Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Jueves, 15 de diciembre de 2005

Algortako Amnistia Taberna jomugan.

Getxoko PP alderdiak zabaldu duen prentsa ohar eta azaroko plenoan egin zuen mozioaren aurrean (irakurri behean), Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak hauxe esan nahi du:


1.- Amnistia tabernak behar diren jarduera lizentzia eta baimen guztiak dauzka.

2.- Getxoko Udal Gobernu Taldeak badu horren berri. Gai honen inguruan ez daukagu garbi zertan jokatzen ari diren PPkoei informazio hori ukatzen dioenean. Beste aldetik, Gobernu Batzordeetan PP alderdiak Amnistia tabernaren gaineko informazioa aspalditik eskatzen dabilenean tabernako kudeatzaileei ezer ez diete jakinarazi, mozio publikoa egin den arte.

3.- PP alderdiaren jokabidea euren gerra estrategiaren jarraipena besterik ez da. 1937ko ekainaren 13an Getxoren jabe egin ziren, Italia eta Alemaniako armaden laguntzaz. Harrez gero ez dituzte armak inoiz utzi, aberastasunak pilatu dituzte lapurreta, esplotazio eta zapalketen bidez, ez dute inoiz euren jokabidearen gainean konturik eman, eta inori kontuak eskatzen ibiltze horrek bere horretan jarraitzeko asmoa besterik ez du erakusten. Baina jakin dezatela istorio hori amaitu zaiela eta herri honek bere burujabetza eskuratuko duela, luze gabe eskuratu ere!.

AMNISTIA
EUSKAL HERRIAK DU HITZA ETA ERABAKIA

Getxoko PPk “ETAren inguruko” Amnistia tabernari buruzko informazioa exijitu du (www.ukberri.net).

Getxoko PPk Iñaki Zarraoa alkateari leporatu dio “ETAren inguruko lokal batek” lizentziarik ez duela ezkutatzeko informazioa ukatu izana. Getxoko Udal Talde popularrak gaur zabaldu du, prentsa ohar baten bidez, Algortako taberna bat “behar diren jarduera lizentziarik eta baimenik gabe aritzen omen dela” eta taberna horren arduradunak “ETA-Batasunaren inguruarekin identifikatuta daudela”. Popularrek oharrean esan bezala, Getxoko Udaleko Hirigintza Arloari “ahoz zein idatziz” eskatu dizkiote “Sarrikobaso kalean kokatuta dagoen hostalaritza-establezimendu baten obra-baimena, irekitze-lizentzia eta jarduera-baimena”, eta Udal Gobernuko kideek ez dute “inolako erantzunik eman”. Idazkian popularrek izena eman ez arren Amnistia tabernaz aritzen dira zuzenean.

Getxoko PPk gogora ekarri du azken Udal Batzan, azaroaren 25ean, horren inguruko mozioa aurkeztu zuela, alkateak edo zegokion zinegotziak popularrek eskatutako informazioa eman zezan, “Toki-Jaurbidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 77. artikuluari jarraituz”.

Marisa Arrue bozeramaile duen taldearen arabera, mozio hori EAJ, EA eta EBk osatutako hiruko Gobernuak baztertu zuen “inolako azalpenik ezta eztabaidarik gabe”. Popularrek ez dute “datuak ezkutatze hori” ulertzen eta berretsi dute “alkateak berak” informazio hori ematen legez behartuta dagoela.

Epaitegietara jotzea ez dute baztertzen.

Espainiako Konstituzionalista den eskumako alderdiak arriskatzen du Udal Gobernuaren jarrera azaldu nahian: “baliteke arrazoia izatea lokal horrek behar diren lizentziak ez edukitzea, arazo larria izango litzatekeena, eta, gainera, gure udalerriko irudiari eta interesei horrenbeste kalte egin dien talde terroristaren inguruko kide ezagunak diren lokal horren kudeatzaileen aldeko bazterketa positiboa litzateke”.

Bide beretik, PPk bere oharrean gaineratzen du: “ez zaigu bidezkoa iruditzen taberna hori lizentziarik gabe martxan izatea eta irekita jarraitzea, bere jarduerak burutzen, Alkatetzatik horrelako irregulartasunak jazartzen dituzten bitartean, lokalen itxierak behartzen antzeko edo garrantzi txikiagoko kasuetan”.

Oharrean esandako guztiak berresteko, Getxoko Udal Talde Popularrak abenduko udal batzan mozio berri bat aurkeztuko duela iragarri du. Mozio horretan, berriro ere, aipatutako informazioa eskatuko dute popularrek eta alkateak eman ezean epaitegietara joko dutela adierazi dute PPkoek.

Eztabaida luzeak eragin zituen Amnistia tabernaren inguruko mozioak azaroko Getxoko Udal Batzarrean (www.ukberri.net).

Pasa den azaroaren 25ean eztabaida bizia sortu zen Amnistia tabernaren inguruko mozioaren harira. Jesus Toca Getxoko PPko zinegotziak irakurritako mozioa zela eta PPk ez ezik PSE-EEk ere eskatu zuen Algortako Sarrikobaso kalean dagoen ostalaritza-establezimendu horri buruzko hainbat datu eta lortu ez zutenez Udal Batzarra utzi zuten bi taldeek. Sortutako tira-biran beste gai batzuk ere atera ziren jendaurrera, tartean Gotzone Morak Getxoko Udaltzaingoari eskatutako segurtasun bideokasete batzuk, Tocak Zarraoari botatako irainak eta Morak “Nazien Alemaniarekin” egindako konparazioak.

Getxoko Udalak azaroaren 25ean burutu zuen Udal Batzarrean beste mozio askoren artean Jesus Toca PPko zinegotziak irakurri zuen “Sarrikobaso kaleko 7. edo 9. zenbakian” dagoen ostalaritza-establezimenduari buruzko datu eskaera. Tocak azaldu zuen moduan, 2005eko martxotik aurrera hilabetero eskatu ditu taberna horri buruzko datuak Hirigintza batzordean eta arloko zinegotziak “entzungor egin du beti”. Tocak azaldu zuen bezala Luis Almansa PSE-EEko bozeramaileak ere Hirigintzan kexatu zen informazio hori ematen ez zelako. Hortik kontuak atera zituen Tocak: “atzean zer edo zer egongo da”.

Tocaren ohorea.

Bere azalpenetan luzatu zen Jesus Toca popularra eta horrela argitu zuen “atzean ezer egongo ez balitz” berarentzat “irain pertsonala” izango litzatekeela berari Amnistia tabernaren inguruko informazioa ukatzea. Eta balizko irain pertsonalaren eta zer edo zer susmagarria egon litekeela pentsatzearen artean, “atzean zer edo zer ezkutatuta” zegoela pentsatzea nahiago zuela argitu zuen popular ohoretsuak.

Tocari arrazoia eta kontsolamendua emateko hartu zuen hitza Luis Almansa talantedun konstituzionalistak: “elkar lagun dezakegu hemen ez baitago inor gu babestuko gaituena”. Hori esanda, Almansa argitu zuen zelan orokorrean ez duen arazorik batzordeetan informazioa jasotzeko baina kasu zehatz batzuetan oztopoak izan dituela eta gauza jakin batzuk Udal Gobernuko ordezkariek ez dituztela erantzuten. Hiruko Gobernuaren estalitako gaien kopurua zehazteko argitu zuen erantzuteke dauden gaiak “hiruzpalau” direla, tartean “gure zinegotzi batek eskatutako bideo kopia batzuk”.

Almansaren aburuz, Udal Gobernuak “garrantzi politikorik ez duten hainbat kontu azkar erantzuten dute, baina maila politikoa dutenak isiltasunean uzten dituzte”. Jarrera hori txarra da oposizioak egin beharreko lanerako eta “hautesleriaren %50 aintzat ez hartzea da”, PSE-EEren iduriz.

Mora eta Udaltzaingoaren segurtasun bideoak.

Azaroko udal batzarreko ezaugarri nagusia betez, Zarraoak ia ez zion hitzik zuzendu PPko ordezkariari, alderdi horrek EAEko Epaitegi Gorenaren aurrean jarritako salaketari erantzun nahian. Horregatik, nahiz eta mozioa PPk aurkeztu izana, alkateak Almansari zuzendu zitzaion, esanez bideo-zinten aferan Gotzone Mora zinegotziari aukera eman ziotela Udaltzaingoko komisaldegian bertan zintak ikusteko, baina aipatu bideokaseteak ezin zirela kopiatu edo komisaldegitik atera.

Horri erantzunez, eta hitzik eduki gabe, Gotzone Morak ezeztatu zuen Iñaki Zarraoa jelkideak esandakoa, bideo-zintak erabiltzea ukatu zitzaiola baieztatuz. Elkarrizketa erdian alkateak PSE-EEko zinegotzirik popularren azalpenak moztu zituen eta gogoratu zion txandarik ez zegokiola. Hortik landa iskanbila gogorra hasi zen, Gotzone Morak ohikatu zuenean “honek gogorarazten dizkit Alemania naziren atarikoak!”. Moraren atzekaldean zeuden zinegotzi jelkideek ere oihuka hasi ziren eta baita ere popularrek eta sozialistek.

“Faxista!”

Jesus Tocari zegokion txanda eklipsatu zuen alkateak eta Tocak ere garrasika hasi zen alkateari gaizki esaka zebilela: “lotsagarria da, faxista” edo “tira, bozka dezagun, berdin da… ez diguzue erantzuten… ez da aterako…”. Tartean, Iñaki Urkiza EBko zinegotziak, hitzarik ez zegokiola, PPri eta Tocari EAEko Auzitegi Gorenera jo izana gaitzetsi eta neurriz jokatzeko eskatu zion.

Totum Revolutum horretan mozioa baztertu zen eta PSE-EEko zein PPko kideak kaleratu ziren, eske galderei kasu egin gabe.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009