Pako Jaramillo preso politikoak bihar askatasun osoa berreskuratuko du / La resolución sobre Filipe Bidart / Iñaki Guridi preso politikoa epaitu zuten atzo.
- Abenduaren 17an, eguerdiko 13 :00etan, Galdakaon ongi etorria egingo diote.
- La resolución sobre Filipe Bidart se conocerá el próximo día 26.
- Iñaki Guridi preso politikoa epaitu zuten atzo.

Pako Jaramillo euskal preso politikoak, bihar, abenduak 14, askatasuna berreskuratuko du jarri zioten zigor espetxe osoa bete ondoren.
Abenduaren 17an, eguerdiko 13 :00etan Galdakaon ongi etorria egingo diote, ondoren herri bazkaria eta arratsaldean kontzertua.
Pako Jaramillo eta Ainhoa Rodriguez bere neska laguna (aurreko hilean askatasuna berreskuratu zuen) 1997ko irailaren 24an atxilotu zituzten lehen aldiz, ustez ETAren Bizkaia komandoko kide ziren Gaizka Gaztelumendi eta Jose Miguel Bustintzari laguntza emateagatik. Azken bi hauek hil eta ondoko egunetan poliziak hainbat pertsona atxilotu zituen, ETAko azpiegitura sarea osatzen zutelakoan. Madrilgo Auzitegi Gorenak 2000ko urriaren 20an bost urteko espetxe zigorra ezarri zien Rodriguezi eta Jaramillori, ETAri beren etxebizitza eta garajea uztea egotzita. Bi urtez behin-behineko espetxe zigorra bete ondoren, biak libre gelditu ziren 1999ko irailaren 18an.
2002ko urriaren 30ean, aldiz, espainiako auzitegi gorenak bien kontrako bost urteko espetxe zigorra berretsi zuen.
Gero 2002ko abenduaren 11an, biak Frantziako Poliziak atxilotu zituen bere alaba txikiarekin Miarritzen zuten etxean. Egun berean Paueko presondegian sartu zituzten 2003ko apirilaren 29an estraditatu zituztenera arte.
Ordutik sakabanaketa politikaren ondorioz Pako honako espetxeetan izan dute: Pau (2002/12/11), Est (2003/04/29), Soto del Real, Valdemoro, Albolote-Granada (2003/07/25), Valladolid (2005/02/17).
-------------------------------------------------------------------------------
La resolución sobre Filipe Bidart se conocerá el próximo día 26.
La decisión sobre la solicitud de libertad condicional para el preso político vasco Filipe Bidart se dará a conocer el próximo día 26, después de que ayer se celebrara la vista para analizar la demanda.
En esta vista realizada en la prisión de Clairvaux, la representación del Ministerio Fiscal se pronunció en contra de la medida, pese a que el preso político vasco cumple las condiciones para acceder a la misma.
Con el objetivo de reiterar la exigencia de su puesta en libertad, ayer por la tarde se volvió a realizar una concentración frente al Palacio de Justicia de Baiona.
---------------------------------------------------------------------------------
Iñaki Guridi preso politikoa epaitu zuten atzo.
Aurreko epaiketa baten kartel bat atera zuela ("zuek Torturatzaileak zarete!" leloarekin) eta «desordenes e injurias» delakoak akusaziopean zabaldu zioten prozeduraren inguruko epaiketa izan zuen atzo Madrilgo epaitegi arrunt baten Iñigo Guridi euskal preso politikoa.
Iñigo Guridiren eskubidea epaiketa honetan presente ez egoteko ez zen errespetatu eta bere borondatearen kontra, hiru guardia zibil alboan zituela eta eskuak eskuburdinez lotutak zituela, epaitu zuten.
Guridiren abokatua epaiketan salatu zuen eskuburdinekin mantentzea, izan ere nazioarteko araudiak esaten dute epaituak ezin dituztela eskuburdinekin eduki epaituak diren bitartean. Epaileak « tribunalaren segurtasunagatik » mantentzen zutela horrela azaldu zuen.
Leporatzen dioten akusazio bakoitzagatik 6 hilabeteko zigorra eskatu diote.