Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 16 de diciembre de 2005

Bahiketa politiko bat gehiago. Amaia Agirre - Debagoieneko Askatasuna.

63 urte eta haietarik 25 kartzelan. Barruan denbora handien daraman bigarren euskal preso politikoa da Jon Agirre aramaioarra. Aspaldian osasunez gaizki dabil; besteak beste, hipertentsio arteriala, diabetea, neuropatia diabetikoa eta fibrazio aurikularra ditu. Espainiako espetxe politika ondo ezagutzen du, bere eskubideak urteetan ukatu dizkiote eta egun ere mendeku politikaren zigorrak ez dio gainetik atzaparrik kentzen.


Estatu espainiarrak bere legeak bete izan balitu, duela hamar urtetik behar zuen kalean, orduan bete zituen eta bere espetxe zigorraren hiru laurdenak. Baina euskal preso politiko izanik, lege politikoak, bereziak aplikatzen dizkiote.

Jonek sendaezinak diren gaixotasunak ditu, eta espainiar Estatuak ez dio 92. artikulua aplikatu nahi. Urteetan saiatu dira bere izaera politikoa txikitzen; dispertsioa diseinatu zutenean bera kartzelan zegoen jadanik eta oraindik ez dute lortu bere ideiak alde batera utz ditzan. Herri baten eskubideen, norbanakoaren eskubideen alde lan egitea krimen bat dela onartarazi nahi diote; bere burua gaizkiletzat har dezala. Ondo dakite preso politikoen kolektiboa, bertako kideak, bere etorkizuna eraikitzen ari den herri baten parte direla. Horregatik saiatzen dira presoen izaera politikoa deuseztatzen. Horregatik tratatzen dituzte desberdin, eta beraiei zuzendutako lege bereziak egiten. Honen ondorioz dira zapalduak preso politikoon eskubideak.

Joni artoplastia egin zioten eskuineko mokorrean eta eskuineko eskuan Dupuytiren eritasunetik operatu zuten; ebakuntza horretatik errekuperatzen dabil Langraitzeko espetxean maiatzaz geroztik. Zergatik ez dituzte EPPK-ko pertsonak, gaixorik egonda, baldintzapeko askatasunean jartzen? Zergatik dago Jon oraindik kartzelan? Espainiar Estatuak 2003ko legedi aldaketa bat dela medio, euskal preso politikoak damutu egin behar dira baldintzapeko askatasuna emango badiete.

Espainiar eta frantziar estatuek mendeku politikaz konpondu nahi dute Euskal Herriko gatazka politikoa. Kriminalizazioa, errepresioa eta manipulazioa. Euskal preso politikoen osasuna ere xantaia egiteko erabiltzen dute, oraindik ere, eskuartean dugun arazoa terrorismoaren zakuan sartu nahi dutelako, elkarrizketa bidez arazoa konpondu beharrean. Justiziaren izenean egindako trikimailu politiko bat gehiago da damuaren «legea». Eta gaixorik dagoen preso politiko batentzako bere bizitza arriskuan jartzea ekar lezake. Presoen aurkako ofentsiban ez dago treguarik.

Eskuartean dugun prozesu politikoan euskal herritar guztiek parte hartu behar dugula aldarrikatu dugu behin eta berriz. Horrek kartzelan diren euskal presoek ere parte hartzeko aukera izan behar dutela esan nahi du. Eta espetxean gaixorik egotea ez da parte hartzeko modu egokian egotea. Horrexegatik eskatzen dugu beren askatasuna, beren militantzia garatu ahal dezaten, besteok dugun eskubide bera dutelako ekarpenak egin eta gure etorkizunaren inguruan eragiteko. Espetxeak prozesuan parte hartzeko aukera objektiboak gutxitzeaz gain, erail egiten du. Horregatik nahi dugu Jon Agirreri 92. arti- kulua aplikatzea; gaixotasun sendaezinak dituenez, kalean egon beharko lukeelako, bere lanaz damutu barik.

Bihar, Jon Agirre Plataformak Arrasaten konbokatutako manifestazioarekin bat egiten dugu eta jendarteari dei egiten diogu bertara bil dadin.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009