David Rojasen ongi etorrian 400 lagun batu dira Irunen.
Gaur Irungo San Juan Plazan 400 lagun elkartu dira aurreko azaroak 12an askatasuna berreskuratu zuen David Rojas Ledesma, Irungo euskal preso politiko ohiari eskeini zaion ongi etorrian. Ondoren 100 bat lagun herri afari baten parte hartu dute.

Ekitaldian parte hartu dute Irun Herria Plaforma, Batasuna, Segi, Girizia Mendi Elkartea Oiartzungoa eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua.
Sakabanaketa poltika salatzeaz gain ekitaldian azpimarratu dute ez direla garaiak PSOEk zer egiten dionari zai egoteko, baizik eta jendartea mobilizatzeko. Euskal Preso Politikoen parte hartzea ezin bestekoa da gatazka gainditzeko bidean emanen den prozesuan, euren parte hartzerik gabe prozesu politikoa ez da demokratikoa izango.
Deialdia Irunen abenduaren 1erako.
Aurreko azaroak 21ean hasitako 18/98 makropozesuaren epaiketa politikoa salatzeko datorren abenduak 1rako deitutako mobilizazioekin bat egin dute Irunen ere eta horrela iruindarrei luzatzen diete deialdia egun horretarako eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 20etan Zabaltze Plazan izanen diren elgarretaratzeetan parte hartzeko.