Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 07 de enero de 2006

BECeko ekitaldiaz itxaropen gehiegi dagoela dio PSEk.

PSE eta PP alderdiek Batasunak hilaren 21erako Barakaldon deitu duen ekitaldia izan zuten atzo mintzagai. Lehenak «zuhurtzia» eskatu zuen bertan igor daitekeen mezuaren inguruan; bere ustez, gehiegizko itxaropenak sortu baitira. PPtik, aldiz, hitzorduaren debekua eskatu zuten, beste behin.


PSEko bozeramale parlamentario JoseAntonio Pastorren aburuz, Batasunak hilaren 21ean Barakaldoko BECen egingo duen ekitaldian gerta daitekeenaren inguruan gehiegizko itxaropenak sortu dira. Hala, alderdi independentistak ETAri «bortxakeria amai dezala eska ote diezaiokeen ala ez» ez dela jakina esan zuen, eta horri buruzko itxaropenak ez areagotzeko ere eskatu zuten.

Europa Press agentziari egin adierazpenetan, Pastorrek azaldu zuen oso zaila dela Batasunak egun horretan egin dezakeenaren gaineko konfidantza dosirik ezartzea. «Urrats garrantzitsua eman zuten Anoetan, baina argi dago ez dela nahikoa. Ni ez nintzateke ausartuko 21ean zer esango duten esatera», aipatu zuen.

BECen Batasunak iragarri lezakeenaren inguruan gehiegizko itxaropenak sortu direla uste du Pastorrek, «ziur aski exa- jeratuak». Hori dela-eta, zuhurtzia eskatu zuen.

«Ez da lehen aldia serioak ziruditen itxaropenak zapuzten direla eta gizartean frustrazioa sortzen dela», esan zuen arlo horretan Pastorrek. «Gaur ez nintzateke ausartuko zerbait garrantzitsua esango dutenik aipatzera. Hala izatea nahi genuke, eta guztiok espero dugun bezala, ETAri behin-betiko bortxakeria amaitzeko eskaera iragartzea. Horrek Euskal Herrian bide asko irekiko lituzke, eta itxaropen ugari sortuko lituzke, baina ni ez naiz ausartzen itxaropen faltsurik sortzera», gaineratu zuen.

«Bakearen urtea».

PSEko ordezkariak azaldu zuenez, badirudi aurten gatazka gaindi daitekeela, baina hauxe ere erantsi zion horri: «Bidea zailtasunez, oztopoz eta tranpaz beteta dago». «Nahiago nuke Patxi Lopezek eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok 2006 bakearen urtea izan dadin agertu duten desioa beteko balitz», esan zuen gero.


Bide horretan, baina, Pastorrek honakoa ere esan zuen: «Orain erantzukizuna bere eskuetan duenak, ETAeta Batasunak alegia, dagokion lanaren zatia egin dezala falta da».

Nolanahi ere, bizitza politikoak bere erritmoa segitu behar duela ere iritzi zion, «ez Batasunak, ezta ETAk ere, agenda politikoa markatu gabe, alegia».

Bestetik, herenegun bezala, Batasunak Barakaldorako deitutako hitzorduak PPren aldetik erreakzioak izaten jarraitu zuen atzo ere.

Carlos Urquijok eskaera bat aurkeztu zuen lehenik Lakuako Gobernuko Barne Sailean, Javier Balza sailburuak ekitaldia debekatu dezala exijituz. Horretarako bere ahotan ohikoak diren argudioak erabili zituen PPko kideak, eta orain artean Gasteizko Exekutiboari ilegalizatutako alderdiarekin «permisiboegi» jokatu izana egotzi zion beste behin.

Dena den, adierazpen horiek erantzuna izan zuten laster Balzaren sailetik. «Beti bezala arauak beteko» dituztela azaldu zuten, eta kanpoko presioak ekidingo dituztela gaineratu. Are gehiago, PPri ezker abertzalea osatzen duten lagunen eskubideak berriz ukatzea ere leporatu zion bere idatzian.

Horiek hala, atzo PPko Leopoldo Barredak beste behin hartu zuen Batasunaren ekitaldia mintzagai. Alegia, BECekoa debeka dezatela eskatu zuen hark ere, «antzerki eta eszenifikazio hutsa» izango dela iritzita. Harentzat, hain zuzen, «ETAren eta Batasunaren artean distantzia dagoen itxura eman nahi izan arren, alderdiak talde terroristaren tresna izaten jarraitzen du».

GBBeko buru Joseba Egibarrek esandakoei erantzun zien hala Barredak. Jeltzaleak, izan ere, esan zuen, hilaren 21etik aurrera Batasuna «erabat politikoak» diren egitura eta exekutiba batek zuzenduta egongo dela. «Ez dakit Egibarrek guk ez ditugun informazioak dituen ala aztia den», esan zuen.

Ekitaldiaren harira sortutako adierazpen eta eskaerak oinarri hartuta, Batasunak berak agerraldia egingo du gaur bere iritzia jakinarazteko.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Clitoris