Jon Koldobika Garmendia eta Ekain Rodriguez preso politikoak mitard-ean.
Estatus politikoa aldarrikatzen zuten kamisetak ez kentzeagatik Seysseko funtzionarioek piluztu zituzten eta mitard-ean sartu.

Jon Koldo Garmendia eta Ekain Rodriguez euskal preso politikoek aste honetan ordu ezberdinetan patioan zirelarik, lehenengo Jon eta ondoren Ekain, euskal preso politikoentzat aldarrikatzen zuten estatus politikoa zeramaten kamisetak kentzeko esan zieten Seysseko funtzionarioek, presoek ukatu zirenez indarrez piluztu zituzten eta ondoren mitard-ean sartu zituzten 10 eguneko zigorra jaso dutelarik. Jon Garmendiaren kasuan 3 bider kolpatu zioten buruan.
Ekain Rodriguezen kasuan ia atzo bisitarik gabe gelditu zen funtzionarioen prepotentziagatik. Nahiz eta mitardean egon (egoera honetan legeak esaten du bisita bat izan ahal duela tartean kristala izanez) goizeko 9,30etako txandan zuen bisitara lagun bat joan zen, baina sarreran zegoen funtzionarioa ez zuela ordu horretan bisitarik eta abizena eskatu ondoren hurrengo txandan zuela eta handik alde egiteko esan zion. Laguna hurrengo txandan sartu zenean, txanda horretan bisita zuena beste Rodriguez zela eta ez zuela bisitarik ordu horretan baizik eta aurrekoan esan zionean, Ekainen lagunak protestau zuen esanez berak esan ziola txanda horretan sartzeko, funtzionarioa ukatzen zuena.
Inpotentzia egoera honetan Ekainen abokatarekin harremanetan jarri ondoren azkenean lagunak bisitatu zuen arratsaldean. Ekain oso hunkitua zegoen mitard-ean sartu zutenean esan ziotelako ez zuela bisitarik izango eta bere familia abisatua izan zela, gezurra dena.
Askatasunak gogor salatzen duen Muret-Seysseko presondegiko funtzionarioen jarrera probokatzaile eta prepotentea Espainiak bi preso politiko hauentzat luzatutako euro aginduaren urtarrilak 3an, goizeko 9etan, Paueko tribunalean burutuko den epaiketaren zai daudenean.
Azken Ostiralean baraua egingo dute.
Muret-Seysseko presondegian dituzten Jon Garmendia, Ekain Rodriguez eta Oier Gonzalez Bilbatua euskal preso politikoek datorren abenduaren 30ean, Azken Ostiralarekin bat eginez Euskal Preso Politikoei dagokien Estatus Politikoa aldarrikatuz baraua eginen dute.
----------------------------------------------------------------------------------
Garmendia y Rodríguez, en «mitard» por reivindicar el estatus político.
Los prisioneros vascos Jon Garmendia, Txuria, y Ekain Rodríguez, encarcelados en la prisión de Muret-Seysse, han sido enviados a mitard (celda de aislamiento)por negarse a quitarse unas camisetas que llevaban lemas por el reconocimiento del estatus político de los presos políticos vascos, según informó Askatasuna.
Los hechos tuvieron lugar en un mismo día de la pasada semana, cuando ambos prisioneros se encontraban en el patio, a diferentes horas. Al parecer, funcionarios de la prisión indicaron, primero a Garmendia y luego a Rodríguez, que se quitaran la camiseta que llevaban puesta por la única razón de que éstas reivindicaban el estatus político de los presos políticos vascos.
El organismo antirrepresivo denunció que, al negarse a ello, «fueron desnudados por la fuerza» y trasladados a mitard con un castigo de diez días, y explicó que Jon Garmendia, además, recibió tres golpes en la cabeza. Asimismo, Rodríguez estuvo a punto de quedarse el domingo sin la visita a la que tiene derecho en mitard y tuvo que intervenir su abogado.
Convocan un ayuno.
Los tres ciudadanos vascos encarcelados en Muret-Seysse Oier González Bilbatua, Ekain Rodríguez y Jon Garmendia ayunarán el próximo día 30, último viernes de mes, en demanda del reconocimiento de su estatus político.
Ante lo sucedido, Askatasuna denunció «la actitud provocadora y prepotente» de los funcionarios de Muret-Seysse.
Recordó además que tanto Garmendia como Rodríguez se encuentran a la espera de comparecer ante el Tribunal de Pau para que éste decida sobre la euroorden presentada por el Estado español contra ambos. La fecha de la vista está fijada para el 3 de enero a las 9.00.