Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 26 de noviembre de 2005

Berridaztearen beharra. Fito Rodriguez (Irakaslea).

Mikel Zabaltzaren heriotzak ukiturik Ikerketa Batzordea sortu genuen. Ez zen erraza izan. Alde batetik familiak, bestetik lankideak baita mota desberdinetako jendea ere elkartu ziren harridura baino gehiago sortu zuen Mikelen atxiloketa tragikoaren ostean.


«Bizirik eraman zuten eta hilik ekarri», zioen haren amak. «Zer egin ote diote?», galdetzen zuen haren neskalagunak. Gainerakook, berriz, «zer ez ote dioten egin?» pentsatu genuen.

Zalantza guztien aurrean, aldiz, orduko Barne ministroa zen Barrionuevok Guardia Zibilaren ohorea defendatu zuen. Bertsio ofiziala izango zenari tinko eutsi zion.

Baina guk, ordea, jakin nahi genuen.

Hasieran, ihes egin zuela zioten, eta ez zutela aurkitzen. Guardia Zibilak non zegoen ez zekiela zabaldu zuen. Denbora pasa ahala, ihesaldian ito zela baieztatu zuen izeneko benemeritak. Baina guk zalantzak genituen.

Banituen nik urpekaritzan zaildutako lagunak, eta, haiek esanda, badut gogoan Bidasoako toki haietan gorpua aurkitzea zaila zela. Haren zerraldoarekin kausitu eta gero, mediku forentsearen txostenak arnasbehartzearen ondorioz errekan hil omen zela baieztatu zuen. Guk, halere, horretaz fidatu baino gehiago, errezeloa hartu genion horri. Beraz, ahaleginak eta bost egin genituen beste txosten bat lortzeko, aurrekoarekin erkatu ahal izateko. Azkenean, Eskandinabiatik ekarri behar izan genuen Ahumada Dukea zenaren jarraitzaile txit agurgarrien medikuari kontra egitera ausartu zen bakarra. Ez zen makala izan, dena den, etorritako andre sendagileak, bere aldetik, jasan behar izan zuena.

Urteak pasa ondoren, epaiketara jotzea lortu zenean, Mikel Endarlatzara eraman zutenen izenak ez ziren ageri. Intxaurrondora sartu zenaren erregistroa bazegoen ere, handik irten zenik, eta hori izatekotan, zeinen laguntzaz izan zen (aginduz erabiltzea egokiagoa izan arren...) ez zegoen inon erregistraturik.

Baina guk jakin nahi genuen.

Prentsaurrekoak eman genituen eta hedabideetan ustezko neutraltasunaz erantzun ziguten. Izan ere, bertsio ofizialari buruz zalantzak plazaratzeko frogak behar ziren, eta, jakina, ez zegoen froga ziurrik.

Baina guk jakin nahi genuen.

Gure duda-mudak eta jakin-minak hedatu ahal izateko argitalpen bereziak egin genituen, eta ahal izan genuen neurrian behintzat, hura zabaltzeari ekin genion.

Ez zen erraza izan.

Baina Mikelen lankideen laguntza eta kemena ez zen alferrikakoa. Ez eta haren senide nahiz adiskideen adorea ere. Ikerketa Batzorde eraginkor bezain kuraiatsua osatu zen.

Eta bertsio ofizialaren aurka hasi ginen idazten. Bai eta haren sinesgarritasuna kolokan jartzen ere. Mikelen hasierako desagerpena zein ondorengo heriotza hilketatzat hasi ziren hartzen. Eta jakin-minak sorturik zalantza krimen moduko dimentsioa hartu eta gizarteratu zen.

Baina ez zen aski izan.

Guardia zibilek Mikel bizirik eraman eta hilik ekarri bazuten ere, etsipena zen nagusi. Horren kontra nekez ezer egin zitekeela zen joera barreiatuena. Hala eta guztiz ere, Mikelena ez zela salbuespena baieztatu ahal izatea erdietsi zen. Berarekin atxilotutakoek torturak salatu zituzten. Beste egoera edo garaietan Intxaurrondon ezaguturiko atxiloek ere guardia zibilen ohiko tratu jasangaitza salatu zuten. Eta bertsio ofiziala sinesgarritasuna galduz joan zen.

Isilik eta etsirik egon beharrean, gure jakin-mina elikatu, idatzi eta plazaratu genuelako.

Urteak pasa dira... baita mendelaurdena ere, eta nahiz Mikelen heriotza erreparatuko duenik ezer ez egon, garai hartan gertatutakori ez dio egun inork men egiten.

Aldiz, guardia zibilen bertsio ofiziala azkeneraino defendatu zuen orduko ministroa, Jose Barrionuevo, kondenaturik dago Estatuaren diruak bere alde erabiltzeagatik, iritzi publikoa engainatzeagatik baita legez kanpoko bahiketagatik ere (ba al dago legezko bahiketarik?!)... Edozein modutara, ezaguna denez, kalean dago ministro ohia, eta, gainera, biktimak laguntzen dituzten sozialisten sostengu trinkoa dauka.

Mikel galdu genuen, baina Estatuak ezin zigun ziria sartu. Zer gertatu zen badakigu. Eta ez hori bakarrik, honezkero, gizarte osoak ere badaki, jakin.

Minak iraun arren.

«Armak kenduko dizkigute/ eta eskuarekin defendatuko dugu/ (...)/ eskuak ebakiko dizkigute/ eta besoarekin defendatuko dugu;/ besorik gabe,/ sorbaldarik gabe,/ bularrik gabe / utziko gaituzte,/ eta arimarekin defendatuko dugu.../ herrimina/ gure jakin-mina».

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009