Gazteon aurkako errepresioa salatzeko ekimena Bilbon.
Larunbat goizean gazteok pairatzen dugun errepresioa salatzeko ekintza burutu zuten hainbat gaztek Bilboko Arenalean. Errepresio guztien gainetik... borrokaz aske biziz independentzia aldarrikatu zuten.

Euskal Herria herri zapaldua dela ez dago ukatzerik, ezta euskladunok zapalduak garela ere ez. Honetarako estatu espainol eta frantsesak eskura dituzten errepresio mekanismo guztiak erabiltzen dituzte, judizialak, polizialak.. gure kontra egiteko.
Gazteok gara errepresio guzti hauek pairatzen ditugunak, jarraipenak eta mehatzuak, bost egun inkomunikatuak, bost egun infernuan, bost egun torturatuak, atxiloketa masiboak, epaiketa fartsak eta 20 urtetik gorako kartzela eskaerak. Bizitzaren laurdena baino gehiago lapurtzxen digute espainiar zein frantziar kartzeletan bahituta egoteko.
Herri honen askatasuna eskatzen dugu, ulertzen dugulako Euskal Herria bat dela, bere kultura, ohiturak eta hizkuntza propioa daukana, eta guk guzti honetaz gozatu nahi dugu inolako errepresio motarik pairatu gabe, askatasun osoz. Gazteok gure herrian askatasun osoz bizi nahi eta behar dugu, herri aske batean eta pertsona aske bezala.