Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Martes, 10 de enero de 2006

Konpromisoak hartzeko garaia dela adierazi dute senideek eta preso ohiek.

Larunbateko manifestazio jendetsuaren ondotik, senideek eta preso ohiek balorazio positiboa egin dute. Dena den, hutsuneak ere egon zirela nabarmendu dute eta Bilbon egon ez ziren talde politikoei, EAJ eta EAri bereziki, konpromisoak hartzeko garaia dela gogorarazi diete. GARArekin eginiko elkarrizketan, Joseba Sein eta Itziar Arrizabalaga preso ohiek, eta Jon Ijurko, Jone Artola eta Igone Baztarrika senideek euren iritzia eta inpresioak adierazi dituzte.


Joseba SEIN | Atzo bertan aske gelditu zen

1. Oso inpresio ona hartu dut manifestazioaz. Presoak Euskal Herriratzeko eta beren eskubideen aldeko defentsan gizarte eragileek bat egin dutelaikustean poz izugarria sentitzen duzu. Kartzela barruan ez da aurrerapausorik ikusten, atzerapena baizik. Espetxe barruko egoerak berdin jarraitzen du; kasu batzuetan, okerrera egin du. Horrelako manifestazioak eta kalean jendea mugitzen dela ikustea barruan dagoenarentzat izugarria da.

2. Espetxeetako egoera oso latza dela esango nieke, preso asko oso gaixorik daudela, beste batzuk oso bakarturik, eta ez direla gure eskubide minimoak errespetatzen. Batzuei lanean hasteko eskatuko nieke, eta beste batzuei jarraitzeko. Prozesuari begira oso lagungarria izan daiteke eta, azken batean, giza eskubideen alde lan egitea da. Espetxeetako egoera oso gogorra dela esango nieke.

3. Kolektiboa xantai gisa, eta, oro har, ezker abertzalea presionatzeko hartu dute. Gure eskubideekin nahi duten bezala jokatzen ari dira eta horiek bermatzen ez diren bitartean oso zaila izango da gatazkari irtenbidea ematea. Langraizko kartzelaren egoerari dagokionez, ikusi besterik ez dago azken urtean zenbat preso hil diren.

PPk eta PSOEk urteetan egin duten politikaren ondorioez gain, Euskal Herriko espetxeak oso zaharkituta daude. Masifikatuta daude; Langraizen, esaterako, behar baino pertsona kopuru bikoitza dago, eta erortzeko moduan dago. Osasun aldetik, ez ditu baldintzak betetzen, arratoiez josita dago, droga barra-barra mugitzen da...

Dena den, esperantza handia dugu; baina, aldi berean, errealistak gara, eta hankak lurrean ditugu, Euskal Herrian eman behar den prozesuan parte hartzeko gogoz. Izan ere, presoaren azken gauza esperantza da, hori ez da inoiz galtzen. Urteak daramazkigu gatazka honetan. Aurretik bi prozesu bizi izan ditugu eta ikusi dugu zertan bukatu diren. Egungo espetxe politika beste modu batean bideratu behar dute.

Itziar ARRIZABALAGA | 18 urtez preso egon da

1. Hainbeste jende ikusteak inpresio handia egin zidan, batez ere, zenbat preso eta errepresaliatu dauden ikusteak; argazkiak ez ziren sekula bukatzen. Halako ekimenak positiboak eta egin beharrekoak dira, Gobernu espainolari erakusteko presoen giza eskubideak eta prozesuan esku hartzeko duten eskubidea errespetatzearen aldeko indar bat osatzen dugula. Hemendik aurrera, bertan egon ginen guztioi ekarpena egitea dagokigu; guztiok zerbait emango bagenu, konponbidea gertuago egongo litzateke. Ez du ezertarako balio etxera joan eta «bertan egon naiz» esateak.

2. Manifestazioan presoak bota nituen faltan eta, alderdien aldetik, EAJ eta EA. Bakeaz eta giza eskubideez asko hitz egiten duten arren, ez ziren Bilbon egon. Alderdikeriak eta interes ekonomikoak alde batera utz ditzatela eta guztion artean, behingoz, herri hau aurrera ateratzeko eskatuko nieke.

Jon IJURKO | Hainbat presoren senide

1. Lehenik eta behin, esan nahi dut ez nintzela Bilboko manifestazioan izan A Coruñarako bidean nengoelako, alabarekin bisita nuelako. Zoritxarrez, milaka pertsonek ezin izan genuen joan, Estatu espainol eta frantsesean bisitak egiten ari ginelako; sakabanaketak, zoritxarrez, bere horretan dirau. Alde ona, Bilbon elkartu zen jendetza ikustea da. Elkarte eta eragile sozial ugarik esku hartu zuten, eta, badirudi, gizartean presoen giza eskubideen aldeko jarrera txertatzen ari dela, eta aurrekoetan baino parte-hartze handiagoa egon dela. Herrietan hori islatu da eta, normalean, joan ohi ez den jendea mugitu da. Larunbatekoa prozesu berri baten hasiera bezala hartu behar dugu, indarrak berritzeko eta azaldu ez ziren taldeen kontzientzia areagotzeko. Bakoitza gauden tokitik sarea zabalago egin behar dugu, gatazka honi irtenbidea emateko.

2. Gazte elkarteak, sindikatuak, eragile kulturalak, elizaren munduko jendea, irakasleak... mugitu egin dira. Alde ho- rretatik, oso positiboa izan da. Hutsen bat aipatzekotan, Lakuako Gobernua osatzen duten alderdien jarrera aipatuko nuke. Oraingo honetan ere huts egin dute. Giza eskubideen aldeko jarrerak bultzatu behar direla eta presoek eskubideak badituztela esanez agiri bat kaleratzea mugatzen dira, baina ez daude prest pausoak emateko, nahiz eta Bilboko manifestazioa oso pauso zabala izan. Egunero su-etena behar beharrezko pausoa dela diote, baina beste aldeko pausoak, haiek behintzat, ez dituzte abian jartzen. Ez dira hitzetatik ekintzetara pasatzen. Alderdiez mintzatzen ari naiz, ez talde politikohorien jarraitzaileez, horietako batzuk esku hartu dutela uste baitut. Azken ostiraletako enkarteladetan beste jarrera bat somatzen da herrietan. Kontzientzia maila dezente areagotu den arren, ezin gara horretan soilik geratu. Euskal presoak badituzte eskubideak, bai zibilak, baita politikoak ere, eta bada garaia gatazkari nolabaiteko irtenbidea bilatzeko. Zalantzarik gabe, behar beharrezkoa da gure presoei eskubideak bermatzea, Euskal Herriratzea eta dagokien estatus politikoa onartzea. Gatazka honen bukaerak nahitaez ekarri behar du gure presoen etxeratzea.

Jone Artola | Hainbat presoren senidea

1. Larunbatean ez nintzen egon nebarekin bisa nuelako, Mansillan. Arratsalde horretan Espainian egon behar izan nuen. Benetako konpromisoen garaia da, ez dadila egun bateko konpromisoa edo ahalegina izan. Sakabanaketa amaitu behar da; nire ustez, Euskal Herriari dagokio sakabanaketa eragoztea.

2. Oso galdera zuzena egingo nieke. Bertan egon ez ziren alderdiek sortu zuten dispertsioa. Sakabanaketari amaiera emateko borondatea duten galdetuko nieke; edo, aitzitik, sufrimendua haien interes politikorako erabiltzen jarraituko duten. Presoak eta errepresaliatuak egotea ez da senitartekoen arazoa; gatazkaren ondorio da. Gizarteak oso argi ikusi du politikoei bost axola zaiela gatazka konpontzea edo ez. Oso ondo bizi dira gatazka horretan eta horretaz. Herriak ezin du gehiago sufritu sakabanaketarekin. 20 urte preso eta oraindik kartzelan jarraitzen dute, eta espetxeratzen dituzten gazteak 40 urtez halako egoeran egotea nahi dute. Heldu da garaia herri gisa «nahikoa da, honaino heldu gara» esateko. Ardura Euskal Herriarena da. Euskal herritar gisa bizitzeko eskubidea dugu.

3. Euskal presoen eskubideak gero eta murritzagoak dira; zoritxarrez, hori isilarazi nahi dute. Ez dute horretaz hitz egin nahi. Lotsagarria da hedabide batzuen eta politikarien jarrera. Gatazka dagoen bitartean, tortura eta presoak, eta, oro har, estatuen indarkeria, oso onartuta dute.

Igone BAZTARRIKA | Mutil-laguna du preso

1. Galiziara bidean egon nintzen, bisita nuelako. Dena den, irratia piztuta genuen, denbora guztian lagunei deika ari ginen. Jende andana biltzen ari zela entzuten genuen. Autopistan, Eibar parean, Guardia Zibilaren kontrolarekin gertatu zena ere entzun genuen. Horrelako gauzek indarra ematen digute, baina, aldi berean, kezka bat sortzen zaigu; hots, urtean behin soilik egiten den zerbait bihurtzeko arriskua. Hala ere, balorazioa positiboa da. Bisitetan ez zen beste konturik izan. Jende piloa egon zela eta abar komentatzen egon ginen. Hein handi batean Bilboko manifestazioa izan zen gai nagusia bisitan.

2. Egon ez ziren alderdiei mugitzeko eskatzen diet, ez da ulergarria halako une batean kalean ez egotea. Trebezia handia dute beste alde batera begiratzeko. Ea aurrerantzean ekimen honetara gehitzen diren. Ibaetako Foroan lan asko egin da, talde asko batu dira, baina lana ez da hor bukatu. Han egon den jendeari gogorarazi, hor daudela azken ostiraletako elkarretaratzeak. Ondo dago Bilbora joatea, baina hilero aldarrikapen horiekin gaude herrietan. Aldarrikapenetan konstantzia jarraitzea eskatuko nioke jendeari.

3. Bizi baldintzak gogortzen ari dira; komunikazioak eten eta presoak isolatzea du helburu egungo kartzela politikak. Hala, deiak bost minutukoak dira, bisak zuzeneko senideei mugatu dizkiete... Ankerkeriak hor jarraitzen du.

Pastor (PSE):«Deberían dirigirse a ETA, que es quien tiene la llave».

José Antonio Pastor, portavoz del PSEen el Parlamento de Gasteiz, se refirió a la manifestación celebrada el sábado en Bilbo en declaraciones efectuadas ayer a ETB. Lo hizo para considerar que los participantes no deberían dirigirse a instituciones como el Gobierno español, sino a ETA. Argumentó que «probablemente es quien tiene la llave para que se pueda producir una modificación sustancial de la situación de los presos». Pastor echó mano así del mismo concepto empleado la pasada semana por Josu Jon Imaz, presidente del PNV, quien señaló que la organización armada vasca es quien «tiene la llave» para la apertura de un proceso de paz y pidió «que nadie nos confunda en eso». Pastor insistió en que los colectivos de familiares de presos deberían dirigir sus críticas «más que hacia el Gobierno del Estado, que hace lo que le corresponde en la aplicación de un Estado de Derecho, hacia quien está propiciando la situación de permanencia sin límite de tiempo y sin horizonte de cambio, que es la propia ETA. Si ese mundo presiona también a ETA y al mundo de Batasuna para que haga posible ese cambio lo más rápidamente, probablemente cambiará la situación de esas familias, que es evidentemente difícil». En ese nuevo escenario del que habló, Pastor dijo que el papel de los presos resultaría «importante» y que su situación «va a tener una gestión difícil». Citó que «es complicado compaginar la situación de los presos de ETA con la situación de las víctimas del terrorismo y llegar a hacer una cierta conciliación en lo personal».

La mayor movilización por los presos desde 1999.

La del pasado sábado ha sido la mayor movilización por los presos vascos de los últimos siete años. El número de manifestantes superó con creces al de las últimas convocatorias importantes, casi siempre en torno a estas mismas fechas navideñas. Además, tanto la identidad de los convocantes (el Foro de Ibaeta) como el contenido del mensaje (que alude al carácter político del Colectivo de Presos) sitúan la manifestación de Bilbo como un auténtico punto de inflexión en una lucha que nunca se ha interrumpido. Estas son las movilizaciones más importantes desde 1999:

9 de enero de 1999 - Bajo el lema «Euskal presoen eskubideen alde», caminan juntos dirigentes de HB (Arnaldo Otegi o Jon Idigoras), PNV (Xabier Arzalluz o José Antonio Rubalkaba), EA (Carlos Garaikoetxea) o IU-EB (Javier Madrazo), entre otros. La movilización se produce tras el Acuerdo de Lizarra-Garazi y en plena tregua de ETA. No hay datos concretos de participación, aunque se da por seguro que se superaron las 50.000 personas.

27 de mayo de 2000 - Miles de personas se manifiestan en Donostia como colofón a la huelga de hambre realizada por el Colectivo de Presos Vascos desde el 1 de noviembre del año anterior. El mensaje de los encarcelados anima a la sociedad vasca a tomar el testigo de su lucha para que los estados español y francés «respeten la palabra de Euskal Herria».

Diciembre de 2000 - Cientos de personas participan en ayunos en más de 34 localidades vascas en demanda de respeto a los derechos de los presos políticos vascos.

9 de junio de 2001 - Unos 5.000 ciudadanos vascos llevan esta vez la denuncia de la política penitenciaria francesa hasta el centro de París, tras concentrarse ante la cárcel de Fresnes.

4 de enero de 2002 - Varios miles de personas se reúnen en Donostia para denunciar que «las cárceles están a rebosar» y reclamar la amnistía.

22 de diciembre de 2002 - En Iruñea, a convocatoria de Etxerat, unos 12.000 vascos apoyan al preso enfermo Bautista Barandalla y ponen de manifiesto que el Estado español no cumple siquiera su propia ley.

3 de enero de 2004 - Cerca de 18.000 personas demandan en las calles de Bilbo que los presos puedan participar en el proceso político mediante la repatriación. El acto lo convocan diversos colectivos del ámbito de la izquierda abertzale.

8 de enero de 2005 - Unos 32.000 ciudadanos vascos insisten en el derecho de participación política de los presos en Bilbo, a llamamiento del movimiento pro amnistía.

7 de enero de 2006 - A convocatoria del Foro de Ibaeta y con apoyo de la mayoría sindical y cinco partidos, el número de manifestantes en Bilbo supera los 41.000.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009