Muguruza recupera su lugar en Errekalde. Bakearen alde lanean jarraitzera deitu du Batasunak.
- La imagen de Josu Muguruza, dirigente de la izquierda abertzale muerto en una acción de guerra sucia, volvió a presidir el parque Errekalde la víspera del 16 aniversario de su muerte. Unas 40 personas se reunieron a mediodía para rehacer un dibujo que, según denunciaron, «el Ayuntamiento suele quitar todos los años».
- Pernando Barrenak Bilboko ekitaldian esan zuenez, gatazka politikoari irtenbidea bilatzeko giltza gaur eta Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zirenean «berbera da, baita bi estatuen gerra protokoloa ere». «Gure erantzukizuna da askatasunaren bidean aurrera egiteko lanean jarraitzea», esan zuen.

Aunque la convocatoria fue realizada por la izquierda abertzale, numerosas asociaciones sociales, culturales y deportivas de este barrio bilbaino respaldaron el acto, entre otros, la Comisión de Fiestas, Elkartzen, el grupo de Eskalada de Kukutza, la cooperativa Muskaria, la asociación cultural Zohardia, Gazte Leku, Arraizpeko Gazteak Dantza y el grupo de ping-pong Etsaiak. «Queremos que la imagen de Josu esté en el barrio», subrayó uno de los participantes.
Bakearen alde lanean jarraitzera deitu du Batasunak.
«Santi eta Josu erail zituen Estatu espainolak bakearen aldeko apustuan sinesteagatik eta horren alde lan egiteagatik; ezker abertzaleak memento honetan egiten duen apustu bera egiteagatik, hain zuzen: justizian oinarritutako bakea herri honentzat lortu nahian». Horixe adierazi zuen atzo Pernando Barrena Batasuneko kideak, bi militanteen alde Bilbon antolatutako martxan, eta «askatasunaren bidean» jarraitzeko deia luzatu zien ezker abertzaleko kideei.
Santi Brouard eta Josu Muguruza gerra zikineko ekintzengatik hil zituzteneko 21. eta 16. urtemugak bete ziren atzo eta, beren omenez, «Euskal herritarren erabakia errespetatu» lelopean manifestazio jendetsua izan zen Bizkaiko hiriburuan. Hasi baino lehen, Errekalde zumarkaleko 12. zenbakian, Brouarden kontsulta parean, loreak eskaini zizkieten bi militante abertzaleei.
Santiren eta Josuren bi argazki erraldoiek ireki zuten martxa. Atzean, beren senitartekoak eta Batasuneko kide ugari izan ziren, besteren artean, Arnaldo Otegi, Joseba Permach, Pernando Barrena eta Jone Goirizelaia. Tasio Erkizia eta Periko Solabarria ezker abertzale militante historikoak ere bertan izan ziren, baita LABeko ordezkaritza zabala ere.
Ibilbidea Errekalde plazan amaitu zen, bertoko auzokidea baitzen Muguruza. Beste lore eskaintza bat egin ostean, ekitaldi politikoa hasi zuten. Barrenak hitza hartu zuen orduan eta aurtengo urteurrena une politiko berezian kokatzen dela ekarri zuen gogora. «Euskal Herria aldaketa politikoaren atarian dago eta eragin politiko gehienak irtenbide politikoaren eta aldaketaren diskurtsoan daude, posizioak finkatzen hasita», adierazi zuen.
Egoera politiko berri honetan eta Brouard eta Muguruza hil zirenekoan gatazka politikoari irtenbidea bilatzeko giltza bera dela ere nabarmendu zuen Barrenak: euskal herritarren borondatea errespetatzea, hain zuzen ere. Hala ere, Estatu espainolak eta frantsesak «orduko gerrako protokolo bera mantentzen» dutela ohartarazi zuen eta, hori horrela den bitartean, «ezker abertzaleak bi eskuekin aritu behar» duela nabarmendu zuen.
Erantzukizuna.
«Esku batekin, etengabeko eskaintza egiten jarraitu beharko dugu, Euskal Herria bake eta justizia agertoki batera eramateko eta, beste eskuarekin, eraso horiei guztiei tinko erantzun beharko diegu, konponbide demokratikoaren bidean aurrera egin dezagun. Hori baita gure erantzukizuna: bake agertokia eta eskubideen aitortza ekarriko dituen agertokiaren alde gure indar guztiekin erantzutea», azaldu zuen Barrenak.
Alde horretatik, duela 30 urte Franko diktadorea hil zela ere ekarri zuen gogora Batasuneko kideak eta, epe horretan ezker abertzaleak egindako borrokari esker «aurrera joateko baldintzak» sortzen ari direla adierazi zuen. «Iritsi da benetako aukera agertoki politiko berri bat eraikitzeko eta, behin betirako, faxismoaren eta Euskal Herriaren ukazioaren eskema politikoa lurperatzeko», gaineratu zuen.
Arratsaldean, Lekeitioko Santi Brouard frontoian ekitaldia ere egon zen. Bete-beterik zegoela, Joseba Permachek eta Jone Goirizelaiak hartu zuten hitza eta, senitartekoekin batera, bi militante abertzaleak omendu zituzten berriz.
«Amorratu egiten nau aita ez ezagutu izanak, baina aurrera egin behar da».
Ane BARTOLOME | Josu Muguruzaren alaba.
Bere aita gerra zikineko ekintza batean hil eta, hilabete batzuetara jaio zen Ane Bartolome. Josu Muguruzaren omenezko ekitaldietan parte hartzen hasia da. Atzo berarekin hitz egin zuen GARAk.
Zure aitaren zer-nolako irudia daukazu?
Beti kontatu didate aitak Euskal Herriaren alde egindako lan guztia. Beti irudi ona erakutsi didate. Jendea nigana hurbiltzen da sarritan eta aita ezagutu zuela esaten dit, zer egiten zuten, oso lagunak zirela... Bere antza daukadala ere sarritan esaten didate.
Zer suposatu du aita ezagutu ez izana?
Bada, aita bat benetan zer den ez jakitea. Nahiz eta orain aita bat ondoan izan, benetako aita zer den ez dut jakin eta bere maitasuna ere ezin izan dut jaso.
Urteak daramatzazu bere omenezko ekitaldietan parte hartzen. Zer sentimendu sorrarazten dizkizu horrek?
Amorratu egiten nau aita ezagutu ez izanak. Batzuetan urduri ere jartzen naiz, baina aurrera egin beharra dago.
Hamaika lagun biltzen dira urtero bere heriotzaren urteurrena gogoratzeko...
Horrek erakusten du oraindik ez dutela ahaztu ez Josu ez Santi, eta horrek poztu egiten nau.