Askatasuna recuerda al CGPJ que es un órgano extranjero.
- Askatasuna replicó ayer al portavoz del CGPJ que acusó al Parlamento de Gasteiz por criticar los macroprocesos que éste es un órgano extranjero. «La intromisión es la de los estados español y francés», dijo.
- Askatasuna Amnistiaren aldeko antolakundeak atzokoan Espainiako epaileen gobernuak esandakoaren harira, bere jarrera ezagutarazi nahi dio euskal jendarteari, eta, bide batez, gure herrian arrotza den epaileen gobernuari ere.

Gasteizko parlamentuak, euskal herriko alderdi, sindikatu, hedabide eta bestelako herritar antolakundeen aurkako jazarpen politiko eta judizialari bukaera emateko eskatu zion Espainiari.
Erabaki hori gogor kritikatu du Espainiako epaileen gobernua den ³Consejo General del Poder Judicial² delako horrek. Gasteizko legebiltzarraren erabakiak epaileen lanean eskuhartzea suposatzen duela eta Auzi guzti hauek legearen aplikazioaren ondorio direla dio CGPJk bere bozeramalearen bitartez.
Askatasunak lehenik eta behin adierazi behar duena da Euskal Herrian eskuhartzen dutenak Espainia eta Frantzia direla. Haiek inposatu diote Euskal Herriari, herri honek inoiz onartu ez dituen legeak (espainiar edo frantziar konsituziotik hasita, azken lege penaleraino). Bide honetatik, egun Euskal Herrian lege arrotzak erabiltzen ari direla, argi eta garbi esan behar zaie epaileei. Estatuek Euskal Herrian eskuhartzeko duten tresna direla, alegia. Funtzio hori askoz argiago Audiencia Nacional delakoak betetzen du, bere jatorrian funtzio hori argiki baitago, euskal herritarrak atxilotu, auziperatu eta zigortzea.
Eskuhartzea ez da soilik armen bitartez ematen. Okupazio militarra bistarako nabariena izan arren, legearen eskuhartzea ere ezinbestekoa da, beste era batzuetakoekin batera. Legedi arrotza inposatu eta lege horiek betetzeko auzitegi arrotzak inposatu. Hori da estatu biek Euskal Herrian egin dutena. Euskal Herriaren aldeko jarduerak zigortzen dituzten legeak ditugu gure buruaren gainean ezpatak bailiran. Manifestazio eskubidea zigortua (zenbat isun ordaindu behar izan ditu euskal herritar askok manifestazioak burutzeagaitik?), adierazpen askatasunaren murrizketak, gaztediaren aurkako neurriak, Euskararen aurkako neurriak, nekazarien aurkakoak... guzti horiek ez datoz soilik Audiencia Nacional delako horretatik. Euskal lurraldean fisikoki kokatuak dauden auzitegiek ere horrelakoak egin eta egiten dituzte.
Azken adibidea Amurrioko alkatea eta zinegotzi baten aurka abiatu duten prozedura penala da. Gaurkoan prentsan irakurgai daukagu. Amurrioko herriak bi euskal preso politiko omentzeagatik AVT eta PPk jarritako kereilen ondorioz bi prozedura abian daude. Nor da espainiako legea aplikatzen duen auzitegi bat Euskal Herriako jendarteak erabakitzen duena epaitzeko? Ez al da hori Eskuhartze nabaria?? Nor da, bada, herri honen asuntoetan "entrometitu" egiten dena?
Bada garaia beraien eskuhartzea bertan behera utzi dezaten eta behingoz, euskal jendarteak erabakitzen duena onartu eta errespetatuko dutenaren erabakia publiko egin dezaten.
Bukatzeko, Gasteizeko legebiltzarrak hartutako erabakia eta jaurlaritzak esandakoari Erabaki eta esan hauen atzean iraganeko jarreten erabateko bazterketa ere erabaki dutela pentsatu nahi dugu, ez baita ahaztu behar orain epaitzen ari den 18/98ko bultzatzaile sutsu batzuk jaurlaritako kide esanguratsuak izan zirela (Ardanza edo Atutxa esateko). Inoiz ez da berandu asmoa zintzoa bada, eta horrelakoa delakoan gaude. Ongi etorri bada erabaki hauei.