Oreretako zenbait eragilek Ibaetako manifestua sinatu dute. Oreretako Topagunea.
Atzo, abenduak 24, eguerdian Oreretako Topaguneak prentsaurrekoa eskaini zuen herriko hainbat eragilek Ibaetako manifestua sinatu dutela ezagutarazteko.

2005eko abenduaren 24an, eguerdiko 12:00tan, Oreretako Topaguneak emandako prentsaurrekoak bi atal izan zituen:
Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (Etxerat, Askatasuna eta Topagunea), Gabonetarako prestatuta dituen ekimenen berri eman dute eta jendeari partehartzera deitu.
Ibaetako Adierazpenaren inguruan Topaguneak zenbait elkarte eta eragileekin lan egin ondoren, momentuz lortu dituen atxikimenduak eta konpromezuak, hauek dira:
- Pasaiako portuko agintaritzako langile batzordea.
- SESPA enpresako LABeko sekzio sindikala.
- PAPRESA enpresako langile batzordea.
- IBERCONTA enpresako komitea.
- NIESSEN enpresa.
- MECANOPLASTICA enpresa.
- Bukagaitz elkartea.
- Alkartasuna elkartea.
- Landare kultur elkartea.
- Zamalbide elkartea.
- Niessen elkartea
- Gau-Txori elkartea.
- Ibaika arraun elkartea.
- Ekain Muñoz Oñatibia, Antxon Eulate Montes eta Jose Manuel Eulate Montes arraunlariak.
- Urdaburu mendi elkartea.
- Oreretako pìlota elkartea.
- Lau-Haizetara euskara elkartea.
- Euskal Herrian Euskaraz.
- Elkartzen.
- Batasuna.
- Segi
Eragile guzti hauek honelako kompromezuak hartzen dituzte:
- “Euskal presoak Euskal Herrira!” oihua zabaldu,
- Hileko azken ostiraletan Etxerat-ek burutzen dituen enkarteladak bultzatu eta parte hartu eta
- Urtarrilaren 7an Bilbon “Euskal presoak Euskal Herrira!” lelopean burutuko den manifestaldiarekin bat egin.