Beste 208 urteko espetxe zigor gehiago Albaro Arriri (Algorta).
Irailaren 22an hasi eta urriaren 20an amaitu zen epaiketan, fiskalak eskatutako 208 urteko kartzela zigorra osorik ezarri diote Albaro Arriri.

Epaiak egiaztatutzat jotzen ditu hainbat gauza epaiketan eztabaidatu ez zirenak, besteak beste ekintzan gertatu ziren zaurituak nortzuk izan ziren eta euren zaurien tamaina eta ondorioak zein izan zen.
Muniren abokatuak adierazi duenez juridikoki Epaiaren fundamentazioa hutsala da eta kasazio helegitea aurkeztuko du.
Aurreko epaiketa batean beste 186 urteko zigorra sartu zion Espainiako Auzitegi Nazionalak Muniri, eta beste batean 10. Guztira, 404 urteko espetxe zigorra ezarrita dauzka.
MUNI ASKATU!
UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!