Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Domingo, 18 de diciembre de 2005

Gazteen Madrilgo espetxean bizi den egoera gogorra salatuko dute 23an. Donostiako Alde Zaharreko Gazte Mugimendua.

Mikel Arretxe donostiar gaztea da han gatibu dagoenetako bat. Herrikideek bere egoera salatu dute eta berarekin batera Altzibar Valderramak eta Zunbeltz Larreak pairatzen duten eskubide urraketa salatzeko manifestazioa deitu dute. Hilaren 23an 21:00etan abiatuko da manifestazioa Konstituzio plazatik.

MIKEL ARRETXE ASKATU!!!
MUNTAI POLIZIAL JUDIZIALIK EZ!!!
LOS ROSALES GAZTEON ZAPALKUNTZARAKO KARTZELA!!


Donostiako Alde Zaharrekoa den Mikel Arretxe 20 urteko gaztea, urte bete betetzen du hilaren 17an, Madrilgo Los Rosales gazteontzako kartzela berezian. Mikel, muntaia polizial-judizial baten ondorioz espetxeratu zuten, 2004ko abenduaren 17an.

2002ko uztailan, 16 urte besterik ez zituela ertzaintzak atxilotu zuen desorden publikoak egotzita eta Mikelek polizia kotxe kamuflatu baten matrikula papertxo batean apuntatua zuela asmatu zuten, talde armatu batekin kolaboratzea egotziz. 2003ko ekainan Madrilgo adin txikikoen epaitegian epaitua izan zen, eta ertzaintzaren gezurrei fiskalak eman zion jarraipena, Mikelek bere auzoko herrikoan horrelako notatxoak pasatzen zituela zurito pare baten truke asmatuz, eta beraz, guztia ETA denez, talde armatuarekin kolaboratzen zuela ondorioztatu zuen. Defentsak notatxoa asmatua zela egiaztatzeko proba kaligrafiko bat eskatu zuen letra hura Mikelena zela demostratzeko. Egiaren beldur seguraski, ez zuten horrelakorik onartu eta ertzaintza eta fiskalaren gezurrak ontzat emanez, epaileak bi urteko espetxe zigorra ezarri zion. Gaur egun, defentsak aurkeztutako errekurtsoen zai daude.

Bestalde, osteguna 15ean kondenaren erdia betea duela eta errebisioa egin zioten baina argi zegoen hasera-haseratik kondena osoa bete beharko zuela.

Beste alde batetik gogor salatu nahi dugu ere, Mikel bera, Altzibar Valderrama intxaurrondotarra eta Zunbeltz Larrea durangarra Los Rosales kartzelan bizitzen ari diren egoera gogorra.

Zigor etengabeak jasaten dituzte: ohe gainean kantzontzillotan irakurtzen egoteagatik, kartzelariei gustatzen zaien moduan ez orrazteagatik, kartzelariek nahi duten guztia ez jateagatik, kartzelariei gustatzen zaien bezela ez jazteagatik (debekatuak dituzte Euskal Herriarekin zerikusia duten kamisetak) kartzelariak nahi dituzten aktibitateetan ez aritzeagatik, edo kartzelariek eskatzen dieten gogoa ez adierazteagatik, beste kideekin gauzak elkartrukatzeagatik edo beste edozeni gauzak eskaintzeagatik?eta abar luze bat. Kartzelariek nahi dutena egiten badute finalistak bihurtzen dituzte, ohera beranduago joaten uzten diete, erlojua, lepokoa, belarritakoak eta horrelakoak eramaten uzten diete, eta berez eskubideak diren beste zenbait gauza ere onartzen dizkiete. Beraz, denbora zati gehiena zigortuta pasatzen dute.

Zigor gogorrak jaso ezkero, isolamendura bidaltzen dituzte. Daukaten guztia kentzen diete eta soilik liburu bat, boligrafo bat, eta zenbait folio uzten dizkiete, koltxoia ere kentzen diete egunean zehar!!! Bi orduko patioa dute bakarrik, beraz 22 ordu pasatzen dituzte ziegan sarturik!

Katxeo ugari jasaten dituzte, gauerditan ere bai, ziega hankaz gora uzten dietelarik. 45 minutuko bisita bakarra dute astero, kalkulatuz 1,6 egun urtean bakarrik. 10 minutuko bi telefono dei dituzte astero soilik.

Ikusten denez, egun guztia presiopean pasatzen dute, egunero tentsioan kartzelariekin izaten dituzten tirabirengatik, eta zergatik? Beraien duintasuna mantentzeagatik. Bereziki gogorra iruditzen zaigu Zunbeltz Larreak bizi duen egoera, bakarturik baitago Mikel eta Altzibarrekin egotea debekatua duelarik.

Emandako adibideak gutxi batzuk besterik ez dira, Los Rosales-en barruan gelditzen baita beste kartzela guztietan bezala, eskubide zapalketa lista luze bat.

Gurasoek jasaten duten egoera ere ezin ahantzi dezakegu, adin txikikoen legeak hauek ere kondenatzen baititu. Ordaindu beharreko indemnizazio multimillonarioaz gain (Zunbeltz 480.884 euro, Altzibar 96.176 euro?) asteburuero joan behar dute bisitan. Derrigorrez aitak edo amak egon behar duelako bisitan, soilik pertsona bat gehiago sartu daitekeelarik. Guzti honek suposatzen duen gastu ekonomikoarekin, 90 euro hastero, 4.770 euro urtean alegia.

Mikelek jasandako muntai poliziala eta hiru gazte hauek bizitzen ari diren egoera gogor hau salatzeko eta hiruei elkartasuna adierazteko, Alde Zaharreko gazte mugimenduak abenduaren 23an, ostirala gaueko 21:00etan manifestazioa deitzen dugu konstituzio enparantzatik.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Octubre 2008 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

ADN.esADN.es Medio Oficial Premios Bitacoras 2008: Girls