20.000 euroko fidantza ordaindu beharko du ertzaintzak atxilotutako Xabier Mendizabalek.
Aurreko urtarrilaren 18an Elgoibarren Ertzaintzak atxilotutako Xabi Mendizabal Soraluzeko gazteak gaur goizean Espainiako Entzutegiko 6. epaitegian deklaratu ondoren, aske geldituko da epaileak jarri dion 20.000 euroko fiantza ordaindu ostean. Une honetan familiak.

Mendizabalek konfidantzazko abokatuaren laguntza izan du eta epailearen aurrean ukatu ditu leporatzen dizkioten 3 ekintzetan parte hartu izana (PPko bi egoitzetan eta PSOEko beste egoitza batean lehergailuak jartzea leporatu diote), esanez guzti hori ez dela egia eta berak ez duela ezertan parte hartu.
Mendizabalek inkomunikazio garaian orokorrean tratu zuzena jaso duela adierazi badu ere ertzainek engainatzen saiatu direla ere azaldu dio bere abokatuari, esanez «hau sinatu behar duzu», erabiltzen dituen betaurrekoak kendu dizkiote eta gauza bera egin diote galtzontzilloekin. Leporatzen dizkiotenekin ze ikusirik ez zituzten galderak ere egin dizkiotela adierazi du, hau da ia ez dakit ze urtean Pasaiako portuan kateatu bazen, ia Haikako sinpatizantea bazen...
Askatasunak gogor salatzen du Ertzaintzak buruturiko atxiloketa eta Mendizabalek beste gazte batzuekin bizi den baserrian eginiko miaketa, bertatik bertan bizi diren gazte guztien gauza pila eraman dituztelarik, oheko izarak, hortzak garbitzeko tresnak... baliatuz egoera bide batez ertzainek egin dutena da gazte guztien datu pertsonalak lortu eta horrela ADNko base datua osatu inongo kontrol judizialik eta agindurik gabe, gerora datu hoiek erabiltzeko gazteak kriminalizatzeko helburuarekin. Ertzainek inkomunikazio garaian Mendizabali eginiko galderetan garbi ikusten da ere helburu hau, izan ere erakunde bateko sinpatizantea izaitea kriminalizatzen dute ere.