Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 06 de enero de 2006

Heriotz zigorra euskal preso politikoentzat. Iñaki Iribarren Galbete.

Botere Judizialaren independentzia «demokrazia» burgesaren oinarria izanik, hura pikutara doanean, oihanaren legea besterik ez da gelditzen. Hauxe da Estatu Espainolean gertatzen dena. Euskaldunok ondo dakigu zer den eta zertarako erabiltzen duen Estatuak «Justizia» deituriko hori.


Hala eta guztiz ere, behin eta berriz entzun behar izaten dugu hemengo buruzagien ahotik ez daudela ados, baina Justiziatik etortzen dena onartzen dutela, joko-arauak errespetatu behar direlako. Nola hitz egin dezakete horrela Legeak inposatutako zerbait direnean eta, hori gutxi balitz, Madrilek bere interesak defendatzeko joko-arauak behin eta berriz apurtzen dituenean? Ibarretxe jauna, ba al duzu zerbait egiteko, gutxienez, joko-arau horiek errespeta ditzaten? Badakit lan asko izango duzula, eta ondorioak Ezker Abertzaleak jasaten dituen bitartean, ez dagoela presa handirik; baina kontutan izan Bertolt Brecht-en hitzak, eta ez ahaztu inoiz zure esperientzia, Aznar jauna zure eskumuturrak estutzeko prest zegoenean.

Oraingoan Unai Paroti egokitu zaio jasatea, baina lehenago De Juana izan zen; egunero dira ziegetan dauden euskal preso eta familia guztiak. Nolako defentsa-eskubidea izan dezakegu euskaldunok, Botere Exekutiboak «Audiencia Nacional» deiturikoa Euskal Herriaren aukako tresna zorrotz bihurtu badu? Hor dugu 18/98 astakeria, froga gisa. Hori gutxi balitz, espetxeratua den edozein euskaldun, JCVPren baimenaz, jipoitzen eta zigortzen da, eta inolako eskubiderik gabeko gizaseme bihurtzen da.

Talantearen garai honetan, Euskal Preso Politikoak betirako zigorrak betetzen ari dira, gaixorik egonik ere ez baitituzte askatzen, 25 urte eraman arren. Eta, zigorra betetzear daudenean, hiru laurdenak bete ondoren, hor dago prest «justizia»;Unai-ren kasuan bezala, proba bila hasten dira, epaitu zuten arrazoi berberagatik berriz epaitzeko, eta ziegetan bere bizia utz dezan. Noiz arte itxaron behar dugu, hemengo buruzagiek heriotz zigor horren aurka zerbait egin arte? Hori gertatzen ari den bitartean, Galkideek burukomina nahikoa dute kaleratzeko. Bitartean, gure buruzagiek ez dute ezer esango, joko-arauak errespetatzen jarraituko dutelako. Horiek bai «demokratak!».

Kartzela politika hiltzaile horren helburuak garbi daude; Euskal Herriko alde ahulena eta gatazka politikoaren ikurra apurtu nahi dute, Euskal Preso Politikoen koherentzia politikoa eta duintasuna suntsitzea. Horrekin batera, garbi utzi nahi dute nahi dutena egingo dutela, dena libre dutela, eta ez direla geldituko Euskal Herri osoa menderatu arte. Sara Fernandez, Karmele Solaguren, Ohiane Errazkin eta Kotto Altzagurenen .heriotzak dira, besteak beste, indarkeria hiltzaile horren ondorioak.

Horren aurrean, ezin gara gatazkaren konponketaren zain egon, presoen kolektiboaren eskubideak bermatzeko. Elkartasun unea da, Euskal Presoen Kolektiboaren estatus politikoa, hots, Euskal Preso Politikoen eskubide politikoak eta giza-eskubideak onartu behar dira, bake bidean benetan urrats garrantzitsuak eman nahi badira, behintzat.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009