Orkatz Gallastegiren zigortzea salatzeko manifestazioa egingo dute ostegunean Berangon. Itzubaltzeta-Erromoko Segi.
Orkatz Gallastegiri pasa den asteazkenean jarri zioten 26 urteko espexe zigorra, inolako frogarik gabe eta zipaioen eskuetan jasandako torturen ostean, Erromo-Itzubaltzetako Segiren esanetan. Manifestazioa ostegunean, 20:00tan, Berangoko gudarien plazatik abiatuko da.

Orkatz Gallastegi gazte berangoztarrari 26 urtetako kartzela zigorra ezarri zion Españako botere judizialak pasa den asteazkenean. Bizitza osorako kondena hau, inolako frogarik gabe eta zipaioen eskuetan jasandako torturen ostean eman da. Horregatik, argi eta garbi utzi nahi diogu txakurren jabea den PNVri eta botere judiziala kudeatzen duen PSOEri, eraso guztien aurrean gazteon erantzun zuzena topatuko dutela.
GORA EUSKAL GAZTERIA!!!
Abenduaren 22an, Berangoko gudarien enparantzatik, 20:00etan manifestazioa.