SEGI: «Independentzia antolakuntzaren eta borrokaren bidez soilik lortuko dugu».
Datuak eskuan, gazteriaren errealitatea agertuta hasi zen gazte erakundea independentzia aldarrikatu eta haren beharra plazaratzen. «2004an eta 2005ean, 195 gazte atxilotu zituzten, horietatik 32k tortura salatu zuten, gainera; 300 gazte baino gehiago epaitu zituzten, 22 urteko espetxe zigorrak, zotzi gazte atxilotu eta bost Estatu espainolera entregatu...», esan du. Poliziaren eta legearen errepresioaz gain, prekarietatea, emakume gazteen «zapalkuntza bikoitza», «pozoitze mediatikoa», etxebizitzen egoera eta hainbat alorretan gazteen egoera datuekin azaldu du Segik hilabete hauetan.

«Euskal gazteriaren egoeraren erantzuleak identifikatu, salatu eta, aldi berean, gazteen eskubideak babesteko aurrerapausoak» emango ditu Segik hemendik aurrera. Urriaz geroztik «Borrokaz aske biziz, independentzia» kanpaina jorratzen dabil, bai eta egungo egoeran duen garrantzia nabarmentzen ere.
Independentziaren aldarrikapenak igaro den urriaren 29an Iruñeko karrikak astindu zituen, eta astinaldi horren bidez ekin zion Segi gazte erakundeak kanpaina berriari. Ez da ez nolanahiko kanpaina, ezta nolanahiko aldarrikapena ere; are esanguratsuagoa da, gainera, gaur egungo egoera politikoan. Non eta Iruñean «Euskal Herriko hiriburuan» hasi zuen 3.000 gazterekin batera «Borrokaz aske biziz, independentzia» lelopean garatzen ari den kanpaina.
«Euskal gazteria aske bizitzeko, gazte askez osatutako herri aske bat eratzeko, ezinbestekoa dugu independentzia», esan du Maite Ugartemendia Segiko kideak. «Euskal Herriko gatazkaren, inposaketaren eta zapalkuntzaren ondorioz ugari baitira, egunero, gazteok bizitzako alor guztietan jasaten ditugun eraso eta inposaketak. Eta gure herriaren gatazkaren iturburuak bat diren bezala, konponbidea ere bat izango da: independentzia», adierazi du.
Ekimen zaparrada.
Datuak eskuan, gazteriaren errealitatea agertuta hasi zen gazte erakundea independentzia aldarrikatu eta haren beharra plazaratzen. «2004an eta 2005ean, 195 gazte atxilotu zituzten, horietatik 32k tortura salatu zuten, gainera; 300 gazte baino gehiago epaitu zituzten, 22 urteko espetxe zigorrak, zotzi gazte atxilotu eta bost Estatu espainolera entregatu...», esan du. Poliziaren eta legearen errepresioaz gain, prekarietatea, emakume gazteen «zapalkuntza bikoitza», «pozoitze mediatikoa», etxebizitzen egoera eta hainbat alorretan gazteen egoera datuekin azaldu du Segik hilabete hauetan.
Iruñean bezala, Baionako kaleetan ere, independentzia aldarrikatzen duen gazteriak egin zuen topo euroaginduaren aurkako manifestazioan. Ostean, Euskal Herri guztian ikusi ahal izan dira «Borrokaz aske biziz, independentzia» lelopean egin dituzten ekimenak, bai eta urriaren 12 edo abenduaren 6 «egun inposatuen aurka» ere; gainera, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko, euskararen egoera salatzeko edo hezkuntza sistema propioaren alde mobilizatzeko.
Esaterako, etxebizitza eskubidearen gaineko Lakuako Gobernuaren jarrera salatzeko, Segiko bi kide Etxebidek Gasteizen duen egoitzan kateatu ziren azaroan «gazteen eskubideak salgai jartzen dituztenen jarrera salatzeko». Enkarterriko 13 gaztek NAk Moncloara bidali zituzten; izan ere, «EHNArekin bizitzeko hautua egin zuten, naziotasun eskubidea defendatu eta jarrera intsumituarekin euskal herritar aske gisa bizitzeko». Abenduan ere ekimen ugari egin du Segik «kontsumo basatiaren aurka». Gutxi balitz bezala, azaroan «borrokarako tresna» aurkeztu zuen Segik: “Gazte kaiolatik at!” izeneko DVDa. Urtean lau ale kaleratuko ditu.
Orain, beste jauzi bat eman nahi du Segik, «gazteen eskubideak zapaltzen dituztenak eta euren mekanismoak» agerian utzi eta gazteen eskubideen alde pausuak emateko. Argi dute Segiko kideek: «Independentzia antolakuntzaren eta borrokaren bidez soilik lortuko dugu».
Errekaldeko Segiren oharra:
Euskal Herria Independentziaz margotuko dugu!.
Ez dago herri askerik pertsona askerik gabe, askatu zure burua zu zara giltza, independentziaz biziz, euskal herriaren askatasuna lortuko
192 gazte atxilotuak, 5 gazteri aplikatu zaie euroagindua,32k torturak salatu dituzte, 300 gazte inguru izan edo izango dira epaituak, espainiako audientzia nazional inkizitzailean errebeldia 15 eta 26 urteko zigorretan kotizatzen da, epaiketa fartsen ostean ( komisaldegietan torturapean lortutako autoinkulpazioetan oinarrituak). Lan kontratuen %5a soilik finkoa da, 2004ean 74 lan istripu lari jaso dituzte eta 51 bizitza galdu dute, zertarako horrenbeste sakrifizio? ableak eta praktiketan dauden ikasleen kontura enpresaburuak gizentzeko?. Batzuen aberastasuna, guztien miseria. Lapurdin %40ak egiten du soilik lan, xiberuan eta baxe nafarroan %30ak, gure herria opor leku bilakatuz. Xiberuako emakumeen %65 langabezian dago, 18 eta 35 urteko gazteon artean %21a bakarrik bizi da gurasoen etxetik at.. berriz euskal Herrian 234.283 etxe huts daude eta okupazio gogor zigortua. Gazteon bataz besteko soldata 720 eurokotakoa den bitartean alokairuena 711koa da...
Emakumeetan anorexia eta bulimia gaixotasunek gora egiten ari du, sexu erasoak eguneroko ogi bilakatzen ari dira, eta erasoak salatzen dituzten emakume indartsuei %50en eskaerak ukatuak izaten dira...
Espainiak eta Frantziak gure herriaren ukazioa eta zatiketa ekarri digute, baita esplotazioa eta prekarietatea ere. Polizia arrotza, epaitegi inkisitzaileak, instituzio antidemokratikoak, komunikabide kriminalizatzaileak...estatuak dituen indar errepresibo eta ideologikoak euskal gazte borrokalariak kikiltzeko eta gure euskal nortasun izaerarekin amaitzeko, jai dute. Bestetik esplotazioa gure bizitzako esparru guztietara zabaldu dute, esplotazioaz elikatzen den kapitalismo neoliberala alegia. Botere ekonomiko eta politikoak ito nahi gaitu era guztietako errepresioaren bitartez.
Baina arazoa ez da zurea, ez nirea, euskal herritarren artean eman dakioke buelta egoera honi, Euskal gazte eta herritarrontzat etorkizun duin etaq aske bat eraikitzeko indarrak metatuz. Gugan dago aldaketaren boterea,gazteok gara herri honen zutoinak eta adaxka berriak gazte boterea indartzua osatuko dugu, borroka bait da gazteok daukagun tresna eraginkorrena.
Independentzia hitza mugarri, ekin diezagun lanari, borrokaz soilik irabaziko da independentzia,guer etsaiek ez digute ezer oparituko, guk geuk eraikiko dugu ibilian ibiliz. antolakuntza eta borroka tresna moduan hartuta botere zapaltzaileen aurrean, kalean, ikastetxean eta lantokian aurrez aurre izango gaituzte. Gure eskunideak defendatu eta eskuetan hartu behar ditugu. Independentziaz bizitzeko eskubidea eta beharra dugu.
borrokaz aske biziz.. independentzia
Algortako Segiren oharra:
Algortako Segik bere kanpaina herriratu du.
Algortako Segik bere kanpaina herriratu du. Herri guztia Independentzia hitzaren lehenengo letraz margoztuz hasi ziren.Urtarrilaren 5 ean, kalean jende asko egongo zela kontuan harturik, herria panpinez josi zuten, panpin bakoitzak istorio bat eta borroka bat adierazten zuelarik (feminismoa, okupazioa, ekologismoa...)
Iurreta.
Iurretako Segik ere mural berri bat margotu du Borrokaz aske biziz...Independentiza! kanpainaren baitan.