Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 24 de diciembre de 2005

Zaldibitarrak Castelló-ko espetxera joango dira urte zahar egunean. Castelló-ra doan zaldibitar taldea.

Baraualdian idatzi eta espetxeetara bidaltzen genituen eskutitzek berogailu batek baino berotasun gehiago ematen dutela esan izan digute presoek, baina guk Eguberritan sutondoko berotasuna bidaltzea hobea dela pentsatu dugu esan zuten atzo eskainitako prentsaurrekoan. Hala, aurten autobus bat antolatu eta Castellóko espetxera joango dira abenduaren 31an, herriko Oskarbi Jauregi dagoen espetxera hain zuzen ere.


2005. urtea amaitzera doa laister, eta urte bukaera guztietan bezela, jai eta ospakizun ugariren atarian aurkitzen gara. Familia giroan eta mahai inguruan goxo-goxo biltzeko egunak badatoz, baina aurten ere Euskal Herritik ehundaka kilometrora jarraitzen dute euskal presoek. Tartean Oskarbi Jauregi Zaldibitarra, Castelló-ko espetxera eramana, bere herritik 600 km-ra.

Urte asko, kilometro asko, gastu asko, sufrimentu asko... asko bai, asko dira presoen familiek eta lagunek pasatu behar dituzten une gogorrak beraien maitea hain urruti egoteagatik. Norbaitek erabaki zuen urruti egon behar zutela, eta hainbeste urteren ondoren, han jarraitzen dute oraindik.

Azken urteetan, Eguberri garai hauetan, Zaldibian zenbait ekitaldi burutu izan dira egoera hau salatzeko, eta preso nahiz senideei elkartasuna agertzeko. Gehienok jai egunak izaten ditugula aprobetxatuz, lau eguneko txandakako baraualdia izan da aurrera eraman den ekintza. Bertan herriko hainbat elkarte eta Udaleko ordezkariek parte hartu izan dute, bakoitzak egun bateko baraualdia eginez denen artean lau egun osatu arte.

Aurten, beste behin ere, antzeko ekintza bat antolatu beharra dagoela ikusi, eta zenbait herritar helburu hori aurrera eramateko elkartu gara. Preso eta senideen egoera aurreko urteetako berbera edo okerragoa da, eta presoek Euskal Herrian egon behar dutela aldarrikatzeak beti bezain beharrezko izaten jarraitzen du.

Hala ere, aurtengoan aurrerantz beste jauzi bat ematea beharrezkoa dela deritzogu, eta elkartasun ekintza aldatzea erabaki dugu. Baraualdian idatzi eta espetxeetara bidaltzen genituen eskutitzek berogailu batek baino berotasun gehiago ematen dutela esan izan digute presoek, baina guk Eguberritan sutondoko berotasuna bidaltzea hobea dela pentsatu dugu. Beste modu bateko berotasuna baita, goxoagoa. Beraz, eskutitzak bakarrik ez, gu geu, Zaldibitarrak joango gara espetxera aurten.

Ondorioz, Urte Zahar egunean Castelló-ko espetxera autobusez joateko aukera egin dugu, eta deialdiak egin eta antolakuntza lanetarako herriko hainbat elkarteren laguntza lortu dugu.

Azkenik, prentsaurreko honen bidez Zaldibitar guztiei dei bat luzatu nahi genieke Joxepane tabernan jarrita dagoen zerrendan autobuserako izena eman dezaten. Urte Zahar egunean da, baina egon lasai, arratsaldeko 7etarako bueltan izango baikara.

-Zaldibitik irteera: Abenduak 30, gauerdian.
-Zaldibira itzulera: Abenduak 31, arratsaldeko 7ak.

Oharrak:

-Zaldibitarrak ez direnak izena emateko telefonoa: 943-882047 (Joxepane).

-Bono laguntzak jarriko dira salgai 5 ?-tan bidaiaren gastuei aurre egiteko.

Abenduaren 30ean, arratsaldeko 8etan, hileroko azken ostiraleko kontzentraziora deitzen ditugu herritarrak.

Euskal Presoak laister Euskal Herrian izango diren esperantzaz agurtzen gara. Gu gure esku dagoena egiten behintzat saiatuko gara.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009