Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Martes, 17 de enero de 2006

28an herri mugimenduaren kriminalizazioaren aurkako ekimena Donostian.

Urtarrilaren 28an, herri mugimenduaren kriminalizazioaren aurkako ekimena antolatu du Joxemi Zumalabe Fundazioak eguerdiko 12:00etan Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean.


18/98: herri mugimenduen krimilalizazioaren aurka.

2000. urteko urriaren 5ean, Baltasar Garzon epailearen aginduz, polizia espainiarrak Joxemi Zumalabe Fundazioaren aurkako operazio bat burutu zuen. Operazio honen aurrean emandako erantzun soziala handia izan zen. Milaka izan ziren, epaitegietara joan eta Joxemi Zumalabe fundazioaren iharduerarekin bat eginez autoinkulpatu zirenak.

2005eko azaroaren 21ean, eskubide zibil eta apolitikoen urraketa barne, Madrilgo auzitegi nazionalean, 18/98 sumarioaren epaiketari hasiera eman zitzaion. Deklarazioen momentuan daude orain. Joxemi Zumalabeko auziperatuei dagokionean, urtarrila amaiera aldera deklaratzen hastea aurrikusten da. Arrazoi honengatik, urtarrilaren 28an, herri mugimenduaren kriminalizazioaren aurka eguerdiko 12:00etan Donostiako Justizia Jauregiaren aurrean egingo dugun ekimenera gonbidatu nahi zaituztegu.

Bertan, Euskal Herriko borroka eta aldarrikapen ezberdinak islatzea bilatzen dugu. Horretarako, epaitegi aurrean panel beltz erraldoi bat jarriko dugu, parte hartu nahi duzuen taldeek bertan zuen ikur edo eta aldarrikapenak itsasteko. 18/98 prozesu beltzaren aurrean herri mugimenduen aniztasun eta kolorea jartzea eta disidentziari egiten zaizkion eraso guztien gainetik lanean jarraituko dugula adieraztea da helburua.

Horrela, zuen ikurrekin (A-3 tamainan eta koloretan) bertaratzea eskatzen dizuegu, bata bestearen atzetik itsasten joateko. Horma beltza kolorez, ilusioz eta konpromisoz betetzera gonbidatzen zaituztegu, jendarte justuago, libreago, parte hartzaileago eta solidarioago baten alde. Ekimenean parte hartu nahi baduzue, ondorengo idatziari zuen atxikimendua adierazi eta Joxemi Zumalabe Fundazioarekin harremanetan jartzea besterik ez duzue:

18/98 sumarioaren barruan, Joxemi Zumalabe Fundazioarekin harremana izateagatik epaitutako 10 pertsonen prozesamenduaren aurrean, behean sinatzen dugun pertsona zein taldeok, jendarteari zein epaitzeaz arduratzen den auzitegi nazionaleko 3. sailari honakoa adierazi nahi diegu:

- Herri mugimenduko partehartzaile izanik, eta Joxemi Zumalabe Fundazioak burutzen duen lana ezagutuaz, Fundazioak burutu duen lanaren errekonozimendua egin eta bere iharduera aurrera eramateko bide demokratiko eta publikoak erabili dituela adierazi nahi dugu.

- Gu geu ere epaituak izaten ari garela sentitzen dugu, fundazioari leporatzen zaiona, etorkizun hobe, justuago eta askeago baten alde lanean aritzea baita. Libreki pentsatzeko, biltzeko eta disidentziarako eskubidea dira epaitzen ari direnak.

- Inputazioak inputazio, epaiketa hastea berak zalantzan jartzen du botere banaketa ea botere judizialaren independentzia; epaiketa hau erantzun herritar eta demokratiko ba eman ahal izatearen aurka doa.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009