«Gutun bat idatziko dut».
Etxerat-en sinbolo denkinkearen suazbaliaturik, desio bat plazaratuko dute ostiralean Errenteriako Niesen kulturgunean; hots, presoak etxera. Baina hori ez dasenideen elkarteak abiatu duen ekimen bakarra. Errenteriako presoei eta iheslariei eskutitz bana idatzi diete hainbat lagun, sindikatu eta eragilek. Mezu horiek guztiak eta zazpi presoen senideekin eginiko solasaldi sakona liburuxka batean bildu dituzte.

Urtea egun gutxi barru bukatuko da. Eguberri eguna eta Gabon gaua pasatu dira eta Urtezahar eguna iristear dago. Asko dira garai honetan preso politikoak herriratzeko egin dituzten ekimenak. Oraindik beste hainbat falta dira. Errenteriako Etxerat-ek bultzatuta, esaterako, herriko preso eta iheslariei eskutitz bana idatzi diete sektore zabala osatzen duten hainbat lagunek. Horien artean, kirolariak, irakasleak, dantzariak, margolariak, preso ohiak, sindikatuak (Oarso-Bidasoako ELA, Errenteriako LAB, CCOO eta ESK-CUISeko militante bana), Xenpelar bertso eskola, Oarsoaldeko Pastoral Carcelaria, Bilgune Feminista eta Askatasuna daude.
Gehienak hitzez baliatu dira presoei animoak eta elkartasuna adierazteko. Xabier Obeso margolariak, ordea, Andoni Alzari margolan bat egin dio, eta Xenpelar bertso eskolak, nola ez, bertsoen bidez agurtu du Jokin Urain: «Bertsozaleen taldean asmo onen-onenean/ Euskal presoen eskubideen aldeko lanean/ denak nahi ditugu etxean ez etsaien zigorpean/ Euskal presoak Euskal Herrian askatasunean». Urainen bertso-desafioaren zain gelditu dira.
«Jakin badakigu zuen egoerak okerrera egin duela. Egunkariak irakurtzen ditugunean edota enkarteladetan azalpenak entzuten ditugunean ere, egoera krudela dela agerian jartzen da, bakartzeak, urruntzeak ugaritu direla. Errealitate horren gordintasunaz behar bezala jabetuta ote gaude? Ez da erraza izango orain arte gor egon diren agintarien belarriak garbitzea, hala ere, ozen jarraituko dugu bidezkoa dena aldarrikatzen (...). Esan, benetako bertso festa, zu eta herriko bertsozale guztiak bertan biltzen garenean egingo dugula». Hala bukatzen da mezu hori.
Jesus Mari Etxeberriari idatzirikoan, Pedro Martinez Sein medikua «giltzapetuaren» gaixotasunaz mintzatzen da. Sintomak honako hauek dira: gorputza mugitzeko, hainbat soinu eta usain aditzeko espazio falta etengabea. «Gaitz» horri aurre egiteko zenbait neurri proposatzen ditu, hala nola, ariketa fisikoa egitea, irakurtzea, euskaraz alfabetatzea, lagunekin solasaldiak egitea edo ikasteko askatasuna izatea.
Alza, Urain eta Etxeberriari bezala, Mikel Urkiari, Lorenzo Lasa Mitxelenari, Aitzol Gogorzari, Nerea Garrori, Idoia Lopez Riañori, J.M. Mijokari, Josu Zigandari, Amaia Segurolari, Iñaki Graciari, Juan Carlos Estevezi, Patxi Rollani, Mikel Arrietari, Manu Ugartemendiari, Kepa Etxebarriari, Gorka Lazkanori eta Eider Perezi eskutitz bana idatzi diete. Testu horiekin liburuxka bat osatu du Etxerat-ek. Asmoa 500 ale kaleratzea da eta bihar eta etzi arteanipiniko dute salgai.
Lan horren guztiaren azken txanpa ostiralean, Niesen kulturgunean, 19.30ean egingo duten ekitaldia izango da. Etxerat-en sinbolo den kinkearen suak presoen irudiak eta senideenak argituko ditu. Bertan izango dira eskutitzen egileetariko batzuk, eta denen artean desio bat eskatuko dute: presoak etxera. Ekitaldiaren ostean, plazara abiatuko dira. “Hator hator” abestuz amaituko dute ostiraleroko elkarretaratzea.