Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 07 de enero de 2006

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko hitzordua hartuko du gaur Bilbok.

Euskal Herriko 34 eragile sozial eta sindikalek osatutako Ibaetako Foroak antolatuta, 17.00etan abiatuko da gaur euskal preso politikoen eskubideen defentsan egingo den manifestazioa. Hitzorduak 700 lagun eta taldetik gorako babesarekin zeharkatuko ditu Bilboko kaleak, eta presoek bizi duten egoerari «herri gisa» erantzun nahiaren isla izango dela aurrez ikus daiteke. Gizarteko esparru zeharo ezberdinetatik lortu ditu babes keinuak elkartasun deialdiak.


Urtero legez, Gabonetako egutegian euskal preso politikoen aldeko ekitaldi eta mobilizazio andana izan da, aurten ere, Euskal Herrian. Alabaina, gaur Bilbok hartuko duen elkartasunezko hitzordua nagusituko da ho- rien guztien artean.

Hain zuzen ere, 17.00etan Aita Donostia plazatik abiatu, eta gerora udaletxe parean amaituko den mobilizazioak oihartzun handia izan du egunotan. Nazio manifestazioa Ibaetako Foroak antolatu du, eta deialdia iragarri zuenetik atxikimendu sorta oparoa jaso du.

Iragan abenduaren hasieran, Donostiako Ibaetako campusean astebete lehenago egindako gogoeta jardunaldien ostean, 29 bat eragile sindikal eta sozialek «Eskubideak bermatzeko, konponbidea sustatzeko» deritzon manifestua adostu zuten. Aipatu topaketek presoen egoera aztertu zein arlo horretan «herri gisa erantzuteko» ekimen bateratuak bilatzea zuten helburu.

Horren harira jaiotako idatzia adostu zuten honako eragileek: ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, Hiru, EHNE, ELB, AEK, Herria 2000 Eliza, Bai Euskal Herriari, Torre de Babel, Hegoaren Sarea, Segi, Duina, Etxerat, Askatasuna, Bilgune Feminista, EHGAM, TAT, Eguzki, Gurasoak, Askapena, Behatokia, IA, ESAIT, EHE, Iratzarri, Komite Internazionalistak eta Anai Artea. Gerora, beste bost eragile ere bihurtu dira Foroko kide: EHBE, AC!, IPES, Elkartzen eta Hemen eta Munduan.

Manifestua oinarri.

Idatzian, esaterako, Gobernu espainol eta frantsesari eskatzen diote Euskal Preso Politikoen Kolektiboak izendatu interlokuzioa onartu dezatela, bai eta beste eragile batzuekin harremanak izateko duten eskubidea, eta eztabaida eta erabaki esparruetan parte hartzeko eskubidea ere aintzat hartzeko.

Eragile sinatzaileek, gainera, «Euskal presoak Euskal Herrira» leloa zabaltzeko konpromisoa hartu dute, eta hileko azken ostiraletan presoekin elkartasuna adierazteko mobilizazioetara «era berezi batean» deitzea ere adostu dute.

Oro har, Madrili eta Parisi exijitu diote errespetuzkoa eta duina den traturako eskubidea aintzat hartzeko presoei, baita honako eskubideak aitortzeko ere: osasunarena, komunika- zioarena, hizkuntz eskubideak, hezkuntzazkoa, askatasunarena, amatasun eta aitatasunari dagozkionak, eta herriratzeari dagokiona.

Horiek beraz, besteren artean, Ibaetako Foroak hasieratik oinarri hartutako ildo esanguratsuenetarikoak. Eta horiek, bide batez, gaurko deialdiaren nondik norakoak ere.

Manifestazioak 700 herritar eta talde baino gehiagoren babesa jaso du egunotan. Hala, agerraldi bat baino gehiagotan aritu dira hainbat babesle horren berri jendarteari ematen.

Besteak beste, kirol esparruari dagokionean, 17 futbolari ezagun, hogeitik gora pilotari, hainbat surflari, rugbilari, mendizale, txirrindulari, eskubaloiko jokalari zein herri kiroletako kide andana ageri dira sostenguen zerrendan.

Irakasleek, kazetariek, idazleek, antzezleek, zinema zuzendariek, artistek, abokatuek, Elizako ordezkariek, bertsolariek eta musikariek ere eman diote babesa, norbanako gisa.

Bestetik, enpresa komiteek ere egin dute bat deialdiarekin, 150 baino gehiagok. Eta nazioartetik ere, sostengua handia eskuratu du Ibaetako Foroak.

Manifestazioaren bezperan, ostiralero legez, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak izan ziren: Iruñean (270 lagun), Antzuolan (15), Ugaon (22), Bergaran (38), Tafallan (28), Hernanin (125), Gasteizen (380), Etxarri-Aranatzen (100), Donostian (200), Getarian (25), Barañainen (25), Zarautzen (120) eta Berriozarren (52).

Batasuna: «Es la hora de activar esa gran masa social por los presos y sus derechos».

Batasuna hizo ayer un llamamiento a toda su militancia y base social, así como a la ciudadanía vasca en general, para que secunde la movilización que hoy recorrerá Bilbo por los presos políticos vascos.

En su comunicado, la formación indicó que los estados español y francés «mantienen una estrategia de permanente agresión» al colectivo de prisioneros vascos, «conculcando uno por uno todos sus derechos», y agregó que fruto de esa política son «las nefastas consecuencias que los presos, familiares y amigos han padecido este año pasado, con resultado de muertos, heridos, apaleados, dispersados...».

Sin tiempos muertos.

Por todo ello, entiende que «no puede haber tiempos muertos en la defensa de los derechos de los presos», ya que «no es tolerable jugar con el sufrimiento del colectivo de presos, familiares y amigos».

Tras opinar que «ha llegado la hora de activar esa gran masa social que está por la defensa de los presos y sus derechos», explicó que aplaude este intento del Foro de Ibaeta de aunar fuerzas y activarlas en esa vía.

Y es que, según opinó, esa defensa está además en consonancia con el nuevo tiempo político que vivimos: «Un nuevo tiem- po político definido por un país, Euskal Herria, por una necesidad, la resolución del conflicto político, al que tenemos que sumar la defensa de todos los derechos de los presos políticos».

«Los presos deben ser poseedores de todos sus derechos y tienen que tomar parte en el proceso que pretendemos iniciar en Euskal Herria, junto a los demás agentes», concluyó.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009