Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 06 de enero de 2006

Etxerat, denak etxerat!. Xabier Silveira (bertsolaria).

Urteak. Mendeak. Guda isila batzuen etxean, sua bertzeenean. Amesgaiztoak egunez eta beldurra arratsean, garaitzekeon atsekabean. Joan da beste denbora tanta bat, ez da etorri ezer berririk, are gutiago amestutako herririk, edo berririk edo... zer dakit nik!.


Bake prozesuaren zeruak dakartzan doinu aingerutiarren laztanik jaso ez duzuenek, hemen bizitzeko eskubiderik ez duzuenek, zer ote diozue errateko urte zaharrari? Zer berriari? Negarra afaldu zuten guraso, senide, lagunek, zer eskatu ote zioten Olentzerori? Zer ekarri ote zien?

Badaude gauak zure zain egoten ez naizenak, badaude gauak zu gabe hiltzen nautenak. Kartzela. Sasia. Ihesa. Bakarrik. Urruti. Ezin etorri. Egon. Zain egon. Zeri zain egon? Nola zain bizi? Kaleetan argiak zintzilik, zerutik eskegiak, garen hipokrisiaren pertsonifikazio elektrikoa. Erosi. Gastatu. Papa Noel ikusi nahi nuke kartzelan, edo ez, hobe komisaldegian, errege magoekin batera, denentzat poltsa, elektrodoak eta bainera. Ostikadak, irainak, mehatxuak... Eta Olentzero ere bai, kuartelilloan, bere Eusko Labelaren agiria mingain odolduaz sinatzen, jaits dadin menditik lasterka parte ematera. Opariak. Ekonomatoan ba ote dago oparitarako paperik? Ba ote da lazo koloretakoak egiteko tira luze-luze horietakorik? Metakrilatoaren beste aldea denean opari...

Eguberriak badoaz. Azkenean! Errege magoei azken agurra harrika abestu eta alde egin dute beraien kamello-ekin. Beste urte bat gaizki portatzeko. Beste urte bat galtzeko. Mahai inguruen inguruan galtzeko. Datorren urtean berriro idatziko dut hau, nahiz eta agian beste berripaper batean izanen den eta zuek ez duzuen irakurriko. Hemen ez da ezer aldatzen. Ez da ezer egiten eta aldatzeko! Lumadun txakurrak, politikari profesionalak, traidoreak, euskal españolistak, español euskaldunak... Festa!

Badaude gauak zure zain egoten ez naizenak, badaude gauak zure zain hiltzen nautenak. Penak. Bertsoak eta malkoak kartzela den erbestera. Bestela, erbestea den kartzelara. Zuen bihotzera. Nirera. Gurera. Irrintziak. Mendeetan atzera botatako guda irrintzi bat entzun da mendi tontorrean.

Goazen bada, herriaren dena direnak, bederen, askatzera, izango ginela esaten genuen hura izatera. Aurrera! Euskal herrira, etxera ekarri arte, jo eta ke!.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009