Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 14 de diciembre de 2005

Estatu frantsesaren jarrera eta espetxe politika salatu ditu Lefortek Baionan.

Baionako tren geltokian 300 bat lagun zituen zain lehen ongietorria emateko. Iristean ez ziren besarkadak eta ikurrinak faltan izan. Hedabide ugari ere gerturatu ziren eta haiei eginiko adierazpenetan Estatu frantsesaren jarrera eta espetxe politika salatu zituen Jean François Lefortek, nahiko argal, ia hilabeteko gose-greba egin ostean. Bere espetxeratzea «muntaia poliziala» izan zela salatu zuen. «Presoekiko elkartasunari izena kendu nahi zioten», esan zuen.


Astelehenean aske gelditu ondoren, atzo arratsaldean Baionara iritsi zen. Bertan 300 bat lagunek lehen ongietorria egin zioten. Ikurrinak, agurrak eta besarkadak non-nahi. Hedabideei eginiko adierazpenetan Gobernu frantsesaren jarrera, eta bere atxiloketa eta espetxeratzea salatu zituen eta preso politikoei erakutsitako elkartasunari izena kentzeko ahalegina izan zela nabarmendu zuen.

Paristik Baionara zihoan trenaren zain zegoela GARArekin izan zuen elkarrizketan espetxe barruan utzi duen egoera salatu zuen Lefortek. «Biziki ongi nago aske egoteagatik, baina oso gogorra da kide bat ­Juan Carlos Subijana euskal preso politikoa­ bakarrik uztea Estatu frantseseko ziega batean. Horrek tripako min handia ematen dit», adierazi zuen.

Biek ia hilabete iraun zuen gose-greba egin zuten Villefrancheko espetxean beren oinarrizko eskubideen defentsan. Egarri-greba ere egin zuten. Duela bi hilabete La Santetik hara eraman zituzten. Ez da lehen aldia Villefranchen euskal presopolitiko bat egon dela.

Joan den ekainera arte, Joseba Segurola egon zen espetxe hartan, eta denbora guztian mitardean sartuta egon zen. «Gutxieneko batzuk lortzea zen gure protestaren helburua. Espe- txe berean egonik toki desberdinetan jarri nahi gintuzten», azaldu zuen. Villefrancheko Zuzendaritzarekin akordio batera iritsi ondoren, gose- eta egarri-grebak bertan behera uztea erabaki zuten azaroaren 22an.

Abenduaren hasieran, Gobernu frantseseko Justizia ministro Pascal Clementek «terrorismoaren aurkako borrokan, irmotasuna» agindu zuen eta borroka horren barruan espetxe politika kokatu zuen. Are gehiago, kartzela politikaren bigarren oinarria «gizatasuna» dela helarazi zuen. Adierazpen hori «gezur hutsa» dela agertu zuen Lefortek. «Terrorismoaren kontrako epaileaklagunduta, egunez egun dispertsioan sakontzen dute. Lehen instrukzio denboran Parisko kartzeletan geunden, orain, aldiz, milaka kilometrora», plazaratu zuen.

Bere hitzetan, Clementek esandakoak Estatu frantsesaren izaera islatzen du. «Batetik, gatazkan partaide zuzena denik ukatzen du eta, bestetik, errepresioa indartzen du. Horren adibideak ez dira falta. Amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako operazioez aparte, Laborantza Ganberaren, herriko etxeen eta Seaskako gurasoen aurka jo du Gobernuak. Atalez atal errepresioa sakontzen du, baina gatazkan partaidea denik ukatzen du. Hori onartezina da eta parte hartzea beharrezkoa da, bestela ez da benetako konponbiderik egongo», nabarmendu zuen. Errepresio horren lekuko gisa «gazteen atxiloketak eta euroaginduaren aplikazioa ditugu. Gure egoitzak miatu eta artxiboak lapurtu zituzten. Zati bat Madrilen dago eta bestea Parisen. Gainera, ia hogei lagun galdekatu dituzte», esan zuen.

Baina Lefortek argi du gobernuek ez dutela ezer ere lortuko «jendea kartzelatuz edo antolakundeak legez kanpo utziz». Hainbeste hitz egiten den prozesuari buruz, jada, «ahal den bezala» EPPK bere ekarpena egiten ari dela esan zuen. «Biziki baikor ikusten da hori guztia barrutik», gaineratu zuen. Era berean, estatus politikoaren aitortzaren eta bizi baldintza duin batzuen alde hilabetero kartzeletan egiten diren ekimenak ekarri zituen gogora.

Bestetik, preso politikoen eskubideen alde Arriaga antzokian 103 lagun elkarretaratu ziren eta Trapagaranen 52.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009