Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 25 de noviembre de 2005

Espainiako Auzitegi Gorenak beretsi egin du Albaro Arriren 10 urteko espetxe zigorra.

Auzitegi Gorenak atzera bota du Muniren abokatuak egindako kasazio helegitea eta berretsi egin du Espainiako Auzitegiko 1. Sekzioak Muniri ezarritako 10 urteko kartzela zigorra.


Gogoratu behar da Espainiako Auzitegiko 2. Sekzioak Muni absolbitu egin zuela beste kasu batean bere kontrako akusazioa atxilotu batek torturapean eragindako deklarazioan bakarrik oinarritzen zelako. Kasu honetan, ordea, ez da hori kontutan hartu.

Bestela, oraindik ez da ezagutzen 2005eko urrian Munik izan zituen beste epaiketa bien sententzia.

Epaiketa.

10 urteko espetxe zigorra ezarri zioten epaiketa hauxe izan zen:

Epaiketa 2004ko urriaren 1ean hasi baina amaitu gabe gelditu zen bertara joan behar zuten Guardia Zibil bi agertu ez zirelako. Urriaren 22an amaitu zen epaiketa.

Epaiketa honetan 12 urteko espetxe zigorra eskatu diote Muniri, Madrilen 1993. urtean militar baten autoan “lapa” bat jartzearen akusazioaz.

Epaiketan lekuko gisa deklaratu zuten Mikel Azurmendi, Kepa Lagina eta Mikel Arrieta euskal preso politikoek. Hauek deklaratu zutenez Muni Mexicon zegoen garai horretan, han beraiekin bizi baitzen.

Poliziaren 3 peritok (2 guardia zibil eta 1 polizia nazionala), ordea, ekintza horretan Munik parte hartu zutela deklaratu zuten. Abokatuak galdetuta esan zuten Mikel Azurmendi atxilotu zuten Guardia Zibilen txostenean oinarritzen zirela hori esateko. Dena dela, argitu behar izan zuten ez zutela kontutan hartu Mikel Azurmendik epailearen aurrean deklaratu zuena, ez zutela berarekin inoiz hitz egin, eta atestatua egiteko Guardia Zibilak egindako txostena bakarrik eta soilik hartu zutela kontutan.

Izan ere, Mikel Azurmendik inkomunikazioan eta torturapean sinatu zuen deklarazioan Muniren izena agertzen da, baina gero epailearen aurrean guztia gezurra zela deklaratu zuen, sinarazi ziotena torturaz sinarazi ziotela, ez zeukala zerikusirik errealitatearekin, eta besteren artean, Muni garai horretan Mexikon zegoela berretsi zuen.

Abokatuak nabarmen utzi zuen Guardia Zibilak Mikel Azurmendiri sinarazi zioten deklarazioa zehatzegia zela inork horrela deklaratu ahal izateko eta horren datuak funtsgabekoak zirela eta Albaro Arri garai horretan eta 1995eko udara arte Mexicon izan zela, data horretan Iparraldera joan zela eta 1995eko azaroan joan zela Madrilera, baina lehenago izatea ezinezkoa zela.

Epaiketara joan ez ziren Guardia Zibilak Mikel Azurmendiren atxiloketan sinarazi zioten deklarazioa idatzi zutenak dira. Epaiketa atzeratu zen akusazioa idatzi horretan oinarritzen delako. Epaiketa 30 eguneko epearen barruan egiten bada, urriaren 1ean egindakoa jarraituko da. Bestela, epaiketa hasieratik egin beharko da berriro.

Epaiketan Fiskalak Muniren lekukoak deskalifikatu zituen esanez ETAko preso kondenatuak zirela. Horren aurrean abokatuak esan zion Mikel Azurmendi ere ETAko preso kondenatua zela eta, hain zuzen, Mikeleri komisarian sinarazi zioten deklarazioa izan da Muni kondenatzeko erabili duten “froga” bakarra, nahiz eta epailearen aurrean Mikelek beti esan hori guzurra zela eta torturaz sinarazi ziotela.

Albaro Arrik beti mantendu du Mexikon zela ekintza hori gertatu zen garaian, eta horrela berretsi zuten epaiketan berarekin garai hartan ziren burkideek. Hala ere, inolako frogarik gabe kondenatu egin dute.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009