Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Miércoles, 23 de noviembre de 2005

Unai Paroti bizi osoko espetxe zigorra jarri nahi diote.

Unai Parot, Euskal preso arrasatearrari bizi arteko zigorra jarri nahi diote. Fernando Grande-Marlaska juezaren aurrean deklaratu zuen joan zen ostiralean, azaroak 18, Entzutegi Nazionalean.


Audientziaren esanetan, Unaik harremanak mantendu ditu etengabe ETA erakunde armatuko zuzendaritzarekin bere ustez helburu militarrak zein diren azalduz. Ainhoa Mujika eta Juan Antonio Olarrari atxilotzerakoan atzemandako gutun bat dute salaketa berresten duen probatzat, eta Unaiek epaiketan guztia ukatu zuen arren, prozedurak aurrera jarraitzen du.

Honakoa, zazpi hilabetetan Entzutegiak bere aurka zabaldu duen bigarrena da. Izan ere, apirilean Zigor Kode berria aplikatu nahi izan zioten, baina hau ezinezkoa zenez, bestelako neurriak hartu zituzten beren helburu mendekatzailea lortzeko: erredentzioak kendu eta jarritako 26 zigorrak epe batean betetzen utzi ordez, zigorrok bi ataletan bereizi dizkiote. Honen arabera, Unaiek 2011n beteko luke 30 urteko lehen zigorraldia eta 2041 urtera arte luzatuko litzatekeen bigarren zigorra betetzen hasiko zen. 60 urte guztira, bizi osoko kartzela zigorra jarriko liokete beraz bizkar gainean.

Berriz ere, Espainiako gobernuak Euskal Preso Politiko baten aurkako maniobra politiko bat jarri du martxan. Berriz ere diogu, aurretik ere Enrike Letonari eta Iñaki de Juana preso politikoari joko zikin berdina aplikatu zietelako. Azken urtean euskal preso politikoen aurka darabilten estrategia anker horretan probatzen ari diren apustu errepresibo berri bat da hau; gauzatzen dituzten maniobra politikoak itxura juridikoaz estaltzen dituzte (hots gutxiago ateratzeko edo) horregatik ez dituzte errespetatzen dauden legeak eta interesen arabera aldatu.

Gatazka luzatu besterik egiten ez duten neurriak hartzen jarraitzen dute Espainiar eta Frantziar estatuek sakabanaketa politikarekin, torturarekin, gutxieneko bizi baldintzak ukatuz eta bizi osoko kartzela zigorren aplikazioaz ere bai. Konponbiderako ahaleginen aurrean mendeku politika aplikatzen dute eta presoen izaera politikoa zein pertsonala suntsitzen saiatzen dira neurriokin.

Politika horrekin sortzen duten sufrimenduari amaiera emateko hitzari eta elkarrizketari eman behar diogu bide. Guztion esku dago konponbide politiko, demokratiko eta behi betikoa aurkitzea.

Unairi gure elkartasuna helarazi nahi diogu une gogor hauetan eta mobilizazioak ere izango dira bere aurka jarri duten maniobra politiko zikin hau salatzeko. Eta jendarteari dei egiten diogu izango diren mobilizazio hauetara joateko (Aurrerago zehaztuko dira datak).

Ez diezaiegun gure bidea zapaltzen utzi eta egin dezagun aurrera!.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009