Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 13 de enero de 2006

Preso ohiei ongietorriak.

Hainbat preso politiko ohiri ongietorriak egingo dizkiete euren sorterrietan.


Gipuzkoa.

Aurreko asteetan askatasuna berreskuratu zuten hainbat euskal preso politikoei euren sorterrietan asteburu hontan ongi etorri ekitaldiak eskeiniko diete:

-Unai Errea (Donosti-Antigua): Urtarrilak 14, eguerdiko 12:30tan Benta berriko plazan. Abenduak 19an, Unai Errea euskal preso politikoen abokatuari espetxealdia ez luzatze erabakia hartu zuen epaile batek, erabakia onartu eta Le Vert epaileak abenduaren 21ean askatzeko agindua eman zuen. 10.000 euroko fiantzapean aske gelditu zen.2005ko apirilaren 22an atxilotu zuten frantses poliziek Unai Errea euskal preso politikoen abokatua Pariseko Justizia Jauregian lanean ari zen bitartean. Bere abokatu lanak egiten ari zela, dilijentzia bat bukatu bezain pronto, eta epailearekin egon ostean, beraz epaileak zuzenean interpelatu edo zitatu zezakeen, atxilotua izan zen. Erabaki zeharo neurrigabe baten ondorioz atxiloketa burutu eta beste hiru egunez inkomunikatuta eduki zuten Errea abokatua eta ondoren Levert epaileak bere behin behineko espetxeratzea erabaki zuen.

-Joseba Sein (Oiartzun): Urtarrilak 14, larunbata. Arratsaldeko 18:00etan herriko plazan. Ondoren afaria. Aurretik Ertzaintzak 1997ko urtarrilaren 26an Pasaian atxilotu zuen sabotaia leporatuz. Hiru egun beranduago Caranbacheleko espetxean sartu zuten inkomunikazio egoeran deklaratzeko zai. 1997ko urtarrilaren 30ean askatasun probisionalean kalean gelditu zen. Akusazio berberarekin 1997ko otsailaren 26an berriz atxilotua izan zen. 2001eko ekainaren 6an, Espainiako Entzutegiak jarri zioten 6 urteko espetxe zigorra betetzeko espetxeratzeko agindua eman zuen eta horregatik 2001ko ekainaren 8an Donostiako Guardiako Epaitegian aurkeztu zen eta egun berean Martuteneko espetxean sartu zuten.

-Jabi Garmendia "Kroke" (Lezo): Urtarrilak 15, igandea. Eguerdiko 13:00tan hasiko da ekitaldia herriko plazan. Ondoren manifestazioa Karlos Saldise plazan amaituko da Karlos Saldiseri lore eskeintza bat eginez. Ekitaldia Kroke eta Karlos Saldiseren (BVEk eraila, 26.urteurrena) omenez izango dela, biak uztartuz. Javi Garmendia "Kroke" urtarrilak 5ean goizeko 9:30etan irten zen Ocaña II espetxetik, 21 urte preso igaro ostean. 1984ko abenduaren 3an atxilotu zuten guardia zibilek Hondarribiko golfean. Donostiako Intxaurrondoko kuartelan sartu zuten eta ondoren Madrilgo DGGCra eraman zuten, 10 eguneko inkomunikazioan torturatua izan zelarik. Ordutik sakabanaketa politikaren ondorioz honako espetxeetan izan dute: Alcalá-Meco(1984/12/13, Herrera de la Mancha, Burgos, Granada, Carabanchel (1994/10/11), Ocaña-II (1994/??/??), Ocaña-II (1992/05/25). Azken 21 urte hauetan Kolektiboak eginiko hainbat gose grebetan parte hartu du: 13: 20 eguneko; 6: 7 egunekoak; 2: 14 egunekoak, 1: 25 egunekoa; 1: 27 Egunekoa. Zigorraren 3/4k 1999ko abenduaren 3an bete zituen.

Nafarroa.

-Zaine Rekondo (Lesaka): Urtarrilak 15, eguerdian plazan. Ondotik, «Status politikoa orain: euskal preso eta iheslari politikoak herrira» lemapean manifestazioa eginen da. 14:30etan herri bazkaria izanen da Koxkontan. Abenduaren 16an Alcala Mecon zegoen Zaine Rekondo askatasuna berreskuratu zuen. Zaine Martxoaren 17an atxilotu zuten Beran eta 9 hilabete eman ditu epaiketaren zain. Orain baldintzapeko askatasunean utzi dute, fidantzarik ordaindu gabe. Lesakara ailegatu zenean, abenduaren 17ko goizaldeko 5etan, herritarrek ongietorri xume bat egin zioten.

Ongietorris a Jabi Garmendia, Unai Errea, Zaine Rekondo y Joseba Sein.

Los ex presos Jabi Garmendia, Zaine Rekondo, Joseba Sein y Unai Errea recibirán este fin de semana sendos actos de bienvenida. Mañana se celebrarán los de Errea ­en la plaza Benta Berri del barrio donostiarra del Antiguo, a las 12.30­ y Sein ­en Herriko Plaza de Oiartzun, a las 18.00­, mientras que el domingo serán los de Garmendia ­a las 13.00 en Herriko Plaza de Lezo, donde posteriormente se realizará otro acto en memoria de Carlos Saldise, militante de Gestoras pro-Amnistía muerto hace 26 años en un atentado del BVE­ y Rekondo ­a las 12.00 en la plaza de Lesaka­. Por otra parte, ayer, por los presos, se movilizaron 75 personas en Eibar, 50 en la Txantrea y 45 en Alde Zaharra de Iruñea. En Berango se concentraron 20.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009