Laburo España: 250.000 ofertas de empleo
TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

TORTURAREN KONTRAKO TALDEA

Grupo contra la tortura de Santurtzi (Euskal Herria).

Martes, 08 de noviembre de 2005

«Gerra estrategia» erabiliz «ez duela ezer lortuko» adierazi dio Batasunak PSOEri.

Pasa den astean Guardia Zibilak Donostian eginiko atxiloketak salatu zituzten atzo hainbat herritarrek PSEren egoitzaren aurrean. Batasunaren izenean, Joseba Permachek euskal gazteriaren, eta, oro har, ezker abertzalearen aurka daraman «gerra estrategia» alde batera uzteko exijitu zion PSEri. «Berriro ere, kriminalizazioaren eta errepresioaren aldeko apustua egin du», adierazi zuen. Hor kokatu zituen «Kotto» Altzugurenen heriotza, Arnaldo Otegiren aurkako epaia, «18/98 auzia»ren epaiketa eta Oier Oaren kontrako euroagindua. Bide horretatik ez duela «deus ere» lortuko ohartarazi zion.


Guardia Zibilak pasa den astelehenean eta asteazkenean egin zituen atxiloketak, eta horiek eragindako tortura testigantzak salatzeko PSEk Donostian duen egoitzaren aurrean agerraldia egin zuten atzo. Joseba Permach mahaikideak PSOEri eskaera argia egin zion, hots, euskal gazteriaren, eta, oro har, ezker abertzalearen kontra daraman «gerra estrategia» behingoz alde batera uzteko. «Oso okertuta dago bide hori jarraituz zerbait lortuko duela uste badu», nabarmendu zuen.

Une honetan, Estatu espainolak eta frantsesak «erasoaldi errepresiboa eta gerra estrategia gordina» dutela berretsi zuen Permachek. Adierazitakoaren adibide bezala, Jose Angel Altzuguren «Kotto» euskal preso politikoaren heriotza, azken atxiloketak, Epaitegi Gorenak Arnaldo Otegiren kontra eman duen epaia, «18/98 sumarioa»ren epaiketa hasiera eta Oier Oa gaztearen egoera aipatu zituen.

Haren hitzetan, «atxiloketa horiekin eta hainbat hedabidek eman dieten tratamenduarekin» euskal gazteria «kriminalizatu» nahi izan dute. Batasunak euskal gazteriarekin «bat egiten» duela plazaratu zuen.

Horren harira, Kottoren heriotzaren egun berean Donostian egin zen manifestazioan Ertzaintzak «bortizkeria osoz» kargatu zuela gogora ekarri zuen. Manifestazioa disolbatu ondoren Ertzaintzak lau edo bost tiro bota zituen airera.

Bi kartzelan eta bat aske.

Handik ordu batzuetara lehen atxiloketa, Igor Alvarez gaztearena, izan zen eta bi egunez inkomunikaturik egon ostean, torturak salatu zituen. Entzutegi Nazionalak Alvarez espetxeratzeko agindua eman eta Soto del Realera eraman zuten. «Desordena publikoak», «legez kanpoko talde bateko kide izatea» eta «kalteak eragitea» leporatu zioten. Asteazkenean beste bi atxiloketa izan ziren, Maddi Fernandez de Larrinoarena eta Aitor Larretarena. Lehena 3.000 euroko fidantza ordaindu ostean aske gelditu zen, bigarrena, ordea, Soto del Realera eraman zuten preso.

Tortura salaketak.

Bai Alvarezek baita Larretak ere torturak jasan zituztela esan zuten. Lehenak abokatuari helarazi zionez, «poltsa» bospasei aldiz egin zioten, ariketa fisikoak etengabe eginarazi zizkioten, ez zioten lo egiten utzi, mehatxatu eta garrasi egin zioten. Larretak ere «poltsa» egin ziotela adierazi zuen, Guardia Zibila asmatikoa dela jakinaren gainean egon arren. «‘Poltsa’ jartzen ziotenean bentolina erakusten zioten eta airea erabat botatzeko barrabiletan kolpatzen zuten», gaineratu zuen.
Atxiloketa horiek eta tortura testigantzak gogoan, bere garaian PPk egin zuen bezala, PSOEk errepresioaren aldeko apustua egiten jarraitzen duela ondorioztatu zuen mahaikideak. Hala, euskal gazteria «estrategia errepresibo» horren jo puntuan dagoela berretsi zuen Joseba Permachek. Haren hitzetan, hori argi gelditu da berriro ere.

Atzoko agerraldiak, beraz, bi helburu zituen. Permachek berak azaldu zuenez, elkartasuna adierazteaz gain, estatuei eta horiek daramaten «erasoaldi orokorrari» erantzun egin behar zaiola esateko bildu ziren PSEren egoitzaren aurrean.

Aipaturiko «erasoaldi orokor» horren barruan kokatu zuen, hain zuzen ere, Altzugurenen heriotza: «Dispertsio politikari eusten diotenek beste hilketa bat ipini digute mahai gainean. Guardia Zibilak atxiloketak egin ditu, Arnaldo Otegiren kontrako epaia jaso dugu, hilaren 21ean hainbat eta hainbat euskalherritarrek Entzutegi Nazionalera joan behar dute, Oier Oaren kontrako euroagindua... Guzti horrek agerian uzten du Estatuak eta PSOEk PPrekin adostu zuten estrategiak bere horretan dirauela».

Bukatzeko, Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuari eta hark ordezkatzen duen talde politikoari bi mezu bota zizkion. «Gerra eta errepresio» bidez ez dutela deus ere lortuko, eta, horrez gain, ez dutela ez Batasunaren, ez euskal gazteriaren, ez ezker abertzalearen lan ildoa baldintzatuko ere plazaratu zuen.

Ostiralean manifestazioa egingo da Donostian.

«Erasoaldiaren aurrean» erantzun «tinkoa» eman behar dela adierazi zuen Joseba Permachek. Hala, beharrezkotzat jo zuen «kalera ateratzea» eta horixe egiteko gonbita egin zien euskal herritarrei. Halaber, hurrengo egunetan egingo diren mobilizazioei «adi egoteko» eskatu zuen. Ostiralean Donostian egingo den manifestaziora joatera dei egin zuen. Arratsaldeko 19.00etan abiatuko da Boulevardetik.

Erasoari aurre egingo diotela esan dute gazteek.

Joseba Permachekin batera hainbat herritarrek, horien artean gazte ugarik, esku hartu zuten agerraldian. «PSOE torturatzaile, gazte borrokaz segi aurrera. Independentzia» zioen pankarta ipini zuten mahaian. Gai nagusia euskal gazteria izanik, beraz, neska gazte batek hitza hartu zuen beren ikuspuntua eta balorazioa aditzera emateko.

«Beste eraso baten aurrean aurkitzen gara. Hiru gazte, Igor Alvarez, Aitor Larreta eta Maddi Fernandez, 23 eta 18 urtekoak, atxilotu zituen Guardia Zibilak, baita inkomunikatu eta torturatu ere. Alvarez eta Larreta, gainera, kartzelaratuak izan dira», salatu zuen. Haren aburuz, bi estatuek, espainolak eta frantsesak, «Euskal Herriaren eta euskal gazteriaren aurka daramaten kriminalizazio politikaren» ondorio dira azken atxiloketa horiek.

«Gazteriari beste golpe hau emateko PSOEk gerra tresnak erabili ditu; Guardia Zibila eta komunikabideak», nabarmendu zuen. Joseba Permachek egin bezala, hedabideek izandako jarrera ere salatu zuen.

Dena den, gazteriak «erantzun ausarta» emango duela ohartarazi zuen. «Gure eta gure herriaren eskubideen alde lanean jarraituko dugu», plazaratu zuen.

Permach dice que "la represión del PSOE no acabará con izquierda abertzale".

Permach ha acusado a los socialistas de "criminalizar" a la juventud vasca y le ha reprochado que emplee los mismos medios que el PP. Por otra parte, ha pedido a la sociedad vasca que "responda con firmeza" ante esta situación.

El dirigente de Batasuna Joseba Permach ha afirmado que la "estrategia de guerra y represión" que a su juicio lleva a cabo el PSOE "no podrá acabar con la izquierda abertzale" ni con "las ansias de libertad" del pueblo vasco.

Permach ha respondido con estas palabras a las detenciones de tres jóvenes la semana pasada en Donostia-San Sebastián por parte de la Guardia Civil por su presunta implicación en altercados de violencia callejera en protesta por el fallecimiento en la prisión de Soria del preso vasco José Angel Altzuguren Kotto quien apareció ahorcado en su celda.

El dirigente abertzale ha comparecido ante los periodistas junto con medio centenar de jóvenes frente a la sede del PSE/EE de Donostia-San Sebastián, tras un cartel en el que se podía leer en euskera la leyenda "PSOE torturador. La lucha juvenil, adelante. Independencia".

Permach ha acusado a los socialistas de "criminalizar" a la juventud vasca, le ha reprochado que emplee los mismos medios que el PP y ha considerado que las detenciones se inscriben en una "estrategia global" en la que incluye también la condena a Arnaldo Otegi por injurias al Rey, el inicio del macrojuicio contra varias organizaciones de la izquierda abertzale y los últimos procesos de extradición de presos políticos vascos.

Ha pedido a la sociedad vasca que "responda con firmeza" ante esta situación y ha emplazado a los ciudadanos a participar en una manifestación de protesta que se celebrará el próximo viernes en Donostia-San Sebastián.

Referencias

URL para referencias

Comentarios

Comentar


Recordar datos

Miniblog

Búsqueda

 

Categorías

ARTICULOS / OPINION (346)
COORDINADORA para la PREVENCION de la TORTURA (17)
DENUNCIA (372)
DETENCIONES (166)
EPAIKETAK / JUICIOS (149)
General (5)
INDAR OKUPATZAILEAK / FUERZAS DE OCUPACION (58)
POLITICA (106)
PRES.O.S. (47)
SOLIDARIDAD CONTRA LA TORTURA (231)
TORTURA EN EUSKAL HERRIA (12)

Archivos

Noviembre 2009 (0)
Marzo 2008 (1)
Enero 2008 (3)
Diciembre 2007 (7)
Noviembre 2007 (20)
Octubre 2007 (14)
Septiembre 2007 (10)
Agosto 2007 (10)
Julio 2007 (12)
Junio 2007 (9)
Mayo 2007 (6)
Abril 2007 (5)
Marzo 2007 (6)
Febrero 2007 (7)
Enero 2007 (11)
Diciembre 2006 (11)
Noviembre 2006 (30)
Octubre 2006 (49)
Septiembre 2006 (22)
Agosto 2006 (6)
Julio 2006 (12)
Junio 2006 (22)
Mayo 2006 (4)
Abril 2006 (2)
Febrero 2006 (41)
Enero 2006 (181)
Diciembre 2005 (178)
Noviembre 2005 (224)
Octubre 2005 (83)
Septiembre 2005 (3)
Agosto 2005 (348)
Julio 2005 (96)
Junio 2005 (76)

Sindicación

RDF 0.91
RSS 1.0
XML/RSS 2.0
Atom 0.3

Créditos

Diseñado por Manu Contreras
Creative Commons License

LaInformacion.com lainformacion.com - Medio Oficial de los Premios Bitacoras 2009