EBk Armadaren esku-hartzeari buruzko artikulua kentzeko eskatu du.
Gobernu militar espainolak Bilbon duen egoitzaren aurrera bertaratu zen atzo Oskar Matute EB-Berdeak alderdiko parlamentaria, Estatu espainolaren «batasun hautsiezina» bermatzea Armadari egozten dion Konstituzio espainoleko 8.1 artikulua indargabetzea aldarrikatzeko. Defentsa ministro espainolaren dimisioa ere eskatu zuen.

Konstituzio espainoleko 8.1 lege artikuluaren «indargabetzea» eskatu zuen atzo Ezker Batua-Berdeak alderdiak, bai eta Armada espainolak herriek beren etorkizuna erabakitzeko duten ahalmen demokratikoan zaindaritza lanak ez egiteko ere. Azken asteotan, Estatu espainoleko Armadako hainbat buruk egindako adierazpenen eta Jose Mena jeneral espainolaren inguruan izandako gertakarien harira aldarrikatu zuen EBk atzo hori, eta Jose Bono Defentsa ministro espainolaren dimisioa eskatu zuen.
Gasteizko parlamentari Oskar Matute eta EBko hainbat militante Gobernu militar espainolak Bilbon duen egoitza aurrean elkartu ziren atzo, eta han egin zituen EBko parlamentariak adierazpen horiek, aipatu alderdiak «egungo Konstituzioan Armadak jokatzen duen paperaren aurkakoak» direla irudikatzeko.
Konstituzio espainoleko 8.1 artikulua «indargabetzeko» ere errekeritu zuen Oskar Matutek, aipatu artikuluak «Armada espainolari, aberriaren batasun hautsiezina armen bidez mantentzeko aukera eta gaitasuna» ematen baitio. Armen bidez Estatu espainolaren «batasun hautsiezina» mantentzeko gaitasuna Armadari emateaz beste, 8.1 konstituzio legea kentzeko eskatu zuen Oskar Matutek, haren aburuz, botere frankistekin bere garaian hitzartutako artikulua delako, eta edozein kasutan logika demokratikoari ez diolako jarraitzen.
Armadarik gabeko gizartea.
«Artikulu honi gerta dakiokeen gauzarik hoberena desagerraraztea da, Armadari eduki behar duen baino protagonismo handiagoa ez emateko, eta, batez ere, eurek ez ulertu ahal izateko eztabaida politikoan zerbait esateko dutela, zeren eta instituzio bat diren heinean, ez zaie eurei hori egozten».
Ezker Batua-Berdeak alderdiaren izenean ere Armadarik gabeko gizartea aldarrikatu zuen Oskar Matutek, bai eta herriek beren etorkizuna erabakitzeko duten ahalmen demokratikoaren gainean militarrek zaindaritza lanak egingo ez dituzten gizartea ere.
Konstituzio espainoleko 8. artikuluko 1. atala da EBk kentzeko eskatu duena, Estatu espainolaren batasuna bermatzea Armadaren esku uzten duena.
«Bonok egin dezakeen gauzarik onena dimititzea da».
Jose Bono Defentsa ministro espainola ere ahotan izan zuen atzo Oskar Matute parlamentariak, joan diren asteotan Jose Mena jeneral espainolaren inguruan izandako gertakariak medio.
Bonoren dimisioa eskatu zuen Matutek atzo, haren aburuz, gertaera horien karira eta bere gainean egindako adierazpenak direla-eta, «egin dezkaeen gauzarik onena» baita.
«Nazionalismo merkea».
Mena jeneral espainolak egindako adierazpenak direla-eta, Matuteren esanetan, Bono Mena jenerala zigortzean gaizki sentitu behar izan den norabiderik gabeko ministroa da, haren adierazpenak eta PSOE alderdiko beste hainbat kidek egindakoak askotan sintonian izan baitira, edo, gutxienez, Menak egindako adierazpenen linea paraleloan. «Agian ez horren modu irekian, baina bai sintonia berean».
«Horregatik, Defentsa ministro espainolak egin dezakeen gauzarik onena hainbeste gustatzen zaion aberriari laguntze horretan, kargutik dimititzea da, eta behingoagatik Armada demokratizatuko duen beste defentsa ministro bati lekua uztea, horrela, “tik” frankistez eta diktadura garaiko ezpata soinuez aldenduko gaituen armada bat eginez», adierazi du Oskar Matute parlamentariak.
«Gainera, Jose Bono beste behin ere logika demokratikoaren gainetik nazionalismo merkea jartzen duen ministroa da», esan du Matutek, eta EBko kidearen ustez aipa Defentsa ministroak ikusten duen Estatu espainola ez da militarrenaren horren desberdina.
EB pide derogar el artículo 8 de la Constitución y sustituir a Bono por 'un ministro que sepa democratizar' el Ejército.
El parlamentario de Ezker Batua Berdeak Oskar Matute exigió hoy la derogación del artículo 8.1 de la Constitución y reclamó que el Ejército 'no tutele la capacidad democrática de los pueblos a decidir su futuro'. Asimismo, indicó que las declaraciones del ministro de Defensa, José Bono, 'en muchas ocasiones van en sintonía' con las realizadas por el general José Mena, por lo que 'lo mejor que podría hacer es dimitir' y dejar paso a 'un ministro que sepa democratizar' el Ejército.
Matute realizó estas declaraciones junto a la sede del Gobierno militar en Bilbao, donde militantes de Ezker Batua se trasladaron para 'visualizar' su oposición 'al papel que el Ejército juega en la actual Constitución' y exigir que se derogue el artículo 8.1, que 'otorga al Ejército la capacidad, la posibilidad de mantener la unidad indisoluble de la patria por la vía de las armas'.
El parlamentario vasco apuntó que este artículo fue, en su día, pactado 'con los poderes franquistas' y que, en cualquier caso, 'no obedece a la lógica democrática', por lo que 'lo mejor que puede hacer es desaparecer' para no otorgarle al Ejército 'más protagonismo que el que tiene que tener y, desde luego, para que no puedan interpretar que tienen que decir algo en el debate político, que en absoluto les corresponde como institución militar que es'.
En este sentido, exigió 'que desaparezca' este artículo y reivindicó 'una sociedad sin ejércitos' en la que los militares 'no tutelen la capacidad democrática de los pueblos para decidir libre y democráticamente su futuro'.
En esta línea, se refirió a las declaraciones realizadas por el general José Mena sobre las reformas estatutarias e indicó que José Bono es 'un ministro errático que se ha tenido que sentir muy incómodo sancionando al general Mena, porque sus declaraciones y las declaraciones de otros compañeros suyos del PSOE en muchas ocasiones han ido en sintonía o, por lo menos, en una línea paralela a lo que han sido las declaraciones de Mena, quizás no de una manera tan abierta, pero sí en sintonía'.
Por ello, consideró que 'lo mejor que podía hacer Bono, en esa contribución patriótica que tanto le gusta hacer, es dimitir, es dejar paso a un ministro de defensa que sepa, de una vez por todas, democratizar el Ejército y hacer de él una estructura alejada de los tics franquistas y de lo que fue el ruido de sables en la dictadura'.
A su entender, José Bono es 'un ministro que antepone un patriotismo barato a la lógica democrática otra vez más'. En ese sentido, consideró que 'sus declaraciones, junto con la exigencia de que todos los mandos del Ejército hablaran única y exclusivamente en castellano, evidencian que no tiene ningún respeto ni ningún cariño por la realidad plurinacional del Estado español, que ve una España en blanco y negro, una España única y que, en el fondo, la España que él ve no es tan diferencte a la que los militantes han expresado' en días precedentes.