Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 11 de enero de 2006

Argi berdea eman dute Ekain Rodriguez eta Jon Garmendia «Txuria»ren aurkako euro aginduei.

- Aurreko astean Paueko Tribunalean Ekain Rodriguez eta Jon Garmendia « Txuria » euskal preso politikoen aurkako euro aginduaren epaiketaren erabakia gaur ezagutzera eman dute, honela datozen egunetan gauzatuko da bien kanporaketa frantses epaileek argi berdea eman dutelako bien aurkako eskaerei.

- Hamarna urteko espetxe eskaera Ainhoa Mujika eta Juan Antonio Olarrarentzat.

- Ordenan embargar ahora las cuentas de Kandido Azpiazu.


Askatasunak gogor salatzen du erabaki hau batez ere berriro ere torturan oinarritutako deklarazioen ondoren etorri delako Ekain Rodriguezen atxiloketa eta espetxeraketa. Hasiera batean Paueko Tribunalak torturaren inguruan informazio gehiago eskatu bazieten espainoleei, jasotakoa ez zuen Paueko epaileek eginiko galderei erantzuten eta halere aurrera egin zuten epaiketarekin. Orain arte ezagutu dugun jarrera honekin gaur emandako erabakia aldez aurretik ikusita zegoen. Ekain Rodriguezen atxiloketa torturapean eginiko deklarazioetan oinarritzen da. Ohiane Bakedano eta Haritz Lasaren tortura salaketek judizialki aurrera doazela eta ez dute ezta ere kontutan hartu, eta orain arte eraman duten ildo beretik jarraitzen dute euskal herritarren aurkako erabaki judizialak hartzen alboratuz torturaren aurrean nazioarteko legediak.

Hona hemen Oihane Bakedanoren lekukotasuna :

Oihane Bakedano Maidagan
-Atxiloketa data: 2002-09-28
-Atxiloketaren tokia: Donostia
-Atxiloketa mota: Inkomunikatua
-Polizia taldea: Guardia Civil
-Iraupena: 5 egun
-Epaitegia: J.C.I. Nº 2
-Ondorengo egoera: Gartzelaratua
-Salaketa: Bai

Testigantza
Irailaren 28an atxilotu ninduen Guardia Zibilak, arratsaldeko 4.30etan Egia auzoan. Lehenengo, batek heldu ninduen eta konturatzerakoan, guardia zibilez inguraturik nengoen. Lurrera bota ninduten besoak bizkarrean helduta. Atxiloketa unean zauriak egin nituen besoetan eta sorbaldan.

Auto batean sartu ninduten, barruan, burua zapaltzen zidan batek eta besteak kolpeak ematen bizkarrean eta sabelean. Hemendik aurrera, irainak eta mehatxuak etenik gabeak izan ziren. Autoan denbora gutxi generamala (minutu batzuk) gelditu egin ziren eta atera egin ninduten, lurrera bota eta bertan eduki ninduten minutu gutxi batzuk. Ez dut gogoratzen Egian bertan edo ikusi nuen beste leku hartan jarri zizkidaten eskuburdinak. Intxaurrondora begiak estalirik nituela eta eskumuturrak bizkarrean loturik iritsi nintzen. Atxiloketa unean futbol partidu bat zegoen leku berean, baina beraiek inork ez ninduela ikusi esaten zidaten, inork ez zekiela atxiloturik nengoela.

Intxaurrondoko koartelera iritsi nintzenean, eskaileretan gora bi solairu igo genituela uste dut. Bulego batetan sartu ninduten, mahaia eta altzairu arruntak zeuden bertan, metalezkoak eta kolore argiarekin, beisa edo. Larruzko edo plastikozko eserleku beltzak ere baziren. Bulego honetan bost edo sei gizonez inguraturik egon nintzen etengabe oihuka, irainduz eta mehatxatuz. Buruan kolpatzen ninduten, aurpegian, eta baita sabelean ere. Buruko kolpeak esku irekiarekin eta itxiarekin, aurpegian eskua irekiarekin jotzen zidaten eta sabelean esku itxiarekin kolpe gutxi batzuk jaso nituen. Gela hartan, pistola bat sartu zidaten ahoan, hilko nindutela mehatxatuz, inork ez baitzekien atxilotuta nengoela (beraien esanetan). Plastikozko kubo beltz batean (UREZ BETERIK), burua sartzen zidaten ni belauniko egonik. Horrela, arnasa ezin hartu nuela, batek nire burua eusten zuen ur barrenean, eta itotzeko zorian sentitzen nintzenean burua ateratzen zidaten eta berriro sartu. Gero, eskuburdinak kendu zizkidaten eta biluzteko agindu. Ni ez nintzen biluztu eta beraiek egin zuten. Kuleroak ezik, arropa guztia kendu zidaten (belarritakoak, eraztunak eta ordularia, Intxaurrondora heldu aurretik kendu zizkidaten), bortxatuko nindutela mehatxatzen zidaten, ukitu eta kolpatzen jarraitzen zutelarik. Aluko ileetatik tira egiten zidaten, aluan kolpeak ematen zizkidaten eskuekin uste dut, eta titietan atximurrak egiten zizkidaten. Gela honetan ez zidaten galderarik egin, nire izenagatik galdetu zidaten bizpahiru aldiz, baina ez nien erantzun. Telebista entzun nuen, edo hori uste dut. Ez dakit zenbat denbora egon nintzen gela hartan, handik beste batetara eraman baininduten. Bigarren gela hartan, denbora gehiago egon nintzen, gela handia zen, sartu eta eskuinean bulego mahai handi bat zegoela iruditu zitzaidan eta paretan leihoak.

Bigarren gela honetara, begietako estalkirik gabe iritsi nintzen, baina ez dut gogoratzen zehazki noiz edo non kendu zidaten. Gela hartan, kolpeak, mehatxuak eta irainak jarraitu zuten, bertan, burua uretan sartu zidaten, kubo beltza handiagoa zen eta biren artean edo, nire gorputz erdia sartu zuten kubo barnean. Lehenengo aldian, urpean egon ondoren, lurrean utzi ninduten, berriro sartu, gero, burua atera eta arnasa behin hartzeko denbora justua emanda, berriro sartzen zidaten. Ez dakit zenbat bider egin zuten hau, bustita lurrean utzi ninduten, dardarka nengoela eta oihuak eta kolpeak jarraitu zuten. Kolpeak buruan jasotzen nituen gehienbat, gorputzean oso gutxi. Ileetatik tiratzen zidaten lurrean nengoela, zutitu arazteko. Eta lurrean, egunkariekin estaltzen ninduten.

Ileetatik tiraka zutitzen nindutenean, oihu eta mehatxuekin jarraitzen zuten, beno, hau une oro egiten zuten. Gela honetan esku eta ukabilarekin jotzeaz gainera, egunkariekin ere kolpatzen nindutela uste dut, ia beti buruan, baina aluan ere bai. Aulki batean eser arazten zidaten eta eserita, poltsa bat, plastikozko poltsa, jartzen zidaten buruan. Estutu egiten zuten eta ezin nuen arnasik hartu. Ez dakit zenbat bider egin zidaten hau, tarteka, buruan motorreko kasko bat jarri eta kaskoan kolpatzen zidaten, horrelakoetan izarrak ere ikusten nituelarik. Poltsa jartzen zidatenean sudurra ere estaltzen zidaten eskuarekin, poltsa oso estu neukan eta ezin nion hozka egin. Poltsa jarri zidaten batean, zorabiatu egin nintzen, zorabio hau atsegina zen, egun hauetan dudan une atsegin bakarra. Elektrodoak jarriko zizkidatela esan zidaten, kable batzuk jarri zizkidaten eskuetan, baina mehatxua besterik ez da, leihotik botako nindutela ere esaten didate, inork ez baitaki atxilotua nengoela (beraien esanetan), eta hiltzen banaiz ere, berdin omen dio. Torturei dagokienez, hori da Intxaurrondon egiten zidatena.

Polizia onak ere azaltzen dira, lehenengo bi emakume diskurtso feminista eta guzti, tarteka gaiztoa sartzen da gelara eta kolpe bat ematen dit, baina polizia onak gelditzen dute. Beste momentu batean, gizonezkoa da polizia ona, eta gaiztoen kolpeetatik babesten saiatzen da, baina ezin ditu eutsi !. Hemen egin zidaten galdeketa ere, nire izena galdetzera mugatu zen. Ez dakit hasieratik jakingo zuten edota gero jakin zuten, aipatzen dudan bigarren polizia ona agertzen denerako behintzat, nire izenez deitzen didate, baina hala ere galdetzen jarraitzen dute, nik esatea nahi dute, eta horregatik kolpatzen omen naute. Intxaurrondon igarotzen dudan denbora gehiena, begiak itxita ditut, hasieran beraiek estalita edo beraien aginduz, eta gero, gela handian nagoenetik aurrera, nik nahi dudalako, beraiek begiak irekitzeko agintzen baitidate. Indarrez irekitzen dizkidate begiak eta horrela konturatzen dira lentilak ditudala, eta nik ez ditudanez kentzen beraiek kentzen dizkidate.

Esan beharra daukat, nik Intxaurrondoko koartelean egon nintzela esaten badut, beraiek hori diotelako da, nik soilik atxiloketa lekua dakit, ondoren non nagoen eta zein ordu den, ez dut jakingo. Intxaurrondon nagoela esaten didatenean, beldurra sartzeko esaten didate, Lasa eta Zabala bezala bukatuko dudala esaten didate.

Txandal bat, forro polar bat eta zapatak jazten dizkidate, mendira omen goaz, mendira eramango nautela esaten didate, ni akatzera, Basajaunekin egin zuten bezala egingo dutela diote, azken finean, ni atxilotua ere ez nago, inork ez daki non nagoen. Horrela Madrilerako bidaia hasten da. Eskuburdinez eskuak bizkarrean ditudala sartzen naute furgonetan, bertan, hankak lotzen dizkidate goma estu batez, eta geroago, bidaian zehar, ni askatu egingo naiz.

Furgonetan, beraiek lau dira, bi aurrean, eta atzean ni beste biren artean. Esku irekiekin belarrondokoak ematen dizkidate etengabe eta buruan ukabilarekin, nire izena galdetzen didate etengabe, mendira goazela esaten didate, ni akatzera. Iluntzean poltsarekin hasten dira berriz, eskuburdinak kentzen dizkidate eta hitz egin nahi dudanean txalotzeko esaten didate. Poltsa jarrita daukadala, kopilotoak sudurra eta ahoa estaltzen dizkit eta batzuetan, kolpeak ematen dizkit buruan. Ezin dut poltsa gehiago jasan eta nire izena esateko txalotzen dut. Hemendik aurrera galdeketa hasten da, etengabe poltsa jartzen didatelarik, eta alboan ditudanek, sabela estutzen didate poltsa dudan bitartean.

Madrilera iristean, berriro isilik eta begiak itxita egotea erabakitzen dut. Medikuak aztertu behar nauela esaten dute, baina nik ez dudanez hitz egiten eta begiak ere irekitzen ez ditudanez, ospitalera eramaten naute. Oraingoan, bidaia lasaia da, ospitalean gorputz osoko plakak ateratzen dizkidate (ni isilik eta begiak itxita), eskuekin adierazten dut non dudan mina : buruan eta sabelean. Buruan ere plakak egiten dizkidate, eta sabelean ekografia bat. Atxiloketako zauriak ez dizkidate sendatzen, odola atera zidaten, eta tratua normala izan zen, batzuk besteak baino zakarragoak, baina tira. Guardia zibilak nirekin egon ziren une oro, eta batzuetan kamila mugitzen zuten eta zerbait esaten zidaten lo hartu ez nezan. Ondo nagoela erabakitzen dute, eta koartelera bueltatzen gara.

Komisaldegian galdeketak jarraitzen du, hemen, poltsa egin baino lehen, kaneloia jartzen didate : biluzten naute eta sorbaldatik belauna baino beherago estaltzen nauen goma espumako koltxoi antzeko batekin biltzen naute, zeloarekin estutuz. Besoak gorputzean pegaturik gelditzen zaizkit, ezin mugitu. Oraingoan, hitz egin nahi badut, hankak, oinak mugitu behar ditut (patalear). Kaneloian bilduta nagoela, aulki batean esertzen naute eta poltsa jartzen didate. Postura oso txarra da eta burua ezin eutsirik nago, beraiek atzeraka forzatzen dute poltsarekin nagoenean, kentzen didatenean, aurrerantz jartzen saiatzen naiz baina ez didate uzten, pilota batekin bezala jolasten dute nire buruarekin. Ondorioz, lepoko eta bizkarreko min handia izango dut egun horietan, eta geroago ere. Bestalde, kaneloiak eragiten duen beste gauza bat, izerdia da, bero handia izaten dut, kaneloia kentzen didatenean gorputz osoa izerdiz blai daukat. Hau da gehien egin zidatena. Beste saio batean, sandwich-a egin zidaten, baina behin edo bitan soilik : koltxoneta batean etzan, beste bat gainean jarri eta guardia zibilak etzaten dira nire gainean, bitartean poltsa egiten didate buruan eta kolpeak ematen dizkidate, buruan ere.

Kaneloiarekin eta poltsarekin tartekatuz, bortxatzeko mehatxua egiten didate : biluzten naute eta batek bizkarretik besarkatzen nau, titiak, ipurdia eta alua ukituz, berarekin larrua jo nahi dudan galdetzen dit, zakila miazkatu beharko diodala, hasperen egiten du. Horrelakoetan, gela hustu egiten da, hau da, bestelako saioetan 5 edo 6 daude gelan, baina horrelakoetan, bat edo bi soilik. Bestetan, biluzik nagoela, baselina deitzen dioten zerbait jartzen didate ipurdian, buruz behera etzan eta zakila irudikatzen duen zerbaitekin igurtzi egiten naute ipurditik sartuko didatela mehatxatuz. Saio hauetan jende gehiago dago gelan, baina buruz behera nago eta ez didate begiratzen uzten. Ditudan zauriak ukitzen dizkidate tarteka.

Hauek dira nirekin erabilitako tortura mota ezberdinak, guztietan errepikatzen dena gutxi gora behera, oihuak, mehatxuak (ahizpa, gurasoak, mutil laguna), irainak eta horrelakoak dira. Ama edo aita hilik zeudela esaten didate, atxiloturik zegoen beste kide bat ere hil zutela esaten didate, megafonia antzeko zerbaitekin zarata handia ateratzen zuten eta belarri ondoan ipintzen zidaten. Elektrodoekin ere mehatxatu ninduten.

Ezin dut esan gauza bakoitza zenbat aldiz egin zuten edo zein egunetan, soilik gehien egin zidatena, kaneloia izan zela. Ez dakit zenbat irauten zuen saio bakoitzak, ezta zenbat denbora uzten zidaten bakean ziegan. Uste dut asteazken arratsaldetik aurrera utzi nindutela saiorik gabe, nire arropa eman zidaten eta ostegunean Entzutegira eraman nindutela.

Ziegan ohe bat zegoen (90´ekoa uste dut), 3 metroko luzera eta metro eta erdi zabalera zuen gelak gutxi gora behera. Tortura saioak beste gela batzuetan izaten ziren, saio mota bakoitzeko gela bat, gela hauen lurra ezberdina zen, ez da baldosa, kautxo beltzaz estalita daude.

Polizia onarena ere egin zuen berak, nahi zuenean besteen esku uzten ninduen edota ziegara atseden hartzera bidali.

Deklarazio bi egin nituen komisaldegian, gogoz kontra, mehatxupean. Deklarazio bakoitza baino lehenago guardia zibil batekin prestatzen nuen deklarazioa, zer galdera egingo zizkidaten, zer erantzun behar nuen, zer ez esan Deklarazioa gaizki egiten banuen, berriro behera jaisten nintzela eta banekiela zer egingo zidaten.

Forentsearekin 3 edo 4 aldiz egon nintzen, esan nion zer egiten zidaten, eta tentsioa eta arnasketa begiratzeko eskatzen nion. Beno, lehenengo aldiz ez nintzen ausartu ez nintzelako fidatzen benetan medikua zen edo guardia zibila. Burua, lepoa eta atxiloketako zauriak ere begiratzeko eskatu nion, berak begiratu eta zerbait apuntatzen zuen. Gela honetan, iturritik ura edaten nuen, gainontzean ez nuen ezer jan eta botiletako ura ere ez nuen edaten nahiz eta eskeini zidaten. Forentseak zein egun zen esaten zidan, ez dakit egia edo gezurra esaten zuen.

--------------------------------------------------------------------------------

Hamarna urteko espetxe eskaera Mujika eta Olarrarentzat.



Atzo amaitu zen joan den urtarrilaren 2az geroztik Pariseko Auzitegian sei euskal herritarren aurka eginiko epaiketa. Pariseko Auzitegiak eskaera gogorrak egin dituela salatu zuen atzo Askatasunak.

Izan ere, Ainhoa Mujika eta Juan Antonio Olarrarentzat 10 urteko espetxe zigorra eskatu du Parisko prokuradoreak, eta Oskar Zelarain eta Andoni Otegirentzat 8 urtekoa. Hain justu, preso dauden lau euskal herritarrentzat, gainera, prokuradoreak Estatu frantsesean bizitzeko debekua ere eskatu zuen atzo.

Bestalde, aske dauden Saroia Galarragarentzat 5 urteko espetxe zigorra eskatu zuen, bai eta Bruno Josiérentzat 3 urte eta hiru hilabeteko zigorra ere. Josiéren kasuan 2 urtez neurriekin egotea eta 1.000 euroko ordaina ere eskatu zuen. Otsailak 21ean ezagutaraziko da azken erabakia.

--------------------------------------------------------------------------------

Ordenan embargar ahora las cuentas de Kandido Azpiazu.



La Sección Primera de lo Penal de la Audiencia Nacional española notificó ayer el auto en el que se da cuenta del embargo de los bienes de Kandido Azpiazu y Joxe Ignazio Zuazolazigorraga, y en las que también se incluyen el embargo de las cuentas corrientes que, según la Fiscalía española, el primero tendría abiertas en La Caixa.

Por su parte, el portavoz del PNV en la Comisión de Justicia e Interior del Congreso español, Emilio Olabarria, calificó la medida de «inusual y un poco paradójica». El también parlamentario jeltzale Josu Erkoreka declaró que ya cumplieron «sus deberes con la sociedad al haber estado privados de libertad», y apuntó a que el embargo debe tener «un límite».

Por su parte, la viuda de Ramón Bagglieto y concejal del PP en Azkoitia, Pilar Elías, se mostró «satisfecha» con la decisión de la Audiencia Nacional. Elías señaló que «involuntariamente he abierto brecha en esta línea», lo que, a su parecer, «va a ser beneficioso para las víctimas del terrorismo».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009