Ostiralean, urtarrilak 20, "AITOR ELORZA GOGOAN Euskal Herrian Libre Bizitzeko Eskubidearen Alde" leloarekin manifestazioa egingo da Algortan, 20:00, Telletxe.
EUSKAL HERRIA LIBRE IZATEKO ETA EUSKAL HERRIAN BIZITZEKO BORROKATU ZARA. EUSKAL HERRIAK BERE BAITAN GORDEKO ZAITU.

Omenaldiaren inguruan ostiralean bertan Donibane Lohitzunen eta igande honetan Algortan egingo direla zabaldu bada ere, oraindik ezin ditugu data horiek berretsi. Egin, bi herrietan egingo zaizkio, bat Donibanen, Santa Barbaran, eta bestea Algortako Portu Zaharrean, Aitor zenaren errautsak leku bietan zabalduko baitira. Baina errausteko prozesua atzeratu egin denez, prozesua argitu orduko zehaztuko dira egunak.