David Rojas preso politiko ohiari ongietorria egingo diote ostiralean Irunen.
David Rojas Ledesma, Irungo euskal preso politiko ohiari datorren ostiralean, azaroak 25, Azken Ostiraleko elgarretaratzearen ondoren Irungo San Juan Plazan ongi etorria eskeiniko diote.

Aurreko astean, azaroak 12an, ezarri zioten lau urteko espetxe zigor osoa bete ondoren askatasuna berreskuratu zuenean Irunen 150 lagun egin zioten lehen harrera.
David Rojas 2001ko azaroaren 11an Irungo Bidasoako Ospitalean Ertzaintzak atxilotu zuen leporatuz Kale Borrokan parte hartzea. Bi egun ondoren Soto del Realeko espetxean sartu zuten (2001/11/13)
Atxiloketa komunikatua izan zuen. Ertzaintzak Pasaian egun horretan izandako kale erasoekin zerikusia zuela argudiatuta atxilotu zuen. Ertzaintzak zabaldutako bertsioaren arabera, erasoak izan ziren lekuan odol arrastoak ikusi zituzten, eta eratsotzaileetako bat zauritua egon zitekeela pentsatuz, Bidasoako ospitalera joan ziren eta bertan atxilotu zuten David. Davidek, ordea, erasoekin ez duela zerikusia esan zion epaileari eta azaldu zion nola larunbatean Pasaiara joan zen lagunekin kontzertu bat ikustera, eta une batean kontzertutik atera zen bere autora joateko eta une horretan burua estalita zuten zenbait pertsona igaro ziren korrika eta sortu zen nahasmenean erori egin zen eta eskuan zuen zerbeza botila apurtu egin zitzaion eta ebakiak egin zituen eskuan.