Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 07 de enero de 2006

Konponbidearen eta preso politikoen alde. Joseba Permach eta Xabi Larralde (mahaikideak).

Urte gogorra izan da 2005a euskal preso politikoei eta euren senitarteko eta lagunei dagokienean: heriotzak, istripuak... gertatu dira, presoen artean, bai eta presoei maitasuna erakustera hurbildu izan direnen artean ere. Izugarriak izan dira espetxe politikak ekarri dituen ondorioak!.


Frantziar zein espainiar estatuek erabakitako ondorioak dira. Kalkulu politikoaren arabera erabakitakoak. Kalkulu horren atzean zer dago? Euskal Herriaren ukapena eta dagozkion eskubideen urraketa. Horixe. Hor kokatzen dira espetxe politika eta hark dakartzan ondorio latz eta mingarri guztiak.

Bi estatuek, egun, muzin egiten diote herri honek presoen inguruan erakutsitako borondateari eta hartutako erabaki politikoari. Eta horregatik erasotzen dituzte euskal presoak, euren senitarteko eta lagunak.

Horregatik, Batasunaren iritziz, heldu da ordua Euskal Herriko eragile guztiok, herritar orok, euskal preso politikoen inguruan jarrera tinko bat hartzeko. Ezin dugu egonean egon. Esku gurutzaturik geratu.

Ulertezina litzateke esku gurutzaturik geratzea, noiz, eta herri hau libre eta demokratikoki antolatzeko aukera berri bat zabaltzen, gorpuzten ari garenean. Euskal Herria libre eta demokratikoki eraiki nahi dugun guztiok euskal preso politikoen gaia ere ardura nagusiz hartu beharrean gaude.

Ordua da, beraz, Euskal Herriaren, konponbidearen eta presoen eskubideen alde egon dagoen masa sozialarekin aurrera egiteko. Alde horretatik, guztiz txalogarria iruditzen zaigu Ibaetako Foroaren ahalegina. Indarrak biltzeko erakutsi duten gaitasunagatik; eta era berean, indar horiek guztiak martxan jarri dituztelako.

Alderdi politikoek ere egundoko erantzunkizuna dugu. Hainbatek hala ulertu dugu, bederen, eta deialdi bateratua bultzatu dugu, larunbat honetan burutuko den manifestazioari begira.

Hutsuneak hor daude, ordea. Nabarmenak oso. Badago alderdi bat, PNV kasu, Madrilekin negozio propioaren mesedetan akordioak sinatzen ari dena, presoen eskubidean defentsan urrats txikiena emateari uko eginda. Horra Josu Jon Imazen kalkulu politikoa zertan den. Kontuan hartzekoa.

Hala ere, ez da jarrera hori erakusten duen alderdi bakarra. Eta gauzak horrela, Batasunak galdera batzuk egiten ditu, ozen: Horiek al dira eskubide guztien alde daudenak? Horiek al dira herriaren hitza eta erabakia errespetatu behar dela diotenak? Euskal preso politikoak zapaldu, isildu, baztertzen dituztenean... deus ere egiteko prest ez daudenean!

Bakoitzak jakingo du zertan ari den. Eta zer egiteko prest dagoen une honetan, Euskal Herriaren etorkizun libre eta demokratikoa jokoan dagoen unean; hor kokatzen dugu presoen eskubideen defentsa. Euskal pre- soak eskubide guztien jabe nahi ditugu, eta gainerako eragile guztiekin batera herri honetan zabaldu nahi den prozesuaren parte.

Hauxe da gure kalkulu politikoa, ez besterik. Errepresioaren kalkulu itsuari demokrazia eta eskubideen defentsaren kalkuluarekin erantzutea.

Beraz, hau da Batasunaren konpromisoa, eta hau guztia indartzeko, hau guztia mugiarazteko, ahalegin berezia eskatu nahi diogu, hasteko gure buruari, eta euskal herritar orori, euskal preso politikoen eskubide guztien alde borrokatzeko, gaur Bilbon, eta bihar nork bere herrian, lantegian, eskolan edo unibertsitatean.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009