Azpeitiar ugarik bat egin dute Ibaetako manifestuarekin. Azpeitiko Amnisitiaren Aldeko Mugimendua.
Azpeitian Ibaetako manifestuaren inguruan prentsaurrekoa eskaini zuten atzo. Bertan, Ibaetako manifestuaren mamia eta helburuak agertu zituzten. Gainera gabon hauetan ere ez gaude denok! lemapean antolatu diren mobilizazioen berri eman zuten.

Azpeitian 10 errepresialiatu politiko daude: 6 preso, 2 iheslari eta 2 deportatu.
Xegu.
2005eko Martxoaren 23an atxilotu zutenetik 8 hilabete daramatza espetxeraturik. La Sante, Villafranche eta Lille-ko espetxeak pasa ondoren, egun, Boys D'arcy-n espetxeratua dago. Denbora epe honetan isolaturik eduki dute eta egin dituen borrokaldien ondorioz, mitard zigor ziegatan denbora asko pasatu du, hainbat asteburu bisitarik gabe egon delarik. Irailaren erdirarte bakarturik egon da eta irailaren erdian Boys D'arcy-ra eraman zutenetik, beste lau euskal presorekin aurkitzen da.
Txapi.
2003ko urtarrilaren 17an atxilotu zuten Frantzian. Fresnesen espetxeraturik egon ondoren, egun Muret-en herritik 350 kilometrotara dago preso. Bakarrik aurkitzen da, beste euskaldunik gabe.
Maider.
2003ko azaroaren 19an Espainiako Poliziak atxilotu zuen. Legedia antiterrorista pean bost egunez komisarian inkomunikaturik eduki zuten eta tratu txarrak jasan zituen. Orduz geroztik Soto del Real, Alcala eta Curtis-ko espetxeak igaro ondoren berriro Soto del Realeko kartzelan aurkitzen da. Bisitak noizean behin ostiraletan izaten ditu.
Paterra.
1989an Espainiako Poliziak atxilotu zuten. 16 urte daramatza espetxeraturik. Ordutik gaur arte sakabanaketaren alderik gogorrenak eta hamaika espetxe ezagutu ditu. Bere eskubideen defentsan egin dituen borrokaldi ugarietan aipagarriena, Puerton eginiko ia urtebeteko txapeoa aurkitzen da. Azken 8 urteotan Puerto Santa Mariako espetxean dago giltzaperaturik, lehen graduan, herritik 1.100 kilometrotara.
Gotzon.
2002ko Abenduaren 19an Madrilen, Guardia Zibilarekin izandako tiroketaren ondorioz, Gotzon larriki zauritu eta atxilotu zuten. Larriki zauriturik egon arren, inkomuni-kazio egoeran jarri zuten, konfidantzazko medikua eta abokatua izateko eskubidea ukatuz. Eta gainera Guardia Zibilaren eskuetan mantendu eta torturatua izan zen. Estatu espainiarreko hainbat espetxe igaro ditu, Valencia, Valdemoro eta gaur egun Villenako gartzelan aurkitzen da, bere herritik 760 kilometrotara. 2005 urtean izaniko Valdemororako traslado baten aurre-tik jipoitua izan zen. Azkeneko 11 hilabete baino gehiagoan isolamenduan eduki dute, lehen graduan lehen fasean. Urriaren erdi aldera isolamendu erregimena kendu diote, baina, aislamenduan jarraitzen du, lehen graduan, eta euskal preso batekin ateratzen da patiora.
Mª Angeles.
1978an herritik alde egin beharra izan zuen. 19 urte daramatza errefuxiaturik, etxetik kanpo aurkitzen da, Euskal Herrian libre bizitzeko eskubiderik gabe.
Etxarte.
1974. urtean alde egin beharra izan zuen herritik. Estatu frantziarrak Saotomera, Afrikara deportatu zuen geroago. Gaur egun Cuban aurkitzen da. Euskal Herrian libre bizitzeko eskubiderik gabe.
Iker.
Ikerrek 2005 urteko otsailaren 9an, Espainiako Polizia bere atzetik somatzean, etsaiaren torturak ekiditearren, ihes egin beharra izan zuen. Espainiar Poliziaren jokabidea aipatzekoa izan zen, herria okupatuz bere atzetik zihoazela tiroka ibili zirelarik, herriko kaleetan.
Pakea.
1978 an herritik alde egin beharra izan zuen. Geroago Estatu Frantziarrak Venezuelara deportatu zuen eta etxetik kanpo aurkitzen da azken 19 urteotan, Euskal Herrian libre bizitzeko eskubiderik gabe.
Jabi.
Atxilotze unean hemandako jipoien eta ondorengo asistentzi medikua ukatzearen ondorioz, bi urtean egon da mandibulako minez eta medikamentu ugari hartuz hauek baretzeko. Duela gutxi bere borrokaren ondorioz, lortu du mediku kontsulta bat eta bizi osorako artritisa diagnostikatu diote.
Orain arte, eskubide zibilen defentsan metatu ditu indarrak AAMk, nahiz eta eskubide politikoen defentsan hainbat ekimen egin diren. Urteetako Euskal Herritarron lanaren eraginez, aurrera beste urrats bat emateko unea heldu dela ikusi da. Ibaetan, Euskal Herri osoko hainbat eragile bildu ziren eta bertan Euskal Preso Politikoen eskubideen taula osatu zuten. Ordutik aurrera, bai AAMak eta bai bertan izan ziren eragileek, eskubide zibil eta politiko hauen defentsa egiteko konpromisoa hartu dute.
Helburuak.
Eskubideak onartzea eta blindatzea, ezin dira egoera politikoaren arabera erabili, ez eta negoziazio mahai batean ere. Estatus politikoaren aitortza hau ez da, balizko prezesura mugatzen, egunerokotasuneko dinamikara baizik.
Ibaetako dokumentuari atxikimendua emandakoen Azpeitiarren zerrenda.
-Mikel Aranburu (futbol jokalaria)
-Mikel Labaka (futbol jokalaria)
-Asier Oiarzabal (Ironman-eko parteartzailea)
-Koldo Aldalur( kazetaria)
-Iñaki Bergara (aktorea)
-Jexux Mari Errazu (mendigoizalea)
-Ibon Azkune (mendigoizalea)
-Gorka Karapeto (eskalatzailea)
-Leire Agirre (eskalatzailea)
-Imanol Badiola (erremonte jokalaria)
-Pello Aizpuru (erremonte jokalaria)
-Ion Etxeberria (erremonte jokalaria)
-Urko Etxeberria (erremonte jokalaria)
-Matxin III (erremonte jokalaria)
-Matxin IV (erremonte jokalaria)
-Igo Agirrezabala (erremonte jokalaria)
-Andoni Aranaga (txirrindularia)
-Kepa Peñagarikano (pilotaria)
-Jokin Uranga (bertsolaria)
-Sebastian Lizaso (bertsolaria)
-Beñat Lizaso (bertsolaria)
-Imanol Lazkano (bertsolaria)
-Joxe Luis Gorrotxategi (bertsolaria)
-Loidisaletxe (bertsolaria)
-Laxaro Azkune (bertsolaria)
-Jose Luis Otamendi (idazlea)
-Pako Aristi (idazlea)
-Xabier Aldai (idazlea)
-DJ Ulea (musikaria)
-Urrestilako musika taldeak
-Triku Elkarteko musikariak
-Nazkau ez musika taldea
-Erniarraitz bertsozale elkartea