Etxarriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren prentsaurrekoa: Unai Parot preso politikoaren egoera salatzeko.
Unai Parot preso politikoaren egoera salatzeko Etxarriko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak egindako prentsaurrekoa.

Unai Parot azaroaren 17an Audientzia Nazionalera eramana izan zen. Oraingoan ETArekin harremanetan jarraitu duela frogatu nahi zuten eta honen ondorioz betetzen ari den zigorra berriro betetzeko eskaera eskandalagarria egin diote. Unai Audientziako igogailu batean zegoenean lurrera bota zuten eta ostikada batzuk eman zizkioten.
Tamalez Unai horrelakoak jasatera behartu dute atxilotu zutenetik. Datu hauek argi erakusten dute bizi behar izan duena:
- 1990ko apirilaren 2an Santiponcen (Sevilla) atxilotu zuen Guardia Zibilak ohiko kontrol batetan. Izugarrizko torturak jasan zituen bost egun eta bost gau iraun zuen inkomunikazio epean (bainera, poltsa, kolpeak...) eta Carabanchel-en sartu zuten epailearen aginduz.
- 1990ko apirilaren 17an Herrera de la Manchan lehenengo paliza eta erasoak jasan zituen bertako funtzionario batzuek emana.
- 1990ko ekainaren 22an Audientzia Nazionalean kolpatzen dute.
- 1992ko urriaren 24an Alcala-tik Almeriara zeramatenean Guardia Zibilek paliza bat ematen diote.
- 1993ko otsailaren 19an Valdemoroko funtzionarioak paliza bat ematen diote.
- 1993ko ekainaren 27an diligentzia batzuengatik Alcalatik Valdemorora eramaten zuten Guardia Zibilek 3 paliza ematen dizkiote. Kostila bat hautsiz eta buruan zauriak eraginez.
- 1993ko azaroaren 18an Valdemoroko funtzionarioek biluztu arazi ondoren paliza bat ematen diote.
- 1995ko urriaren 5ean Valdemoroko funtzionario batek paliza bat ematen dio.
- 1997ko maiatzaren 27an Valdemoroko funtzionario batek katxeo batean umilazio sexualak eragiten dizkio.
- 2001eko maiatzaren 28an Kordobako funtzionarioak paliza bat ematen diote.
- 2005eko azaroaren 17an Audientzia Nazionalean azken erasoa jasaten du.
Eta honekin batera, erailtzeko mehatxuak, xantaiak, eguneroko ziega aldaketak, argia piztua gau eta egun, orduroko errekuentoak, biluztu arazteak, bisita ukapenak, arrazoi gabeko zigorrak, gauza pertsonalen, eskutitzen eta diru lapurretak, euskaraz komunikatzeko eragozpenak, desasitentzia medikuaŠeta abar luze bat jasatera behartu dutela berekiko daramaten kartzela politikaren ondorioz.
Aipatzen ditugun datu hauek, eta ez daude guztiak, Unairekiko duten fijazioa argi eta garbi azaltzen digute. Kartzelaldi izugarri honi orain ireki berri dioten prozedura gehitu behar diogularik.
Juan Ramon Karasatorre-ren egoera ere salatu nahi dugu. Boix D¹Arcy espetxean aurkitzen den etxarriarra, azaroaren 17tik mitard-ean dago berarekin kartzela hartan dauden beste Euskal Presoak bezala. ³kotto² Altzuguren-en erailketa salatzeagatik 10 egunetarako mitard-ean sartu zituzten.
Bautista Barandallak kartzelako baldintzetan aurre egin behar dio pairatzen duen gaixotasun sendaezinari. Ez dituzte inoiz bere eskubideak errespetatu, naiz eta zigorraren 3/4ak beteak izan, nahiz eta hilzorian izan, ez zuten askatu. Bautista askatzea exijitzen dugu berriro ere.
Luis Mariñelarena eta Asier Karrera, A Laman 750 kmtara eta Huelvan 1.100 kmtara daude hurrenez hurren dispertsaturik. Hainbat eskubide urraketa jasan behar dituztelarik; komunikazio murrizketak, isolamendua, zigor neurrigabeak, hizkuntza eta ikasketa murrizketakŠ
Dispertsio Politikak, senide eta lagunei gehitzen zaien zigorra izateaz gain, Euskal Presoen eskubide guztiak sistematikoki urratzea ahalbidetzen du. Adibide garbiak dira Karmele Solaguren eta Sara Fernandez, edo Oihane Errazkin eta ³kotto². Adibide garbiak dira ere Unai Parot-ek jasandako umilazio eta eraso guztiakŠ Azken finean, adibide dira Euskal Presoek jasaten dituzten eskubide urraketa guztiak: asistentzia medikuaren murrizketa, bisita, dei edo gutunen murrizketak, ikasteko eskubide murrizketak, euskaraz bizitzeko murrizketak, urtetako isolamendua, trasladoakŠ
Gaur egun pairatzen dugun elementu bortitzena, Estatu espainolak eta Frantsesak Euskal Preso Politikoei eta haien senide eta lagunei aplikatzen dieten Kartzela Politika hiltzailea da, jadanik 35 preso eta senide erail dituztelarik.
Kartzela politika hau izugarrizko oztopoa da Euskal Herrian bakerantz egin behar dugun bidean eta horretan PSOEk onartu eta aldatzeko ardura garrantzitsua dauka. Orain arte kontrako bidea daramate, komunikabideetan ilusio faltsuak pizten dirauten bitartean, gerra estrategiarekin jarraitzen dute. Bestela zertan ari dira kartzela politika hiltzailea mantentzen? Zertan ari dira bizi arterainoko zigorra aplikatu nahian?
Mercedes Gallizo buru duen taldeak daraman kartzela zigorren errebisatzearen lanak Euskal Preso Politikoen bizi arterainoko zigorra ezartzea bilatzen du, Unai Parot bi aldiz kondenatu nahi dute kasu beragatik, De Juana-rekin egin nahi duten moduan. Hau Estatuak presoen aurka darabilten kartzela politika hiltzailean beste pauso errepresiboa besterik ez da. Beraz hitzetatik haratago, ekintzek markatzen dute PSOEren ibilbidea eta oraingoz gerra estrategiarekin jarraitzen duela argi eta garbi erakusten digute. Egun hauetan Madrilen egiten ari diren epaiketak ere berdina adierazten digularik.
… Euskal Herrian oinarri sendoa izango duen prozesua abiarazi nahi badute, Estatuek bortizkeria alde batera utzi beharko dute. Presoen oinarrizko eskubideak errespetatzea exijitzen diegu eta gaur egun Euskal Preso Politikoen eta haien senide eta lagunen aurka praktikan duten zigor politika bertan behera uztea.
… Euskal Preso Politiko guztien euskal herriratzea exijitzen diegu, hori baita Kolektiboaren eskubide politiko eta giza eskubideak bermatzeko modu bakarra; hau da, haien eskubideen urraketekin amaitzeko eta eragile politiko bezala Euskal Herrian ematen den prozesuan parte hartzeko.
… Preso Politikoak direla onartzea eta haien Estatus Politikoa onartzea exijitzen diegu.
… Eta Etxarriko herriari, euskal gizarteari bezala, Euskal Presoen Euskal Herriratzeagatik lan nekaezina egiteko deialdia luzatzen diogu. Estatus Politikoa onartu eta prozesuan parte har dezaten denen artean bultzatu behar dugu. Gaur egun bizi dugun gatazkaren konponbidean laguntzeko izugarrizko lorpena izango baita.
EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA!
ESTATUS POLITIKOA ORAIN!
Mobilizazioak
- Osteguna 24. Buzoneoa herrian eta kuñak tabernatan banatu dira.
- Ostirala 25. 20:00tan Azken Ostirala eta ondoren kotxe karabana.
- Igandea 27. 19:00tan Manifestazioa plazatik, Euskal Presoen kontrako erasorik ez! Euskal Presoak Euskal Herrira. Estatus Politikoa orain! lemapean.
--------------------------------------------------------------------------------
Una manifestación denunciará en Etxarri-Aranatz el acoso a Unai Parot.
Familiares de los presos de Etxarri-Aranatz y el movimiento pro amnistía denunciaron ayer la situación que padecen estos en las cárceles españolas y francesas y convocaron una manifestación para este domingo a las 19.00 bajo el lema «Euskal presoen kontrako erasorik ez! Euskal presoak Euskal Herrira. Estatus politikoa orain».
Así, destacaron que a Unai Parot «le van a obligar a cumplir otra vez la condena que ya está cumpliendo ahora», lo que atribuyeron a «la clarísima fijación que tienen con Unai» y recordaron que desde que fue detenido en el año 1990 ha sufrido agresiones, amenazas de muerte, chantajes, cambios diarios de celda, tener las luces encendidas de día y de noche, recuentos cada hora, obligación de desnudarse, negación de visitas, castigos sin razón alguna, robos, obstáculos para comunicarse en euskara y desasistencia médica.
Por otra parte, el jueves en Arrasate se registró una movilización en apoyo a Parot y el 2 de diciembre tendrá lugar otra.
Asimismo, denunciaron la situación en la que se halla Juan Ramón Karasatorre, encarcelado en Bois d’Arcy y en el mitard desde el 17 de noviembre por haber denunciado, junto a otros presos políticos, la muerte de Altzuguren.
También recordaron el caso de Bautista Barandalla, que tiene que hacer frente a su enfermedad incurable dentro de la cárcel. «Nunca han respetado sus derechos a pesar de que ya cumplido las tres cuartas partes de su condena y estuvo a punto de morir», subrayaron.
Junto a ello, destacaron que Luis Mariñelarena se encuentra en la cárcel de A Lama, a 750 kilómetros de Euskal Herria, y Asier Karrera en Huelva, a 1.100, «sufriendo multitud de violaciones de derechos:restricciones en las comunicaciones, aislamientos, castigos desmedidos y restricciones en la lengua y en sus estudios».
Por todo ello, reclamaron el fin de la política penitenciaria que lleva a cabo el Gobierno del PSOE para poder iniciar un proceso con bases sólidas para superar el conflicto que vive Euskal Herria.
15 años de palizas y otras vejaciones.
En la comparecencia de ayer, los familiares y amigos de Unai Parot ofrecieron estos datos de su periplo carcelario:
2 de abril de 1990 - Es etenido por la Guardia Civil en Santiponce (Sevilla). Denuncia torturas durante los cinco días de incomunicación. Ingresa en Carabanchel.
17 de abril de 1990 - Primera paliza a manos de dos funcionarios de Herrera de la Mancha.
22 de junio de 1990 - Es golpeado en la Audiencia Nacional española.
24 de octubre de 1992- Los guardias civiles que lo trasladan de Alcalá a Almería le golpean.
19 de febrero de 1993 - Funcionarios de la cárcel de Valdemoro le propinan una paliza.
27 de junio de 1993 - Los guardias civiles que le trasladan de Alcalá a Valdemoro le dan tres palizas, provocándole la rotura de una costilla y heridas en la cabeza.
18 de noviembre de 1993 - Funcionarios de Valdemoro le agreden tras obligarle a desnudarse.
5 de octubre de 1995 - Es golpeado por un funcionario de Valdemoro.
27 de mayo de 1997 - Vejaciones sexuales en un cacheo en Valdemoro.
28 de mayo de 2001 - Los funcionarios de Córdoba le dan una paliza.
17 de noviembre de 2005 - Agredido de nuevo en la Audiencia Nacional.