Askatasuna: «Presoen eskubideen alde aritzea konponbidearen alde egitea da». Urtarrilaren 7ko manifestazioaren balorazioa.
Ibaetako Foroak urtarrilaren 7an Bilbon antolatu zuen manifestazioan, euskal presoen aferak gatazka politikoan «sekulako pisua eta garrantzia» duela argi gelditu zela esan zuen atzo Juan Mari Olanok. «Presoen eskubideak errespetatu, estatus politikoa aplikatu eta Euskal Herrira ekartzeko exijitzen du euskal gizarteak», adierazi zuen, bai eta foroa «Ibaetako Faroa» bilaka daitekeela ere «gatazka politikoari bidezko irtenbidea aurkitu ahal izateko».

«Txalogarria eta eskertzekoa» izan zen, Askatasunaren esanetan,urtarrilaren 7an Bilboko kaleetan eta Ibaetako Foroaren deialdiari jarraiki 41.000 lagunek baino gehiagok manifestazio «arrakastatsuan» parte hartu izana. Hala ere, EAJ eta EA alderdiek eta Elkarri-k manifestazioarekin izan duten jarrera kritikatu zuten Juan Mari Olano eta Jon Enparantza Askatasuneko kideek. Estatuek egiten duten espetxe politikaren aurkako manifestazioa izan zela gaineratu zuten atzoko agerraldian, eta hilaren 27an PSOEk eta UMPk euskal hiriburuetan dituzten egoitzen aurrean elkarretaratzeak egingo dituztela azaldu zuten.
«Presoen eskubideen aldeko urrats gehiago euskal gizartearekin batera egin ahal izateko eratu zen Ibaetako Foroa», esan zuen Juan Mari Olanok. «Espetxe politikaren maltzurkerian, biolentzian, xantaian eta giza sufrimenduan oinarrituriko jokabidea euskal gizartearen gehiengoak salatu egiten duela, hari stop handi bat jartzen diola eta norabide aldaketa berehalakoa exijitzen duela ere esan nahi du», adierazi zuen Askatasuneko kideak Bilboko manifestazioari bu-ruz, bai eta euskal presoen afera agenda politikoaren erdigunean dagoen gaia dela ere. Izan ere, «presoen eskubideen alde aritzea gatazkaren konponketaren alde egitea» uste baitu Askatasunak, eta gizarteak horrela ulertzen duela. Gainera, Bilbon hori irudikatu zelanabarmendu zuen.
Askatasunaren aburuz, Bilboko manifestazioan Estatu espainoleko eta frantseseko gobernuburuei zuzendu zitzaizkien milaka eta milaka herritar, egungo une politikoan espetxe politikari eustearekin bat ez datozelako. Olanok esan zuenez, estatuek euskal preso politikoen instrumentalizazio politikoari uko egin behar diote, eta presoen kontura etekin politikoak lortu nahiari uko egin behar diote.
«Terrorismo hutsa den eta gatazkaren ondorioen luzatze eta biderkatze mingarria baino ez dakarren espetxe politika ezabatu, eta duintasunezko tratua eman behar diete euskal militante politiko espetxeratuei», esan zuen Olanok. Haren esanetan, Bilbon ozen aldarrikatu zutenari Madrilgo eta Parisko agintariek ez lukete «entzungor» egiten jarraitu behar.
Izan ere, Askatasunak esan zuen: «Egungo espetxe politikak Euskal Herrian bizi dugun gatazka politiko eta armatua parametro demokratikoetan ez dutela konpondu nahi erakusten du». Bilboko manifestazioan, estatuek gatazka politikoa «gako demokratikoetan jar» dezatela, eta ondorioz, kartzela politika ere parametro demokratikoetan jar dezatela exijitu zutela nabarmendu zuen Jon Enparantzak.
Horiek hala, euskal presoen aldeko «dinamika iraunkor, egonkor eta eraginkorra gorpuzteko» lanean jarraitzeko deia egin zion gizarteari, bai eta urtarrilaren 27an, 12.00- etan, PSOE eta UMP alderdiek euskal hiriburuetan dituzten egoitzen aurrean Askatasunak deitu dituen elkarretaratzeetan parte hartzera gonbidatu ere, besteren artean, alderdi horiek buru diren gobernuek eusten dioten espetxe politika salatzearren.
EAJk, EAk eta Elkarri-k izandako jarrera salatu du.
Hilaren 7an Bilboko kaleetan 41.000 lagunetik gora bildu zituen manifestazioaren «arrakastaren» adierazgarri, Enparantzak adibidetzat jarri zuen bertan parte hartu ez zuten hainbat alderdik eta eragilek manifestazioaren inguruan jarrera hartu izana. Baina hori esateaz gain, kritikatu nahi zituzten hainbat jarrera zerrendatu zituen.
EAJ, EA eta Elkarri kritikatu zituen. «Larunbatekoak une politiko honetan talde horiek zer-nolako prestutasunarekin ari diren erretratatu du modu objektiboan», adierazi zuen Jon Enparantzak. «Urte askoan estatuen gerra estrategia onetsi dute. Kartzela politikarekin bat egin dute, baita hura diseinatu ere. Erantzukizun handia hartu izan dute herri honetan kartzela politika hiltzailearen inguruan, eta oraindik gaur egun ez dira itxuretatik urrunago ibili», salatu zuen Askatasuneko ordezkariak.
«Bere garaian kartzela politika hiltzailean jarritako indar guztia kartzela politika hori indargabetzeko jar dezatela exijitzen diegu EAJ-EAri».
PSEri erantzuna.
Jose Antonio Pastor Gasteizko Legebiltzarreko PSEko eleduna ere izan zuen mintzagai. Horrek, euskal presoen senideei ezker abertzaleari eta ETAri begiratzeko esan zien.
«34 heriotza eta egunero sufrimendua eragin eta areagotzen duen kartzela politika estatu terrorismoa da; estatuen erantzukizuna da, Pastor jauna, estatuak kudeatzen ari diren gobernu eta alderdi zehatzena», esan zion Askatasunak.
Movilizaciones en favor de los derechos de los prisioneros.
Como cada lunes, fueron varias las localidades que acogieron concentraciones en demanda de respeto a los derechos de los presos, en las que además se reivindicó el reconocimiento de su estatus político. En Santurtzi se movilizaron 85 personas denunciaron la agresión sufrida por Anuntzi Alonso el día 9 en Alcalá, en Ataun 12, en Sopela 25, en Zaldibia 25, en Berango 17, en Euba 13, en Iurreta 55, en el barrio bilbaino de Otxarkoaga 22, en Astigarraga 16, y en los barrios donostiarras de Herrera y Añorga 27 y 13, respectivamente.
Urtarrilaren 7ko manifestazioaren balorazioa.
Askatasunak prentsaurrekoa eman du Jon Enparantza eta Juan Mari Olanoren bidez, urtarrilaren 7ko manifestazioari buruzko balorazioaren berri emateko.
Aurrekariak: Emaniko urratsak gogora ekarri.
- Ibaeta Bilgunearen gestazioa.
- Manifestua.
- Sinatzaileak.
- Atxikimenduak.
- Mozioak.
Denok sentitu gara oso eroso ibilbide honetan.
Sintonia maila oso esanguratsuak ikusi ahal izan dira, eta gerora begirako konpromiso sendo eta zabalagoen orube eta atari ere izan daiteke. Alegia, Ibaetako Foro deitu zaion ekimen hau, “IBAETAKO FAROA” ere izan daitekeela Euskal Herrian bizi dugun Gatazka Politikoari irtenbide justiziazkoa aurkitu ahal izateko.
Balorazioa.
- 40.000tik gora bildu ginen Bilboko kaleetan zehar Euskal Preso Politikoen Eskubideak aldarrikatzeko. Euskal Jendarteak, Euskal Preso Politikoen Eskubideen aldeko apustua egin du.
- Azken urte hauetan etxean geratu ohi zen jende asko irten da kalera oraingoan. Hori berez oso esanguratsua izateaz gain, Kartzela Politikaren maltzurkeria, biolentzia, xantaia eta giza sufrimenduan oinarrituriko jokabideari, euskal jendartearen gehiengoak, bere salaketa egin, STOP handi bat jarri eta norabide aldaketa berehalakoa exijitzen duela ere esan nahi du.
- Euskal Preso Politikoek bizi duten egoerak eta auziak zenbaterainoko pisu politikoa duen argi uzten du larunbateko manifestazioak.
- Gai honek, bizi dugun Gatazka Politikoan ere sekulako pisua eta garrantzia dauka inolako zalantzarik gabe. Eztabaida politikoaren erdi gunean dago kokatua eta ezin ulertuzkoa da, balizko Prozesu Demokratikoari buruz egiten diren adierazpen baikorren zurrunbiloaren parean, urte luzeetan mantendu duten Espetxe Politika kriminala, oraindik ere eta egun, indarrean mantentzea. EPPen Eskubideak errespeta daitezen exijitzen du euskal Jendarteak, Estatus Politikoa aplikatu eta EPPak Euskal Herriratu daitezen exijitzen du!
- Arrazoi etiko eta humanitario hutsetik haratago, arrazoi politikoengatik eta Gatazkaren Konponbiderako urratsa litzatekeen Prozesu Demokratikoarekin lotura zuzen eta estua duelako ere gorpuztu da euskal jendartean aipaturiko aldarria.
- Egungo Espetxe Politikak, Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa eta armatua, parametro demokratikoetan ez dutela konpondu nahi erakusten du. Konponbide Demokratikoari ateak hertsi eta Euskal Herria garaitu egin nahi dutela alegia!
- Gatazka konpontze bidean jarriko bada, euskal presoen eskubideak errespetatuz izango da soilik; Euskal Herrian bildu eta haien Hitza ere kontutan hartuz. Presoen Eskubideen alde aritzea, konponbide demokratikoaren alde aritzea ere badelako. Hori ere nabarmentzen du iragan larunbatean Bilbon buruturiko manifestazio erraldoiak.
- Arazo larri eta mingarri hau, horrela ulertzera deitzen ditugu egun agintean daudenak, Madrilen dagoen PSOE eta Parisen dagoen UMPkoak.
Euskal Preso Politikoen instrumentalizazio politikoari uko egin behar diote.
Preso eta senitartekoen kontura etekin politikoak lortu nahiari uko egin behar diote.
Terrorismo hutsa den eta Gatazkaren ondorioen luzapen eta biderkatze mingarria baino ez dakarren Espetxe Politika ezabatu, eta duintasunezko tratua eman behar diote euskal militante politiko abertzale espetxeratuei. Dagokien jatorri eta izaera politikoa onartu, Estatus Politikoa aplikatu eta gerra estrategiari uko egitearekin batera, Euskal Herritarren Hitza errespetatu eta orrialde berri eta itxaropentsuei ateak zabaltzen laguntzeko dei egiten diegu Espainia eta Frantziako agintari eta hiritar guztiei!!
Bilboko kaleetan ozen aldarrikatu zen mezu hau, Madril eta Parisko agintariei zuzendurikoa da bereziki, eta ez lukete entzungor jarraitu behar.
Gatazka konpontzeko borondaterik baldin eta badaukate, zentzuzko norabidean jarri behar dute Espetxe politika, zeren goiz ala beranduago, euskal presoak etxerako bidean izan behar dutelako, Amnistia eman beharko delako!!
Hauxe da Bilboko Aita Donostiatik Udaletxeko atariraino euskal jendarteak ozen aldarrikatu zuen exijentzia demokratikoa.
Noski, hutsuneak ere nabarmendu ziren manifestazioan. Nekez uler daiteke EAJ-Elkarri eta Eusko Alkartasunaren jarrera ezkor, antzu eta partidista.
Dena den, alde baikorrekin geratuko gara, eta ateak zabal zabalik izango dituzte aurrerantzean ere Herri honetako gehiengoarekin bat egin eta guztiontzat izango den etorkizun aske bat eraikitzen laguntzeko.
Manifestuak ibilbide luzea izango du aurrerantzean ere, beraz oraindik bat egin ez dutenek ere aukera izango dute egitasmo eder honetan protagonista izateko.
Bukatzeko gogoratu nahi dizuet, Ibaetan elkartu ginen guztion erabakiz, Euskal Herriko Udaletxe guztietan aurkeztuko dugula IBAETA Manifestua mozio formatuan. Herri bakoitzean, ahalik eta eragile eta pertsona gehienen atxikimendua jasotzea da helburua eta ondoren Udaletxeko Osoko bilkuran, mozioa sostengatzen duten guztien parte hartze zuzena ziurtatzea.
Oharra: Ibaetako Eragile guztiok, urtarrilaren 21ean elkartuko gara egindakoa baloratzeko eta urrats berriei buruzko hausnarketari ekiteko. Beraz hurrengo asteetan han erabakitakoaren berri zuzena helaraziko zaizue.
Jon Enparantza.
-Arrakasta. Txalogarria. Manifestazioak arrakasta izan duela ez da dudarik, JMOk esan duen bezala, jendetza haundia bildu baitzen bilboko kaleetan EPPen eskubideen alde. Dagozkien eskubideen jabe, Euskal herriratzeko premia aldarrikatuz, EPPKak berak bere estatus politikoa definitzeko osatutako taula erreibindikatiboan jasotzen den bezala. Txalogarri eta eskertzekoa.
(gure ustez, plus bat eman da, larunbatean bertan esan bezala, gizarteak presoen aldarrikapena une politikoarekin lotuta ulertu du, une honetako eztabaida politikoarekin, gaiak duen garrantzia eta dimentsio politikoa barneratuz. Gatazka politikoarekin zuzenki lotuta: (IDEIA batekin) hau konponduko da, baldin eta EPPen eskubideak aintzat hartuko badira. Baita urrunago joanez ere, bilboko kaleetan guztiok entzun genuenaren arabera: EPPak etxera etorri behar dute; amnistia lortu arte ez da pakerik izango!)
-arrakasta, izan duen oiartzun mediatikoak erakusten digu ere, ezin izan baitute ezkutatu, ohikoan ezkutatu egiten dutenek ere. Nazioartean ere izan zuen bere lekua.
-arrakasta, manifestazioarekin bat egin ez zutenak posizionarazi dituelako. Bakoitza non eta zertan dagoen irudikatu duelako.
-Kritikagarria. Izan ere, manifestaldiarekin, manifestuarekin bat egin zuten ajente politiko, sindikal, sozialak nola pertsona ezagun eta ezezagun guztiak txalotzearekin batera, bada kritikatu eta zentsuratu nahi ditugun hainbat jarrera eta alderdi politiko zehatz.
-PNV eta EA-z ari gara zehazki:
-Dinamika berriztatu hau ahalik eta zabalen izan dadin aritu da AAM. Horren erakusgarri da Ibaetako Foroa, bertan adostu manifestua eta ondoren jaso diren sektore ezberdinetako atxekimenduak.
-haseratik izan dute aukera PNV-EAk berarekin bat egiteko, beste eragile guztiek bezala.
-Ez gaude inoren betorik onartzeko garaietan, eta bai, arazoei sakonetik eta errotik heltzeko garaietan, franko hitzeginez eta ekinez, konponbideak hurbilduko ditugun konfidantzan.
-PNV-EA-ren posizioa oso zaila egiten da ulertzen. Larunbatekoarekin, une politiko honetan nolako disposizioarekin ari diren erretrato objetiboa jaso dugu.
-manifestazio bat babestu ala ez, ez da garrantzitsuena. Gure ustez ere ez. Egunerokoak du garrantzia. Eta ez nahitaez mobilizazio sozialean soilik. Ados. Baina une honek eskatzen zuen, eskatzen du batera jotzea. Batez ere gaiarekin posizio garbi bat izatea.
-Urte luzetan, estatuen gerra estrategia onetsi dute. Kartzela politikarekin bat egin dutue. Ez bat egin soilik, kartzela politika bera diseinatu(lehenago bergizarteratze politika-azkarraga buru belarri aritu zena., eta gero, sakabanaketa politika-ardantza berak elkarrizketa batetan berriki patrimonializatu zuena-). Erantzukizun haundia hartu izan dute herri honen aurrean, kartzela politika hiltzailearekin, eta gaur da eguna oraindik itxuretatik urrunago mugitu ez direna. Posizioa nahikoa aldatu ez dutena.
-kopeta behar da gero, manifa osteko adierazpenetan, manifestazioaren arrakastaz mintzatzea eta estatuei begirako irakurketa egitea.
-Zertan ari dira? Gure pazientzia ez da mugagabea.
-azalpenak eman beharko dituzte. Non dira PNV eta batez ere EA? Zergatik ez dira etorri? Hori izan zen askok galdetu zutena bilbon eta ondorengo egunetan ere. Eta guri zehazki zuzendu zizkigutenak. U7an hitzordua Bilbon zegoen.
-PNV-EA-ri esijitzen diegu, gizartearen aurrean, bere garaietan kartzela politika hiltzaile horietan jarritako indar guztia jar dezatela kartzela politika horren desaktibazioan. Esan dudan bezala, haien posizioa EZ DA NAHIKOA ALDATU, eta EZ DA ULERGARRI gertatzen, ez bada jokaldi politiko berriak egin nahian dabiltzala edota politika errepresibo berriei babesa emateko badira. Euskal gizartea ez dago prest nolahalako irtenbideak emateko presoen auziari, bilboko manifestazioko terminotan ez bada. Hori jakin behar dute.
(erreakzioen artean Pastorrena ere dago)
-Pastor. PSE: adierazpen onartezinak, larriak.
Familiarrei Ezker Abertzalea-ri begiratzeko? ETAri begiratzeko?
Zer esan nahi du? E.A. edota ETA dela KP-ren erantzulea?
Tortura EAren erantzukizuna al da?
GALeko hilketak ere E.A.ren erantzukizuna al dira? ETArena?
GAL Estatu terrorismoa dela esan izan du, eta K.P. zer da ba? GAL-en heriotz kopurua gainditu du dagoeneko eta.
34 heriotz probokatu dituen, eta egunero sufrimendua eragin eta areagotzen duen kartzela politika, estatu terrorismoa da, estatuen erantzukizuna da, Pastor jauna, estatuek kudeatzen ari diren gobernuena eta alderdi politiko zehatzena. KP diseinatu, planifikatu eta sustatu-babesten dutenena. Besteak beste Pastor bezalako politikariena, oraindik orain, halako gauzak esateko lotsa/ardura galdu dutenena. Erantzukizun kolektiboa dago, baina indibiduala ere bai. Inpunitatez aritu direnak eta dabiltzanek goiz ala beranduago ere egindakoa ordaindu beharko dute eta. Terrorismoaren kontrako jarduerak ez du dena justifikatu eta babesten.
-Mezua, hain zuzen: frantzia eta espainiako estatuei zuzendua izan zen ere, frantzia eta espainia gobernatzen dutenei.
-Gatazka Politikoa gako demokratikoetan koka dezatela, eta ondorioz, Kartzela Politika parametro demokratikoetan koka dezatela; aska/atera dezatela K.P. estrategia errepresibotik.
-gerra estrategia bertan behera. Kartzela politika bertan behera. EPPen instrumentalizazio politikoa bertan behera utzi dezatela. Sufrimendua eta gatazkaren luzamendua besterik ez baitu eragiten.
-atzerapausoa ematen ari da kartzeletan. Bide okerra hartzen ari dira. Biziarteko zigorra ezartzeko saioekin adibidez. Aurrera begira ERE, presoekin politikoki jokatu nahi dute? Txantaiarako? Bahitu poltsa bat bermatu nahi dute? Eta bitartean ahalik eta gehien estutzen?? EZ DUGU INONDIK INORA HALAKORIK ONARTUKO.
-edozein gisara, GP konpontzeko bidean eman beharreko urratsa dute, goiz ala beranduago EPPak etxerako bidean egongo direlako, amnistia eman beharko delako.
-Frantziaren isiltasuna nabarmenduko genuke ere. Bilbokoa berarekin joango ez balitz bezala egin du. Erantzukizun berbera duenean.
-...
-Mezua ere euskal gizarteari: Erronka. Manifestazioa azken helburua ez, dinamika iraunkor, egonkor eta batez ere eraginkorra gorpuzteko. Herri eta auzo guztietan EPPen aldeko indarrak bilduz, AO-tan erakutsiz, eta Kartzel Politika errotik aldatzeko presio politiko eta soziala areagotuz. Presoen aldeko dinamikan aritzea, konponbidearen dinamikan aritzea baita, lehenak bigarrena indartzen duelako.
-Deialdia: Datorren U27an, PSOEren egoitzen aurrean eta UMPko gobernua duten herriko etxearen aintzinean kontzentrazioak deitu ditugu hiriburuetan. Egungo egoeraren erantzule direnen aurrean. Eguerdiko 12’00tan.