Aitor Elorza errefuxiatu politikoari omenaldia egingo zaio ostiralean Donibane Lohizunen eta igandean Algortan.
- Gaur, arratsaldeko 20:00etan, Algortan manifestazioa eginen dute Aitor gogoratuz eta Euskal Herrian Libre Bizitzeko Eskubidea aldarrikatuz.
- Iheslari baten auzian Europak Estatu frantsesa zigortu du.

Aitor Elorza euskal iheslari politikoa gogoratuz eta euskaldunok gure herrian libre bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatuz, gaur, arratsaldeko 20:00etan, Algortan manifestazioa eginen da.
Une honetan familiak eta abokatuak Aitorren gorpua errausteko gestioak egiten ari dira, eta datorren ostiralean, urtarrilak 20, arratsaldeko 20:00etan, «Euskal Herria libre izateko eta Euskal Herrian bizitzeko borrokatu duzu. Euskal Herriak bere baitan gordeko zaitu» leloarekin merezi duen omenaldia eskeiniko zaio Donibane Lohitzuneko, Santa Barbara gunean. Bertan errautzak zabalduko dira lau haizetara, ordurako baimenak lortzen badira.
Hainbeste maite zuen txoko honetatik bere bihotzean zeraman Algortan igandean beste omenaldi bat eskeiniko zaio, hemen ere bere errautzak botako direlarik.
Izan zuen bizitza bezain gogorra izan da bere heriotza.
1960an Parisen jaio eta handik familiaren sorterrira, Algortara, joan zen familiarekin. Gure herriaren alde borrokatzeagatik errepresioaren hatzaparretatik iheska 1980an Algorta utzi behar izan zuen, 19 urte besterik ez zituelarik. Donibane Lohitzunera heldu eta denbora gutxira Ziburun atxilotua izan zen. Hilebete batzuk Bainoako presondegian izan zuten eta askatasuna berreskuratu zuenean Mexikoko bidea hartu zuen beste hainbeste euskal herritar bezala. Euskal Herria beti buruan eta bihotzean edukiz Azteken herrian ez zuen denbora luzez egon, eta honela berriz 1982an etxeko bidea hartu zuen, berriz Donibane Lohitzunen finkatuz bere etxebizitza.
Frantses poliziek berriz 1991ko maiatzean atxilotu zuten eta Fresneseko presondegian sartu zuten 1992arte, urte betez espetxeratua egon zelarik. Atxiloketa honen inguruan 1993an izandako epaiketan absoluzioa jaso bazuen ere; berriz 1994an atxilotu zuten eta Metz-en asignatu zuten alberge baten bizitzera behartu zutelarik: prekarietatean, inseguritatean, lanik gabe, dirurik gabe, beti ere errepresioaren hatzaparren pean... handik egun batzuetara asignazioa apurtu eta Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen.
Errepresioa, jasarpena, inoiz jakin gabe noiz atxilotuko zuten berriro, estatuen errepresioaren hatzaparretik betik iheska... sufritu eta bizi izan zuen bizitza bezain gogorra izan da bere heriotza, izan ere azken urteetan guzti honen ondorioz harrapatu zion buruko gaixotasunak okerrera egin zuen.
Más de 200 personas se movilizan en Algorta en recuerdo a Aitor Elorza.
Tras una asamblea informativa, más de 200 personas se manifestaron ayer tarde en el barrio getxotarra de Algorta en recuerdo y honor al exiliado político Aitor Elorza, que fue encontrado sin vida el lunes por sus familiares en su domicilio de Baiona.
Según informó Askatasuna, ayer la familia y el abogado seguían haciendo gestiones para poder incinerar el cuerpo de Elorza. En el caso de que consigan el permiso pertinente, el viernes prevén esparcir las cenizas en Donibane Lohizune, donde tendrá lugar un acto en Santa Barbara, a las 20.00.
Asimismo, Algorta volverá a acoger otro acto de homenaje el domingo. También allí esparcirán las cenizas del exiliado.
Askatasuna, que volvió a mostrar ayer sus condolencias, recordó en un comunicado de prensa cómo Elorza tuvo que abandonar su localidad natal en 1980, con tan sólo 19 años. «Su muerte ha sido tan dura como la vida que ha tenido», indicó.
También Segi quiso solidarizarse con los familiares y allegados de Aitor Elorza, al tiempo que mostró su «respeto al luchador vasco», a un militante que, según indicó, «dedicó toda su vida a la lucha por Euskal Herria».
En su nota, Segi consideró que el caso del exiliado «es reflejo de la juventud en la lucha por la libertad» de este país, y apuntó el «compromiso» y la «dignidad» como las bases de la militancia de Elorza.
Por todo ello, mostró su adhesión a los actos que en los próximos días tendrán lugar en su recuerdo, e hizo un llamamiento a secundar las mismas.
--------------------------------------------------------------------------------
Iheslari baten auzian Europak Estatu frantsesa zigortu du.

Zenbait urteren buruan bada ere, azkenean Europako Giza Eskubideen Gorteak eman dio Isabel Aristimuño iheslari ohiari arrazoia, lehen Paueko Administrazio Auzitegiak egin zuen bezala. Hernaniarrak 14 urte pasatu zituen sorterritik kanpo eta Estatu frantsesean bizi ahal izateko agirien esperoan. Egoera hura legez kanpokoa zela argitu dute orain.
Europako Giza Eskubideen Auzitegiak eman dio orain arrazoia Isabel Aristimuño iheslari politiko ohiari. Hala, atzo ezagutarazitako ebazpenaren ondorioz, zigorra ezarri diote Gobernu frantsesari. Hain zuzen ere, kalte-ordainetan 50.000 euro pagatu beharko ditu; eta beste 2.800 bat euro, berriz, prozesu-kostuengatik.
1980tik iheslari politiko gisa zegoen hernaniarra Ipar Euskal Herrian. Han bizi ahal izateko agiriak eskatu zituen baina ez zuen nahi bezalako emaitzarik lortu, eta 14 bat urtez izan zen beharrezko dokumentuak lortu gabe. Behin-behineko ordezko agiriak soilik eman zizkioten; eta hiru hilabetetik behin berritu behar izaten zituen, gainera.
Aurrekari judizialak.
Etengabeko ukazio hori zela-eta, iheslari politikoak 1994an eskaera bat aurkeztu zuen Paueko Administrazio Auzitegian. Hiru urteren buruan erantzun zion, 1997an, eta Aristimuñori eman zion arrazoia. Atzo Askatasunak azaldu zuenez, «Gobernu frantsesaren jarrera legez kanpokoa» zela nabarmendu zuen auzitegi hark.
Nolanahi ere, denbora aurrera zihoan, eta Estatu frantsesak ez zuen iheslariak salatutako egoera ezertan zuzendu. Hartara, defentsako abokatu Didier Rouget-ek helegitea jarri zuen Europako Giza Eskubideen Auzitegian 1999an, eta atzo ebazpena eman zuen. Gorte horren erabakiak zehazki aipatzen du Estatu frantsesak Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 8. artikulua bortxatu duela Aristimuñoren kasuan; bizitza pribatuari eta familiakoari dagokien eskubidea, alegia.
Hernaniarra hainbeste urtez beharrezko egoitza dokumenturik gabe izatea «guztiz legez kontrakoa» dela esaten du, eta haren antzeko egoeran egon litezkeen herritarren egoeraz ere hori bera dio.
Bertan agertzen denaren arabera, Estatu frantsesari zigorra ezartzeko lehen aipatu hitzarmeneko 41. artikulua aplikatu dute, eta kalte moral eta materialak ordaintzera behartu.
Gobernu frantsesak hiru hilabete ditu orain erabakiaren kontrako helegitea aurkezteko. Askatasunak jakinarazi zuenez, gainera, badago ebazpen hori betetzen dela bermatzeaz arduratzen den erakunde bat Europako Kontseiluan.
Askatasunaren aburuz, erabakiak agerian uzten du Gobernu frantsesak euskal iheslari politikoen aurka duen jarrera, eta «prekarietatean bizitzera» behartzen dituela. Oro har, «kolektibo oso horren kontrako presio politikoaren» adierazlea litzateke, beraz, Isabel Aristimuñoren kasua.
Hernaniarra 2003ko urtarrilean itzuli zen jaioterrira, EHNA eskuan zuela, bere herritartasuna praktikan jartzera beste hainbat iheslarirekin batera.