Ekain Rodriguezen aurkako euroagindua abenduaren 2an ikusiko da.
Paueko epaitegiak abenduaren 2a arte atzeratu du Ekain Rodriguezen aurkako euroaginduaren epaiketa.

Paueko epaitegian gaur goizean zen egitekoa Ekain Rodriguezen aurkako euroaginduaren azterketa, baina defentsako abokatuaren eskaera aintzat hartu eta epaiketa abenduaren 2a arte atzeratu dute, goizeko 9.00etan. Abokatuak denbora gehiago eskatu du defentsa prestatzeko, eta onartu egin diote.
Askatasunak dei egin du abenduaren 2an ordu horretan Paueko epaitegiara joatera, gazte donostiarrari elkartasuna adierazteko eta "frantses agintarien jarrera errepresiboa" salatzeko.
Ekain Rodriguez joan zen asteartean atxilotu zuen Baionan Polizia judizialak, bere etxetik ateratzera zihoala, Entzutegi Nazional espainolak haren aurka euroagindua aplikatzeko eskatu eta gero.