Trebiñuko maniobrak salatu ditu EAE-ANVk.
Horri erantzutearren, larunbatean, 12.00etan hasita, Batasunak antolatu duen manifestazioarekin bat egin zuen indar independentistak.

Armada espainolak Trebiñun egitekoak dituen maniobrak salatu zituen, atzo, EAE-ANVk prentsa adierazpen batean. «Euskal gizartea independentziaren aldeko jarrera hartzen ari den neurrian, eta bakea lortzeko elkarrizketa aldarrikatzen ari denean, Espainiak eta Frantziak gerra ekintzak eginez erantzuten digute. Dirudienez, inoiz ez garela libre izango esan nahi dute», agertu zuen. Horri erantzutearren, larunbatean, 12.00etan hasita, Batasunak antolatu duen manifestazioarekin bat egin zuen indar independentistak.