Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Sábado, 19 de noviembre de 2005

Estatu frantsesaren «gerra estrategia» salatu dute Baionan eta Bilbon.

Jean-François Lefort presoaren aitak, Diego Ibarra preso politiko ohiak, zein amnistiaren aldeko mugimenduko kide Garbiñe Erasok, Pantxo Belinek eta Markotx Elustondok Estatu frantsesak azken urteotan aipatu mugimendu horren aurkako errepresioa areagotu egin duela gaitzetsi zuten atzo.


Testuinguru horretan aipatu zuten, esaterako, 2004ko abenduan Leforten atxiloketa jazo izana. Erasoren esanetan, alegia, hori «muntaia» baino ez zen izan. Hala, bere oinarria «manipulatua izaten ari den pertsona baten polizia-deklarazioa» dela gogorarazi zuen.

Azaroaren 8an izandako «konfrontazio» batean, baina, Lefortek bere aurkako adierazpenak ukatu zituen Marie-Antoinette Huyvet epailearen parean. Presoa gose-greban dago urriaren 28tik Villefrancheko bizi-baldintzak salatzeko. Baraualdian Juan Carlos Subijanarekin batera dago.

Azken datuen arabera, horrek 10 kilo eta Lefortek beste 14 galdu dituzte dagoeneko. Baina, nekea nabari den arren, ez dute protesta uzteko asmorik, espetxeko Zuzendaritzak bere jarrera aldatzen ez duen artean.

Leforten aitak eman zuen horren berri atzo, eta semea bisitatzeak dakarzkien zailtasunez ere mintzatu zen. Atzo, presoaren jaioterrian, Arbonan, 70 lagunek egin zuten protesta.

Nolanahi ere, Erasok errepresioarekin lotutako beste hainbeste kontu ere aipatu zituen. Aurtengo ekainean euskal preso politikoen alde lanean ari diren Mintza, Gureak eta Erlea elkarteen aurkako auzia aipatu zuen, esaterako. Hartan, 15 laguni galdeketa egin eta hainbat atxilotu zituzten. Egun, baina, ez dakite ezer prozedura horren inguruan, ez eta amnistiaren aldeko batzordeen edo Askatasunaren aurka izango diren epaiketez ere.

Unai Errearen kasua ere ez zuten ahaztu. Le Vert epaileak «xantaia» egin diola esan zuten, bere abokatu lana utziz gero, askatasuna eskaintzen baitio. Presoak ezetza eman dio.

Beren ustez, horrek guztiak badu xede bat: «Presoen defentsa eta gure herrian bizi den errepresioaren salaketa isilaraztea», eta Estatu frantsesak horretarako «gerra estrategia» darabilela esan zuten.

Horiek hala, protestara deitu dute hilaren 26rako Baionan. Euskaldunen plazatik abiatuko da manifestazioa, 17.00etan.

Dena den, «gerra estrategia» horren salaketarik Bilbon ere izan zen atzo. Dozenaka lagun elkarretaratu ziren kontsuletxe frantsesaren egoitza parean eta, bertan, txosten bat eta eskutitz bat entregatu zuten Estatu frantseseko espetxeetan jasaten diren baldintzak salatzeko.

Amnistiaren aldeko mugimenduko Asier Virumbralesek hainbat presok bizi duten «egoera larria» salatu zuen, eta honakoa ondorioztatu: «Estatu frantsesak bidaltzen duen mezua Euskal Herriko gatazka politikoarekin zerikusirik ez duela da. Baina gatazka demokratikoki gainditu ahal izateko parte hartu behar du konponbidean».

Marixol Iparragirreren senideak eta Eskoriatzako bi zinegotzi ere izan ziren. Presoak urtebetean Mikel Albisurekin batera hiru egarri eta gose-greba egin ostean itxialdi mugagabea egitea erabaki du orain.

Askatasunak euskal presoak Euskal Herrira !

Estatus politikoa orain !


Gaur, Askatasunak Baionako Trinkete Modernoan emandako prentsaurrekoan euskal jendarteari deialdi bat luzatu dio datorren azaroak 26an, arratsaldeko 17etan Euskaldunen Plazatik « Euskal Presoak Euskal Herrira ! Estatus Politikoa Orain ! » lemapean abiatuko den manifestazioan parte hartzeko.

Prentsaurrekoan Markotx Elustondo eta Garbiñe Erasok parte hartu dute Askatasunaren izenean eta bertan ere Jean François Lefort-en « Lof » aita egon da bere semeak daraman borrokaren berri eman duelarik.

Garbiñe Erasok azaldu du Le Vert eta Houyvet frantses epailearen eskutik Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurka izandako operazioen eta atxiloketen berri, salatuz operazio polizial hauen helburu bakarra Askatasunak eta gainontzeko elkarteek euskal preso politikoen defentsan daramaten lana kriminalizatzeko dela.

Honela gertatu zen Juan Mari Olano atxiloketa, espetxeraketa eta ondorengo extradizioarekin, geroxeago « Lof » 2004ko abenduaren 7an atxilotu zutenean, salatuz gainera preso mantentzen dutela inongo frogarik gabe bakarrik pertsona batek eginiko deklarazioetan oinarrituz. Honela aipatu du aurreko azaroaren 8an izandako konfrontazioan atxiloketa unetik Lofek mantentzen duen deklarazioa berretsi zuela, hau da ukatzea leporatzen dizkiotenak ; hala ere, inongo frogarik gabe preso mantentzen dutela Euskal Herrian erreferentea delako euskal preso politikoen alde eginiko lanagatik.

Eta aurreko ekainean euskal preso politikoen sustenguz lanean ari diren Mintza, Gureak eta Erlea elkarteen aurka Le Vert epailearen aginduz burututako operazio polizialean, nun 15 pertsona galdezkatuak eta batzuk atxilotuak izan ziren. Azpimarratuz egun Askatasunak ez dakiela ezer prozedura hauen inguruan, ezta ere hauen inplikazioaz, lotuz datorren urtean Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren aurka izanen den epaiketarekin.

Azkenik, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren jazarpenarekin ere lotu du Unai Errea abokatuaren atxiloketa eta espetxeratzea eta salatu du ere izan duen xantaia kaleratzeko ; hau da, bere abokatu lana utzi ezkero Le Vert epaileak askatasuna eskaintzen diola. Xantai saiakera honekin garbi gelditzen da euskal preso politikoen defentsa ere kriminalizatu eta ixilarazi nahi dutela eta horregatik izan dela atxilotua Unai eta beste abokatu batzuk ere.

Operazio polizial hauekin helburua bada euskal preso politikoen defentsa eta gure herrian bizi den errepresioaren salaketa ixilaraztea jai dutela azaldu du Erasok, azpimarratuz Askatasunak eta Amnistiaren Aldeko Mugimendu osoak ere betiko lanean jarraitzeko asmoa duela.

Markotx Elustondok berriz frantses agintariek espetxeetan indartzen doazen gerra estratejia salatu du. Honela esan du « frantses estatuan, gaur egun 154 euskal preso politikoak sakabanatuak daudela 33 espetxeetan. Azpalditik Le Vert eta Houyvet epaileek saltzen digute preso prebentiboak Paris ondoan izan behar direla, baina azken urtetik batez ere ikusten dugu atxilotuak frantses estatu osoan sakabanatzen dituztela. Atxilotuak eta orokorrean euskal preso politiko guztiak gero eta sakabanatuagoak dira. Zenbaki bat ematearren aurten 100 transferrak izan dira eta hauetatik inork ez dute hurbildu Euskal Herriko presondegietara ».

Betidanik esaten dugu sakabanaketa politikaren helburua dela euskal preso politikoak bai fisikoki eta baita ere psikolojikoki suntsitzea. Sakabanaketak suposatzen duen eskubideen urraketa eta murrizketaren aurrean euskal preso politikoek eskubide hauen defentsan askotan borrokan sartzera behartuak daude. Aurten hainbat kasu gertatu dira frantses presondegietan, adibide gisa Alberto Lopez de la Calle, Beñat Sansebastien, Zuhaitz Errasti, Joseba Segurola, Marixol Iparragirre, eta Mikel Albisuk gose grebak eta batzuk gose eta egarri grebak egin dituzte euren bizi baldintzak hobetzeko.

Atxilotu zutenetik Ramontxu Sagarzazu guztiz isolatua dago, egun Dijoneko espetxean dute ; egoera horretan beste hainbat preso egon dira urtean zehar. Isolamendu honi gehitu behar zaio Frantziako espetxeetan bakartasun egoeran dituzten 21 euskal preso politiko, adibide larriena Lourdes Urdanpilletarena egoera honetan urte bat darama eta.

Egun borrokan dira Moulins-Yzeure (Alberto Lopez de la Calle eta Mikel Illarramendi mitard-ean urriak 23tik familien bisitarik gabe) eta Villefranche-Sur-Saônen (Lof eta Subijana gose greban urriak 28tik-gaur 22. eguna). Borroka ezberdinak, baina helburu berdinarekin : estatus politikoaren aldarrikapena.

Asteazkenean Lofen gurasoak bisitan egon ziren eta Lof eta Subijanak, 14 kilo eta 10 galdu ditzutela, oraindik zuzendaritzatik ez dutela inongo erantzunik jaso eta borrokan jarraitzen dutela bisitak bateratuak eta estatus politikoaren aldarrikapenekin azaldu du Lofen aitak gaur egindako prentsaurrekoan.

Oinarrizko eskubide zein eskubide politikoen urraketari gehitu behar zaio euskal preso politikoek egunero funtzionarioen eskutik jasotzen dituzten probokazio, umilazio (hatzamarra ipurditik sartuz), flexioak, jipoiak, irainak, Adibide gisa Mikel Otegik jasandako probokazioaren ondorioz jasotako 45 eguneko mitard-a eta ondoren izandako epaiketan jasotako bi hilabeteko espetxe zigorra eta probokatu zion funtzionarioari 300 euro ordaindu behar.

Sakabanaketa politikak ondorioak dauka ere senideentzat, aurten frantses estatuan 4 auto istripu larriak izan dira. Zorionez hilik ez da izan baina sakabanaketa segitzen bada gerta daitezke.

Egoera hau ikusita esan ahal dugu Frantziako espetxeetan alarma gorria piztuta dagoba. Le Vert eta Houyvet epaileek egoera hauen arduradunak dira. Sakabanaketa politika estratejia orokor baten sartzen da. De Villepin lehen ministroak Euskal Herrian ez dagoela gatazkarik esan bitartean, aurrera eramaten du gerla estratejia afirmatzen ahal dugu.

Egoera larri honetan frantses agintariei eskatzen diegu bertan behera uztea estratejia hau, euskal preso politikoei dagozkien oinarrizko eskubide zein eskubide politikoak onar ditzaten eta gatazka politikoa zein armatua gainditzeko bidean urratsak eman dezaten.

Horregatik Azaroak 26an, manifestazio bat antolatzen dugu Estatus Politikoa Orain ! Euskal Presoak Euskal Herrira ! lemapean. Hitzordua arratsaldeko 17etan Baionako Euskaldunen Plazan.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009