Aupa, txuri. Haritz Gartxotenea Iruretagoiena - Zarautz.
18 urte igaro dira. 18 urte gure herria zapaltzen dutenek herriko kaleetatik eraman zintuztenetik. Bahitua izan zintuzten zazpi egun horietan, aipatze hutsak beldurra ematen duen basakeriak jasan zenituen. Inkomunikazioa, tortura.

18 urte igaro dira. 18 urte gure herria zapaltzen dutenek herriko kaleetatik eraman zintuztenetik. Bahitua izan zintuzten zazpi egun horietan, aipatze hutsak beldurra ematen duen basakeriak jasan zenituen. Inkomunikazioa, tortura.
Zurekin batera beste zenbait herritar ere eraman zituzten, eta kolpatu, eta zapaldu. Herri hau maitatu eta aske ikusi nahi zenuen eta duzu. Euskal Herrian gatazka politiko bat konpondu gabe dagoela esaten digute. Kontu berri bat dela dirudi, ezta, Txuri? Baina zuk, zuek eta herri honengatik hainbeste sufritu duten, dugun lagunok badakigu aspaldiko kontuez ari garela. Beraiek ere badakite hori, baina herri hau behin eta berriz saldu dute. Horregatik zaude, zaudete kartzelan, erbestean 18 urte.
18 urte hauetan bi aldiz ekarri zaituzte zure herrira. Zure aitaren heriotza horietako baten arrazoi. 18 urte kartzelan eta 18 urte erbestean: Almeria, Malaga, Kordoba... Herri honek konponbiderako hamaika aukera izan ditu, behin eta berriz zapuztu dituzten aukerak. Bestalde, bidean ere lagun asko geratu dira, Kattue, Kotto, Iñaki, Asier, Karmele... Eta, hala ere, duintasun eta indar izugarriarekin eutsi diozue.
Burgosen zauzkate ez Euskal Herrian. Gatazkaren konponbideaz mintzatzen dira azkenaldian eta hori da herri honek nahi duena. Lortuko ote dugu oraingoan? Ziur izan. Gure eskuetan dagoen guztia egingo dugula zure eta guztion azken sufrimendu egunak izateko egungoak.
Besarkada bero eta goxo bat!