subijana «Txanpi» euskal preso politikoak etengabeko erasoak sufritzen ditu funtzionarioen aldetik (ziegara sartzen dira, janaria botatzen diote, mahaian eta aulkian kolpeka...). Hona hemen abendutik sufritutako egoerak:

-Abenduak 23-29 tartean: funtzionarioek ziegan sartu eta gauza guztiak lurrera bota zioten.
Harreman ona zeukan preso sozialek, aldentzen dute berarengandik.

-Urtarrilak 11: Bisita zuela esaten diote, lokutoriora eraman eta bisitarako inor ez, asteazkena izanik ez zitzaion tokatzen, dena dela lokutorioan 20 minutu igaro behar izan zuen.

-Urtarrilak 14: Kontrolatzen dute preso txibato baten bitartez, bestalde, beste preso batek etengabeko probokazioak egiten dio.

Ez du ez dirurik, ez eskutitzik, ez egunkaririk jasotzen, jasotzekotan hilabeteko atzerapenarekin.

Aste honetan ez bada aldatzen egoera, edo ez badute trasladatzen (printzipioz transferentzia agindua Abenduaren bukaeran edo Urtarrilaren hasieran egin behar zuten, agindu papera eskuetan du), gose eta egarri greban sartuko dela adierazi du.

Gogoratu abenduan askatu berri den Jean François Lefort «Lof»ekin batera ia hilabeteko gose greba eta bi eguneko egarri greba burutu zutela espetxeko bizi baldintzak hobetzeko eskaerarekin eta euskal preso politikoei dagozkien eskubide politikoak ezagutuak izaitea aldarrikapenarekin. «Lof»ek askatasuna berreskuratu ondoren hasi dira funtzionarioen etengabeko probokazioak.

Bestalde, Marseillako espetxean dituzten Marixol Iparragirre eta Mikel Albisuk aurreko aste bukaeratik bazkaria errefusatzen hasiak dira eta eguneroko patiora enkartelatuak ateratzen dira, sakabanaketarekin bukatzea izanez euren lehen aldarrikapena protestan sartuak dira semearekin duten bisitan hirurak elkartzen ez dituztelako. Erabakia hartu zuten Urtarrilak 12ko REP-a (haurrarekin izaten duten bisita) hiruron artean izatea eskatu zutelako eta oraindik zuzendaritza isilik mantentzen da. Mikelek eta Marixolek erabaki zuten, eskaera onartu ezean, urtarrilak 12tik aurrera protestan hastea. Urtarrilak 12ko REPean haurrak, alde batetik aita eta bestetik ama ikusi zuela jakinda, protestan hasiak dira aurreko aste bukaeratik.

--------------------------------------------------------------------------------

Xabi Mendizabalen atxiloketa salatzeko mobilizazioak Soraluzen.

Atzo Elgoibarren Ertzaintzak Soraluzeko Xabi Mendizabal gaztea atxilotu zuela eta epailearen aurretik pasa arte herrian (Soraluzen) egunero arratsaldeko 19:30tan mobilizazioak deitu dituzte. Oraindik epailearen aurretik noiz pasatuko duten ez dago berririk.

Askatasunak gogor salatzen du Ertzaintzak buruturiko atxiloketa berri hau eta bere kezka agertzen du ere inkomunikazio garaian ertzainen eskuetan jaso dezaken tratugatik. Askatasunak Xabiren askatasuna eskatu eta berriro ere Tortura ahalbidetzen duen inkomunikazioarekin amaitu behar dela eta zentzu honetan konpromezu zehatzak eskatzen ditu eragile ezberdinei.

Salatzen dugu ere atzo Soraluzen atxiloketa salatzeko eginiko mobilizazioan Ertzaintzak izandako jarrera errepresibo eta erasotzailea.

Sabin askatu! Comunicado desde Lerun Txiki.

Comunicado desde el baserri okupado Lerun Txiki de Elgoibar reclamando la libertad de Sabin, tras su detención ayer, según recoge la prensa, acusado del ataque a una sede del PP.

Sabin poliziak bahitua!!!
Torturarik ez!!!
Sabin askatu!!!!

Ayer, hacia las 11 de la mañana detuvieron a nuestro amigo Sabin Mendizábal, en el barrio Sagar Erreka de Soraluze. Sabin iba en coche con otro compañero cuando se les cruzaron 4 coches de los secretas. Les sacaron del coche a punta de pistola y como siempre con su chulería, identificaron a Sabin y se lo llevaron, al otro compañero lo retuvieron durante tres cuartos de hora sin darle ninguna explicación. De seguido vinieron a nuestra casa, al caserío Lerun Txiki de Elgoibar. Eran un montón de cipayos, toda la casa y los alrededores estaban tomados, perros de 2 y 4 patas cumpliendo con su trabajo. Había una persona sola dentro, y otra vez sin dar ninguna explicación, y sin mostrar la orden de registro, la sacaron y entraron dentro.

La orden y las explicaciones llegaron más tarde, después de haber insistido una y otra vez . Lxs demás compañerxs ni siquiera podíamos acercarnos. Estuvieron registrando la casa y los alrededores desde las 12 hasta las 17.30. Mientras tanto el/la compañera que sacaron de la casa estuvo fuera sola y la gente se fue reuniendo al otro lado de la carretera. Y todxs sabemos como suelen ser esas cosas, por señalar, te identifican, por tocar la bocina te multan y que los cipayos e ponen nerviosxs, pues pelotazo al aire. Mientras tanto la familia intentó como podía tener noticias de Sabin, se pusieron en contacto con el llamdado “ Atenció al detenido”, y vaya atención! Primero que no sabían nada y luego la única respuesta fue que estaba en Gipuzkoa.

Cuando acabó el registro vimos como se lo llevaban y nosotrxs pudimos entrar en casa. Habían registrado de arriba abajo, cartas abiertas y faltaban algunas cosas: 3 ordenadores, móviles, agendas y entre otras cosas, los pijamas, sábanas y fundas de almohada de todxs las de casa. En algún sitio ya tendrán nuestro ADN.

Con todo esto queremos dejar claro que para nosotrxs lo más importante es que en casa tenemos un vacío, nos falta Sabin, no sabemos donde esta y estamos seguras que lo están torturando. También queremos denunciar varias cosas. Para empezar la chulería y la prepotencia de lxs cipayos, dicen que están cumpliendo el famosos “protocolo” y mientras tanto nadie sabe nada, parece ser que es secreto de sumario pero los medios de “información” ya lo han tachado de terrorista. Por lo tanto denunciar también la sed de morbo y falsedad de esos medios. Desde el primer momento nos agobiaron con preguntas sobre la casa. Sí, vivimos en una casa ocupada, y qué?. Además, la mayoría ha publicado la versión de “interior” sin contrastar nada y esto también es represión. Para terminar decir a toda la gente que se ha acercado o interesado, que da mucha fuerza saber que somos tantxs! Un abrazo para todxs.

Eusti gogor potrohaundi! Zurekin gaoz! Taaá!!
Hoy a las 19:30 en la plaza nueva de Soraluze, asamblea y manifestación
Sabin poliziak bahitua, torturarik ez!!!!.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009