Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 15 de enero de 2006

Ion Agirreri 92. artikulua ukatu diote. Enrike Letona - Ion Agirre Herri Ekimenaren izenean.

Kartzelako egonaldia egun batez bakarrik laburtzeak ere gure ahalegina merezi du; nola ez lehenbailehen kaleratzeak, berarekin justizia eginez. Animo, Ion!.


Ion agirre Aramaion jaio eta Arrasaten bizi zen Euskal Preso Politikoa da. Lau hilabete barru 25 urte egingo ditu espetxean eta orain dela 12 bat urte bete zituen espetxe zigorraren hiru laurdenak. Ionek 63 urte ditu eta gaixotasun ugari; horietako batzuk bihotzekoa izateko arrisku handikoak. Galindo, Vera (azken honek depresioa omen du, kar, kar) kalean daude. Ion, ez haserretu horiekin konparatzeagatik, badakigu bi polo desberdinetan zaudetela. Baina justizia denentzat omen da berdina.

Batzuetan justizia badagoela sinetsi nahi izaten dugu eta borrokan jarduten dugu bidezkoa den zerbait lortzeko. Gero, errealitatearekin egiten dugu topo eta honek ederki erakusten digu menperatzaileek beren legean ere ez dutela sinesten eta zigorra bere muturreraino eramaten dutela. Horrela bestela ezin da ulertu Ion Agirreren aurka hartutako erabaki politiko-judiziala.

Joni, 92.artikulua, gaixo larriak dituztenei aplikatzen zaien artikulua, ez diote aplikatuko eta, beraz, ez dute askatuko. Ionen abokatuek aurkeztu zuten txosten luzeari eta horren barne Donostia ospitalean egindako txosten medikoari ezezkoa eman diote hamar lerro inkoherente, ulergaitz eta amorragarritan. Guk gutxienez behin eta berriz irakurri ditugu, eta ez dugu ulertzen. Beraz, lerroz lerro hona ekartzea pentsatu dugu eta jatorrizko hizkuntzan: «A estos efectos, y teniendo en cuenta que el Código Penal establece como requisito indispensable para la concesión de la libertad condicional que el interno se encuentre clasificado en 3 grado de tratamiento penitenciario, señala el art. 104.4 R.P. que los penados enfermos muy graves con padecimientos incurables, según informe médicoÉpodrán ser clasificados en tercer grado de tratamiento penitenciario. No consta que los Servicios médicos del centro hayan emitido informe alguno en este sentido. Por el contrario, en el día de la fecha el interno se encuentra clasificado en 1 grado de tratamiento penitenciario, art. 91.2 R.P. si bien esta clasificación fue suspendida, por razones médicas, en fecha 02-06-05».

Lerro hauetan esaten da artikulu hori aplikatzeko hirugarren graduan egon behar duela eta Ion lehen graduan sailkatuta dagoela. Gainera, espetxeko mediku zerbitzuek ez dutela egin inolako txostenik eta hori beharrezkoa dela. Guri galdera sinple bat bururatzen zaigu: Zaintza Epaitegitik zergatik ez dute eskatu txosten medikoa espetxera? Edozein modutan, hurrengo lerroetan esaten du lehen graduan sailkatuta dagoela, nahiz eta arazo medikoak direla eta, bertan behera gelditu den sailkapen hori. Zertan gelditzen gara orduan? Lehen graduan dago edo bertan behera gelditu da sailkapena? Espetxeko mediku zerbitzuek ez badute egin inolako txosten medikorik, non oinarritu ziren lehen graduko sailkapena bertan behera gelditzeko? Ez da izan behar oso argia konturatzeko kontraesan handiak daudela hamar lerro horietan.Erabaki judiziala edo erabaki politikoa? Estatu espainolean denok dakigu bi estamentu horiek erabat lotuta daudela. Zergatik sortu zuten Auzitegi Nazionala? Gero zergatik Espetxeko Zaintza Epailea Auzitegi Nazionalean? Garbi dago: erabaki judizialak ere politikoki erabat kontrolatzeko. Garai berriak omen datoz, baina Espetxeko Zuzendaritza Zaintzan eta atzetik dagoen Gobernuan borondate gutxi dagoela iruditzen zaigu. Har ezazue erabaki zuzena eta har daitekeen bakarra: Ion askatu!Ion ez balitz izango preso politikoa, aspaldi egongo zen kalean, baina guk ezin dugu ezezkorik onartu, eta gure esku dagoen guztia egingo dugu erabaki hori alda dezaten. Justiziarik ez dago, jakina, baina esperientziak erakutsi digu borrokatuz gauzak lor daitezkeela.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009