Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Viernes, 11 de noviembre de 2005

los partidos españoles UPN, PSN y CDN rechazan medidas contra la tortura.

Los parlamentarios de UPN, PSN y CDN rechazaron ayer la toma en consideración de un proposición de ley de Aralar para que los detenidos sean grabados permanentemente en dependencias policiales. La iniciativa defendía introducir esta modificación en la Ley de Enjuiciamiento Criminal, y Patxi Zabaleta argumentó que «incluso aquellos que dicen que no hay torturas no deberían oponerse, ya que sería la mejor manera de demostrar que es verdad lo que dicen». Su petición cayó en saco roto. Carlos García Adanero (UPN) dijo saber que la tortura «es una verdadera aberración» pero tachó la medida de «absolutamente innecesaria». María Gracia Iribarren (PSN) argumentó que «no se puede plantear que hay tortura sistemática en España». Y Juan Cruz Alli (CDN) aludió a que Nafarroa no es competente en el tema.


Nafarroako Parlamentuak atzera bota du atxiloaldia grabatzeko eskaera.

UPNko, CDNko eta PSNko talde parlamentarioek ez dute onartu Prozedura Kriminaleko Legea aldatzeko Aralarrek aurkeztutako ekimena.

Atxilotuta dauden pertsonen giza eskubideak bermatzeko helburuarekin Nafarroako Legebiltzarrak Prozedura Kriminaleko Legea aldatzeko eskatzeko proposamena ez du onartu Nafarroako Parlamentuak. Pertsona ororen atxiloaldia «etenik gabe» grabatzeko eskatzen zuten lege proposamen batean.

Aralarrek aurkeztu zuen proposamena, atzo, Parlamentuko osoko bilkuran, baina EAk, IUN-NEBk eta EAJk bakarrik babestu zuten. Gehiengoa dute UPN, CDN eta PSN alderdiek eta aurka bozkatu zuten. Proposamenak aldeko 9 boto izan zituen eta aurkako 35.Atzera botatako egitasmoan Prozedura Kriminaleko Legearen 489. artikuluari ondoko testua eranstea proposatu zuten: «Atxilotu oro etenik gabe grabatua izanen da Poliziaren egoitzan, sartzen denetik epailearen aurrera eraman edo libre utzi arte. Guardiako epaileak une oro izanen du grabazio hori ikusteko aukera, eta atxilotutako pertsonaren grabazioa atxiloketa egiteko izan ziren zigor eginbideen parte izanen da». Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak aurkeztu zuen proposamena. Atxilotuen eskubideak bermatzeko eta torturik ez izateko «urrats praktikoa» da atxiloaldia une oro grabatzea, esan zuenez. Dena dela, pauso hori ez dela nahikoa zehaztu zuen. Funtsezkoena inkomunikazio egoera amaitzea dela azpimarratu zuen. Proposamena babestu zuten taldeek Zabaletaren argudioekin bat egin zuten. Felix Taberna IUN-NEBko ordezkariak tratu txarren eta torturen eztabaida «garrantzitsua» dela eta gizarte demokratiko guztietan egiten ari direla esan zuen. «Askatasunaren eta segurtasunaren arteko eztabaida da, baina giza eskubideen babesaz ari gara eta torturari ezin diogu amore eman». EAko Elena Santestebanek «haratago» joan beharko litzatekeela esan zuen. Eta Jose Luis Etxegarai EAJko ordezkariak torturak amaitzeko Theo Van Boven NBEko kontalari bereziak proposatutako neurriak indarrean jartzea iradoki zuen. UPNk, PSNk eta CDNk esan zuten Nafarroako Parlamentua ez dela gai honetaz eztabaidatzeko tokia. Carlos Garcia Adanero UPNko bozeramaileak «oportunismo politikoa» egotzi zion Aralarri, eta Foruzaingoaren bi polizia etxetan kamerak badaudela esan zuen. PSNko Maria Gracia Iribarrenek polizia etxeetan tortura kasuak «salbuespena» direla iritzi dio. Iribarrenen irudiko, grabazioak ez dira torturak bukatzeko irtenbidea. «Batzuen eta besteen segurtasunaren izenean, Anaia Handia bilakatuko dugu gizartea». Juan Cruz Alli CDN alderdiko buruak auzi honetan eskumena Espainiako Gobernuak duela esan zuen. Tortura oro onartezina dela esan zuen, eta herritarren eskubideak bermatzeko daudenek egiten badute «are larriagoa» dela azpimarratu zuen.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009