Angel Alkalde presoa erietxean dago, gaitz koronario larri batek jota.
- Langraizko espetxean zegoen, belauneko ebakuntza bat egin behar ziotelako, eta aurreko igandean sinkope koronarioa izan zuen.
- Joseba Sein, tras cumplir una condena de seis años de cárcel, recibió ayer un acto de bienvenida en Oiartzun, donde explicó a las cerca de 400 personas que se acercaron hasta Herriko Plaza que la situación de los presos «no ha mejorado; al contrario, ha empeorado». También Unai Errea recibió un «ongietorri», en este caso en Donostia.

Angel Alcalde presoak Txagorritxuko ospitalean darama astebete. Aurreko igandean, hilaren 8an, sinkope koronario bat izan zuen, eta erietxera eraman behar izan zuten. Ospitalean egindako frogen arabera, presoak gaitz koronario larria du.
Alcalde iazko otsailetik dago preso. Berez Alcala-Mecon dago, baina Gasteizen egin behar zioten belauneko ebakuntza dela eta, Madrildik Euskal Herrira ekarri zuten urtarrilaren 2an. Langraizko kartzelan astebete egin baino lehen eta ebakuntzaren zain zegoela izan zuen sinkopea. Ezkerraldeko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gertatutakoaren berri ematearekin batera, manifestaziora deitu du, datorren ostiral iluntzerako, hilaren 20rako. Manifestazioa 20:00etan irtengo da, Portugaleteko Triangelu plazatik. Manifestariek Alcalde aske uzteko eskatuko dute.
Alcalde Espainiako Auzitegi Nazionaleko eskaileretan atxilotu zuen Espainiako Poliziak, iazko otsailaren 12an. Garzonen aginduz atxilotu zuten, bere abokatuaren batera zegoela. Egun batzuk lehenago Garzonek agindutako polizia operazioan atxilotutako baten egoeragatik kezka agertzera joan zen Auzitegi Nazionalera. Han bertan atxiloarazi zuen Garzonek, eta ETAri laguntza ematea leporatu zion; hain zuzen ere, 2003an ETAko kide bat etxean gordetzeaz akusatuta espetxeratu zuen.
Alcalde HBko diputatu izan zen Espainiako Kongresuan, artean preso zela, eta Madrilgo Alcala hotelean hildako Josu Muguruzaren eserlekua bete zuen. Epaitu aurretik ihes egin zuen, eta hainbat urteren buruan itzuli zen Euskal Herrira, EHNA eskuan.
-------------------------------------------------------------------------------
Joseba Sein: «La situación de los presos ha empeorado».
Joseba Sein, tras cumplir una condena de seis años de cárcel, recibió ayer un acto de bienvenida en Oiartzun, donde explicó a las cerca de 400 personas que se acercaron hasta Herriko Plaza que la situación de los presos «no ha mejorado; al contrario, ha empeorado». También Unai Errea recibió un «ongietorri», en este caso en Donostia.
Los ex prisioneros políticos Joseba Sein y Unai Errea recibieron ayer en sus respectivas localidades sendos actos de bienvenida, después de haber sido excarcelados recientemente.
El ongietorri a Sein cumplió una condena de seis años se llevó a cabo a mediodía, en Herriko Plaza de Oiratzun, donde se congregaron cerca de 400 personas. El cabeza de lista y electo de Abertzaleon Oihartzuna Xabier Iragorri tomó la palabra para dar la bienvenida a su vecino, lo que también hicieron los dantzaris y bertsolaris. El ex preso, además, recibió varios obsequios.
Sein también se acercó al micrófono, y lo hizo para trasladar a los oiartzuarras la situación que viven en la actualidad los prisioneros políticos vascos. «Es una realidad que no ha mejorado; al contrario, en los últimos tiempos ha empereorado», resumió. Ya por la noche, se celebró una cena a la que acudieron 110 personas.
El del vecino de Oiartzun no fue el único ongietorri de la jornada, ya que un acto parecido se celebró en la plaza Benta Berri del barrio donostiarra del Antiguo.
Allí, el abogado Unai Errea que fue detenido en el Palacio de Justicia de París, por orden de la magistrada Laurence le Vert, acusado de «entregar ilegalmente» documentación a un preso político fue agasajado por unos 250 vecinos. Tampoco en la capital guipuzcoana faltaron regalos, bertos ni el pertinente aurresku de honor.
Los actos de bienvenida a ex presos continuarán hoy, ya que se celebrarán otros dos en reconocimiento a Jabi Garmendia, Kroke a las 13.00 en Herriko Plaza de Lezo, y Zaine Rekondo a las 12.00 en la plaza de Lesaka. El primero estuvo preso 21 años y la segunda 9 meses.
Referencias
URL para referenciasComentarios
-
ANGEL ALKALDEk DITUEN OSASUN ARAZOAK DIRELA ETA BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak BERE ASKATASUNA ESKATZEN DU! Eta antolatu diren mobilizazioetara deitzen.
BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimena osatzen dugun gizon eta emakumeok ANGEL ALKALDE Portugaleteko herritarraren askatasuna eskatzen dugu. Portugaleteko preso politikoa eskubiko aldakatik operatu berria dago eta, aste honetan bertan Gurutzetako ospitalera trasladatua izan behar zuen, interbentzio kirurjiko berri bat jasotzeko. Izan ere, eskuineko belaunean endekapenezko artrosisa du eta protesisa behar du.
Aurrekoaz gain bihotzekoak eman eta erietxera eraman behar izan dute berriki, ondorengo asteetan bihotzetik beste ebakuntza bat egin beharko diotelarik.
Espainiar eta frantziar Estatuek euskal presoen osasun eskubidea etengabe urratzen jarraitzen dute. Gaur egun, Angel ALKALDEk beharrezko osasun asistentzia jasotzeko arazoak izateak euskal preso politikoen aurka gobernutik zehazturiko politika zehatz eta krudel bati erantzuten dio.
BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak dei egiten dio jendarteari, ondorengo egunetan Ezkerraldean antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko eta bereziki ostiral honetan urtarrilak 20 Portugaleten burutuko den manifestazioan parte har dezan. Manifestazio hau arratsaldeko 20etan abiatuko da Portugaleteko Triangulo plazatik, mobilizazio hau Ezkerraldeako Amnistiaren Aldeko mugimenduak antolatu du ANGEL ALKALDEren askatasuna eskatzeko.
Euskal Herrian, 2006ko urtarrilaren 16an.
BAI EUSKAL HERRIARI Herri Ekimena
BAI EUSKAL HERRIARI prentsa bulegoa — 17-01-2006 10:25:56