Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 17 de diciembre de 2005

Paroten «zigor bikoiztua» aztertzeko denbora gehiago hartuko du Gorenak.

Apirilean Unai Parot presoari orain arte ezarritako zigorrak bi epe ezberdinetan banatzea erabaki zuen Auzitegi Nazionalak, biziarteko zigorra ekar diezaiokeen prozedura asmatuz. Atzo hori legezkoa den ala ez aztertu behar zuen Auzitegi Gorenak, defentsak horren aurkako helegitea aurkeztu du-eta, baina fiskalaren partetik iritzi garbirik ez omen du ikusi eta atzeratzea erabaki du. Fiskalari informazio gehigarria eskatu diote, haren jarrera azal dezan.


Estatu espainoleko Auzitegi Gorenak ez du oraindik erabakirik hartuko Unai Paroti ezarri dizkioten «zigor bikoiztuaren» inguruan. Atzo defentsak neurri horren aurka aurkeztutako helegitea aztertu behar zuten, eta hortik hamar egunetara erabakia eman behar zuen, baina tramite hori atzeratzea deliberatu dute epaileek.

Auzi horren inguruko txosten zehatzagoa eskatu dio Gorenak Fiskaltzari, iturri juridikoen arabera, defentsaren helegitearen inguruko iritzi garbirik ez duelako ikusten.

Apirilean Auzitegi Nazionalak asmatu zituen «zigor bikoiztuaren» prozedura horri buruzko posizioa finkatu beharko luke fiskalak. Neurri hori apirilaren 26an emandako epai baten bidez agindu zuen epaitegi bereziko Zigor Arloko Lehen Sekzioak eta honakoa onetsi zuen: Paroti jarritako kartzela-zigorrak bi epetan biltzea. Lehenak 1978 eta 1982 urteen artean egindako ekintzak hartuko lituzke bere barnean;bigarrenak 1984tik 1990era bitartean egindakoak. Hala, lehenengo tartearengatik 30 urte eman beharko lituzke Unai Parotek espetxean (dagoeneko hamabost egin ditu), eta bigarrenarengatik beste 30.

Horretarako, 1982tik 1984ra bitartean ETA erakundean zuen parte-hartzea nolabait eten egin zuela frogatu behar du Auzitegi Nazionalak. Defentsaren ustez, zigorra bikoizteko tresna bat asmatzea da asmo bakarra, eta praktikan hainbat presorentzat legedi espainolean aurrez ikusita ez den biziarteko kartzela-zigorra suposatuko luke.

Marlaskaren ahalegin berria.

Gorenak erabakia hartzen duen bitartean, Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak beste bide bat ireki du Unai Parotek kartzelan jarrai dezan. Azaroan «integrazioa» delitua leporatu zion berriro, antza ETAko kide batzuei espetxetik bidali omen zien eskutitz bat erabiliz.

Grande-Marlaskaren esanetan, edukiari erreparatuz, Parotek kartzelatik «ETAren ekintzak eta helburuak finkatzen» zituela ikusten da. «Astakeriatzat» jo zuen Askatasunak.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009