Presoen aldeko akanpada egingo dute Añorgan.
Añorgako euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzeko eta beraiei elkartasuna adierazteko presoen aldeko akanpada burutuko da Añorgan abenduaren 29, 30 eta 31ean "Estatus politikoa orain! konponbidea orain!" lelopean.

Ezin ditugu ahaztu, gabonak lagun eta familietatik ehundaka kilometrotara, lau hormen iluntasunean igaroko dituzten euskal presoak. Euskal Herria bakera eraman dezakeen prozesua abian den honetan, ezinbestekoa da presoen estatus politikoa onartzea, honek ahalbideratuko baitu, presoen parte hartze zuzena prozesuan. Bestalde, legeak hala diolako eta gizalegezkoena delako, euskal presoen Euskal Herriratzea eskatzen dugu. Hauek dira Preso Politikoen Kolektiboak berak eskatzen dituen eskubideak:
1-Torturarik ez; isolamendu eta jipoirik ez.
2-Osasun eskubideak: gaixoak kalera.
3-Komunikazio eskubidea, interbentzio eta mugarik gabe.
4-Hizkuntza eskubideak, euskaraz bizitzeko.
5-Hezkuntza eskubidea, trabarik gabe.
6-EH-n elkartzeko eskubidea.
7-Antolatzeko eskubidea.
8-Mintzakidetzaren aitortza.
9-Beste eragileekin harremanak izateko eskubidea
10-Euskal eztabaida eta erabaki gune orotan parte hartzeko eskubidea
Gabonetan ere aldarrikapen hauek kalean egotea beharrezkoa delako presoen aldeko akanpada antolatu da Añorgan abenduaren 29,30 eta 31ean.
Abenduak 29, osteguna
11:00- Akanpalekuaren prestaketa eta propaganda
13:00- Euskal presoen aldeko konzentra akanpalekuan
14:00- Bazkari aparta
16:00- Pegada auzoan zehar
18:00- Triki enkartelada auzotik eskuorriak banatuz
20:00- Euskal presoen aldeko konzentra akanpalekuan
21:00- Afaria goxo-goxoa
22:00- Burrunbada Añorga-Txikin
Abenduak 30, ostirala
12:00- Euskal presoen aldeko konzentra akanpalekuan
14:00- Bazkaria
17:00- Bideo emanaldia zinean
19:00- Txokolatada+ konzentra akanpalekuan
20:30- Bertso afaria zinean (apuntatzeko azken eguna abenduaren 28 asteazkena Kafetegian edo Jolas etxean)
Abenduak 31,larunbata
13:00- Euskal presoen aldeko konzentra akanpalekuan
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!