Frantziaren jarrerak lagundu ez arren, iheslariek konponbidearen alde lan egingo dutela agertu du Perez Susperregik.
Atzo goizean atxilotu ostean, iluntzean aske utzi zuen Frantziako Poliziak Xabier Perez Susperregi euskal errefuxiatuen kolektiboko bozeramailea. Izan ere, Baionatik Pauera eraman eta hango espetxean sartzera zihoazela, Espainiako Justiziaren fax bat iritsi zen, Perez Susperregi atxilotzeko nazioarteko aginduan egozten zitzaion delitua preskribituta zegoela esanez. Perez Susperregik berak eman ditu gaur atzoko bizipenen azalpenak komunikabideen aurrean, eta "harrituta" agertu da Frantziako eta Espainiako polizien eta justizia zerbitzuen koordinazio ezarekin. Frantziaren atxiloketa dinamika kritikatu du, eta jarrerak hori lagungarri ez den arren iheslarien kolektiboak konponbidearen alde lan egiten jarraituko duela azpimarratu du.

Askatasunaren izenean Oskar Bizkai.
1. Gaur gogor salatu nahi dugu atzokoan Polizia Judizialak burutu duen azken atxiloketa, non XPS atxilotua izan zen.
2. 1992ko nazioarteko atxiloketa agindua Espainiako Audientziak zabaldu bazuen ere, oraingoan, eta itxura guzien arabera, frantziar polizia zerbitzuen iniziatiba izan da. Honek argiki erakusten du frantses estatuaren jokamoldea. Maiz leporatu izan zaio frantses estatuari espainolen esku makila izatea eta haien manu makurrei segida ematea. Lehen aldia ez izanik ere, oraingoan garbi dago frantses estatua gatazkaren eragileetako parte nagusia bilakatu dela eta errepresioaren agente aktibo eta autonomoa.
Aldi berean, azpimarratu nahi dugu komunikabide batzuen joko zikina. Xabi atxilotu bezain laster, ETAko kidea zela bota zuten inongo lotsarik gabe.
3. Beste aldetik, ezin dugu ahaztu, une honetan, beste 2 euskal iheslari politiko direla espetxeratuak, kasu honetan euroaginduaren eskari pean , Jon Garmendia eta Ekain Rodriguez. Honek erakusten du , iheslari politikoen aurka Frantziak azken hamarkadetan erabili duen errepresioa, bere horretan dirauela, estradizio formato hitza hartu edo euroaginduarena hartu.
4. Frantziako Gobernuari, konponbidearen urtea izan behar omen duen honetan, ea bere konponbiderako pausoak errepresioaren sakontzetik etorriko diren galdetu nahi diogu. Amnistiaren Aldeko mugimendua behin eta berriz koltpatua izan da azken denboran, Lof, abokatuak, elkartasuna eta errepresioaren salaketa kriminalizatzeko saiakera etengabeak... hau da, preso politikoenganako elkartasuna zapuztu eta oztopatu nahiean, eta orain, Xabiren atxiloketarekin helburua berbera jarraitzen dute, iheslari politikoen kolektiboa kolpatuaz. Baina, errepresioaren gainetik, elkartasunaren uhaina haunditu da.
Bukatzeko, argi eta ozen esan nahi dugu errepresioaren bidetik ez dela bake biderik topatuko.
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboaren (EIPK) izenean Lorea Zeziaga
Beste kide bat atxilotua. Salatu azken aste eta egunetan Baionan sentitzen den «okupazio poliziala eta kontrola».
Atxiloketaren kontestua:
-bere semearengatik ez urrun (honek sor ditzakeen kalteekin)
-ikastolaren aitzinean, honek amalgama guztiei bideak irekitzen dielarik (oroitarazi espainol komunikabideen titularrak «etarra detenido cuando llevaba su hijo a la ikastola»...)
- Kolektiboko bozeramaile izateagatik berezia da Xabierren atxiloketa
- Kolektiboak azken urteetan urratsak eman ditu Euskal Herrian den prozesuan parte hartzeko bidean. Atzoko atxiloketak oztopoak jartzen baditu ere , bide beretik jarraituko dugu.
- Gertaera hauek gatazkaren irtenbidea oztopatzen dutela argi eta garbi utzi nahi dugu, hemendik ez dator konponbiderik!
- Zergatik orain? Euskal herritarrek galdera sinplea egin diezaiotela euren buruari, xabik urteak zeramatzan lapurdin, urteak bizitza publikoa egiten, zertara dator orain atxiloketa hau ? 14 urte pasatu dira ustez sumario bat ireki zitzaionetik eta orain da atxilotua,
- Zergatik orain? - diogu berriro ere
Bukatzeko adierazi nahi dugu intimidazio eta eraso hauen gainetik Euskal Iheslari Politikoen kolektiboko kideek gure eskubideen aldeko borrokan segituko dugula, dagozkigun eskubideak eskuratzeko hau da : lan eskubidea, sekuritate soziala, Euskal Herrian bizitzeko eskubidea eta Euskal Herriak bizi duen prozesu politikoan parte hartzeko eskubidea...